Garesko zubi erromanikoa
Arga ibaiaren gaineko zubia, Erdi Aroan eraikia From Wikipedia, the free encyclopedia
Garesko zubi erromanikoa XI. mendeko arku-zubia da, Arga ibaia Garesen zeharkatzen duena, Nafarroa Garaiko Izarbeibarren.[1] Bertatik igarotzen da Donejakue bidea, Garesen elkartzen baitira Orreagatik datorren bide nagusia eta Somportetik datorren adarra. NA-7040 errepidearen eta San Pedro kalearen artean kokatua dago, eta alde zaharreko mendebaldeko sarbidea da.
Garesko zubi erromanikoa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Frantses bidea Nafarroan | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Gares |
Koordenatuak | 42°40′16″N 1°49′08″W |
Dimentsioak | 110 () m |
Gurutzatzen du | Arga |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-499 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000769 |
499 | |
Historia
XI. mendean eraiki zuten, Antso III.a Gartzeitz Nagusia erregearen emazte Munia Gaztelakoaren aginduz,[oh 1] Donejakue bideko erromesei Arga ibaia zeharkatzea ahalbidetzeko. Herriari gaztelaniazko Puente La Reina («Erreginaren Zubia») izena eman zion.
Ezaugarriak
110 metro luze da, eta bertatik 4 metro zabal den galtzada iragaten da. Zubiari erdi puntuko 6 arkuk eta 5 zutarrik eusten diote.
Donejakue bidea egiten duten erromesen deboziozko santuen irudiak ditu zubiak. Bestalde, gurutzea eta harrizko gurutzea ere bazituen, bai eta usadioz espetxeetako presoei laguntza emateko helburuz zubitik igarotzen ziren erromes eta bisitariek euren diru eskaintzak uzteko lekua ere. Mendeak igaro hala, baina, gurtza adierazpen horiek desagertuz joan ziren. 1834. urte arte, zubiaren erdian bazen Puiuko Andre Mariaren edo Txoriaren Ama Birjinaren irudia zuen horma-hobi bat, Txoriaren kondaira deritzonaren gertalekua. 1843an Ama Birjinaren irudia ibaitik hurbil dagoen San Pedro elizara eraman zuten.
Irudi galeria
- Hiru arkuak.
- Pasabidea.
- Ikuspegi orokorra.
- Ikuspegia.
Oharrak
- Edo Gartzia III.a Santxitz Naiarakoa erregearen emazte Estefania Foixkoaren aginduz
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.