Pedro Basaldua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pedro Basaldua Ibarmia (Barakaldo, 1906ko apirilaren 15a - † Buenos Aires, 1985) bizkaitar idazle eta politikaria izan zen.[1] Jose Antonio Agirre lehendakariaren idazkaria eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izan zen Argentinan.[2] Jesus Maria Leizaola lehendakariaren izenean joan zen Txilera, Salvador Allende hango presidente karguaz jabetu zeneko zeremoniara.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Pedro Basaldua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Basaldua Ibarmia, Pedro de Basaldúa Ibarmia |
Jaiotza | Barakaldo, 1906ko apirilaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Buenos Aires, 1985 (78/79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, politikaria eta kazetaria |
Kidetza | Q832021 ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Itxi
Politika munduan ez ezik, literatura eta euskal kulturaren aldeko fundazioetan lan egin zuen, hala nola, Done Luis Gontzaga kongregazioan kide, EAJren Bizkaiko ordezkaria, Aberri astekariaren zuzendaria, Parisko Euzko Deyaren zuzendaria eta Argentinako Idazleen Elkarteko kidea izanik.