From Wikipedia, the free encyclopedia
Ladinoa,[1] judu-espainiera[2] edo judu-gaztelania[3] (ladinoz, djudeo-espanyol edo ladino) erromantze hizkuntza da, gaztelania zahar, hebreera, turkiera eta grezieratik sortutakoa. Batez ere, XV. mendeko gaztelanian oinarritzen da.[4] Hiztunak judu sefardiak dira ia soilik, batez ere Israelen, Tesalonikan (Grezia), Istanbul eta Izmirren (Turkia) bizi direnak.
Ladinoa | |
---|---|
Lingua djudeo-espanyola — גﬞודיאו־איספאנייול — לאדינו — Ladino — Djudeo-espanyol | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Israel, Turkia, Brasil, Espainia, Frantzia, Grezia, AEB, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Mexiko, Argentina, Curaçao |
Hiztunak | 100.000 Israelen 8.000 Turkian 1.000 Grezian 300 AEBetan zenbatu gabeko komunitateak |
Ofizialtasuna | - |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Araugilea | Autoridad Nasionala del Ladino |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Judu-erromantze hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa eta genero femeninoa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa, Hebrew script based alphabet (en) eta alfabeto zirilikoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | lad |
ISO 639-3 | lad |
Ethnologue | lad |
Glottolog | ladi1251 |
Wikipedia | lad |
UNESCO | 374 |
IETF | lad |
Endangered Languages Project | 3444 |
Ladinoaren hiztunak gero eta gutxiago dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, ladinoaren hiztun asko Israela joan ziren, eta hizkuntzaren transmisioa eten zuten.[4] UNESCOren Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria argitalpenean, "arrisku larrian" dagoen hizkuntza gisa sailkatua dago.
Ladinoz
El djudeo-espanyol, djudio, djudezmo o ladino es la lingua favlada por los sefardim, djudios ekspulsados de la Espanya enel 1492. Es una lingua derivada del espanyol i favlada por 150.000 personas en komunitas en Israel, la Turkia, antika Yugoslavia, la Gresia, el Maruekos, Mayorka, las Amerikas, entre munchos otros.
Judu-espainiera, djudio, djudezmo edo ladinoa sefardiek, 1492an Espainiatik egotzitako juduek, mintzatzen duten hizkuntza da. Espainieratik eratorritako hizkuntza bat da, eta 150.000 lagunek hitz egiten dute Israelen, Turkian, Jugoslavia ohian, Grezian, Marokon, Mallorcan, Ameriketan eta beste hainbat lekutan kokaturiko komunitateetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.