From Wikipedia, the free encyclopedia
Metro Bilbao S.A. Bilboko metroa kudeatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak eratutako sozietate anonimoa da. Bilboko metroa kudeatu eta ustiatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak bere gain hartzen ditu. 1993ko otsailaren 18an eratu zen, eta 1992ko azaroaren 12an BGPak egindako bilkuran onartu ziren Estatutuek arautzen dute.
Metro Bilbao S.A. | |
---|---|
Mota | Enpresa publikoa |
Sektorea | Metro (garraiobidea) |
Sorrera | 1993ko otsailaren 18a |
Sortzailea | Euskal Trenbide Sarea eta Bizkaiko Garraio Partzuergoa |
Egoitza | Nafarroa Kalea, 2; 48001 Bilbo |
Presidentea | Jose Luis Bilbao Eguren |
Merkatuak | Bilboaldea eta Uribe Kosta |
Webgunea | http://www.metrobilbao.eus |
Gaur egun, Metro Bilbao S.A. k Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak ustiatzen ditu. Bestalde, Euskotrenek Metro sareko 3. linea ustiatzen du. Proiektuan dauden lineei dagokienez, 4. linea Euskotrenek eta 5. linea Metro Bilbao S.A.k ustiatuko omen dituzte.
Administrazio Kontseilua enpresaren administrazio-organoa da, eta hurrengoez osatuta dago:[1]
Metro Bilbao S.A.ren egoitza nagusia Bilboko Metroaren egoitza da, Bilboko Nafarroa kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoena. Egoitza honetan Aginte Mahai Nagusia (PMC siglez ezaguna) dago, non Metro sarearen funtzionamendua zuzendu, kontrolatu eta gainbegiratzen den. Aginte Mahai Nagusia uholde, sabotai eta istripuetatik babesteko neurriez hornituta dago.[2] Bestalde, Arizko kotxetegietan Aginte Mahai Erredundantea eraikitzen ari da, 2019ko amaieran martxan jarriko dena.[3]
2017ko azaroaren 7an Bizkaiko Garraio Partzuergoak hamaika Bezeroen Arretarako Bulego integral jarri zituen martxan. Metro Bilbao S.A.k kudeatutakoak hurrengoak dira:[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.