cover image

Gorliz

Bizkaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia

Gorliz Bizkaiko udalerria da, Uribe Kostako eskualdean dagoena. Tradizionalki nekazaritzari eta itsasoari lotutakoa izanik, azken urteetan turismoak indarra hartu du, eta Bilboaldean egoteak herria handitzea eragin du. 2016. urtean 5.655 biztanle zituen.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Gorliz
 Bizkaia, Euskal Herria
Gorlizko bandera

Gorlizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Gorliz
AlkateaNagore Utxupi Larrazabal (EAJ)
Posta kodea48630
INE kodea48043
Herritarragorliztar
Kokapena
Koordenatuak43°24′58″N 2°55′58″W
Map
Azalera10,20 km²
Garaiera0 m - 289 metro
Distantzia27 km Bilbora
Demografia
Biztanleria6.058 (2023)
27 (2022)
alt_left 2.936 (%48,5) (%47) 2.849 alt_right
Dentsitatea468,62 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 20,53
Zahartze tasa[1]% 17,77
Ugalkortasun tasa[1] 36,53
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,26 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,76 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 38,08 (2010)
Kaleko erabilera [2]%  (2016)
Etxeko erabilera [3]% 20.8 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.gorliz.eu
Itxi
Gorlizko udaletxea.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Gorliz Bizkaiko kostaldean dago kokaturik, Bilbotik 25 kilometro ekialdera.

Klimari dagokionez, Bizkaiko kostaldearen epeltasuna nabari zaio, tenperatura gozoak eta atseginak baititu urte osoan zehar.

Udalerrian Astondoko duna fosilak daude.

Auzoak

Gorlizeko toponimia ikertzeko ahalegin batzuk egin dira azken urteotan[4][5]. Horra auzo nagusientzat proposatzen diren aldaerak.

  • Elexalde
  • Fano
  • Gandia
  • Urezarantza
  • Andra Mari

Udalerri mugakideak

Gorliz udalerriak itsasoa dauka iparraldean eta mendebaldean. Hegoaldetik Plentzia udalerriak inguratzen du, eta ekialdean Lemoiz dauka.

Historia

Butroe ibaiaren eskuinaldean kokaturik dagoen Mandañu muinoan Neolitoaren eta Kalkolitoaren artekoak omen diren hondakinak aurkitu ziren, besteak beste gezi muturrak eta janaria ehotzeko elementuak.[6]

X. mendean Gorlizko eliza eraiki zen, eta badirudi, eliza eta Urrezarantze auzoa elkartzen dituen bidea eta zubia erdi arokoak direla, baita ere.

Eliza, 1781. urtean eraldatu zuten.

1919ko ekainaren 19an Gorlizko ospitalea fundatu zuten.

Demografia

XX. mendearen lehen erdian egonkor mantendu zen Gorlizko biztanleria, itsasoari eta nekazaritzari lotutako herria izanik. XX. mendearen bigarren erdialdean Bizkaian gertatutako industrializazio prozesua ez zen Gorlizera iritsi, baina 1970eko hamarkadatik aurrera populazioa handitzen hasi zen, eta 1990eko hamarkadatik hurrengo hogei urteetan hazkunde handia gertatu zen, biztanleria ia bikoizteraino.

Informazio gehiago Gorlizko biztanleria ...
Gorlizko biztanleria
Itxi

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Arantza Etxebarria hautatu zuten alkate. EAJk bost zinegotzi eskuratu zituen, eta Grupo Independiente de Gorliz (GIG) taldeak beste bost, baina EAJk boto gehiago lortu zituen. Bildu koalizioak hiru zinegotzi eskuratu zituen.

2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak zinegotzi bat irabazi zuen eta GIG taldeak bat galdu. EAJ alderdiko Arantza Etxebarria hautatu zuten alkate.

Gorlizko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.115 (% 40,02)
5 / 13
1.108 (% 37,06)
Grupo Independiente de Gorliz
4 / 13
669 (% 24,01)
5 / 13
958 (% 32,04)
Euskal Herria Bildu*
3 / 13
620 (% 22,25)
3 / 13
683 (% 22,84)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kirola

Mendi bizikleta gurera etorri zenetik, Mendibike elkartea eratu zen, herrian. Gainera, ospe handia zuen mendi bizikletako lazterketa bat antolatu zuten, ermua mendiko magaletatik eta pinuditik pasatzen zena. Hasiera eta amaiera futbol zelaian izan da beti. 90. hamarkadaren azkenean eta XXI. mende hasieran talde garrantzitsua izan zuen. Besteak beste, Jon Elorriaga eta Asier Barrenetxea izan ziren taldean (3. postua Euskadiko Openeko sailkapen nagusian).

Andra Mari auzunean, festetan (Abuztuko lehenengo astea), junior mailako errepideko lasterketa bat egiten da. Andra Maritik abiatu eta Andraka igo ostean Lemoizra jeisten da Orabille igotzeko eta Gorlizko herrira jeisteko. Han kale nagusitik jarraitzen du, hondartzaraino eta Plentziako portura berriz Andra Mari auzora igotzeko. Sei bira ematen dira itzuli honetan. Unai Elorriagak bertan irabazi du.

Gorliz Futbol Taldea ere badu herriak.

Garraiobideak

Errepideak

Errepidez, Gorliztik Getxora joan daiteke (BI-634 errepidea), Bakiora (BI-3151) eta Mungiara (BI-2120).

Autobusa

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:

Ondasun nabarmenak

Andra Mari Sortzez garbiaren eliza

Bitxikeriak

Erreferentziak

  1. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. Iñaki Bedialauneta, Jorge Zamora Landazuri. (2001). Gorliz 1900. (1a. ed. argitaraldia) Ayuntamiento de la Anteiglesia de Górliz ISBN 846063096X. PMC 49555638. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).

Ikus, gainera

Kanpo estekak