Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea From Wikipedia, the free encyclopedia
Seaska, Iparraldeko ikastolen federazioa da, Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan haurren euskarazko hezkuntza segurtatzea helburu duena. 1969an sortu zen.
Seaska | |
---|---|
Sorrera | 1969 |
Lurraldea | Ipar Euskal Herria |
Lehendakaria | Peio Jorajuria (2019-) |
Egoitza | Pouponniere Bidea, 64250 Kanbo, Lapurdi |
Ekitaldiak | Herri Urrats |
Webgunea | Webgune ofiziala |
2019ko Irailean 32 ama-ikastola eta lehen mailakoak zituen, 4 bigarren mailako kolegioak eta lizeo bakarra. Herrialdeei dagokienez, 26 Lapurdin daude, 9 Nafarroa Beherean eta 2 Zuberoan.
2019ko Irailetik goiti Peio Jorajuria da elkartearen lehendakaria, eta Hur Gorostiaga zuzendaria.
1969ko apirilaren 30an sortu zuten Seaska: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastolen federazioa. Hainbat familia eta irakasle baten bultzadarekin, lehen ikastola zabaldu zuten Arrangoitzen. Ordutik Ipar Euskal Herriko haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidearen berme bakarretakoa izan da, eta milaka haur pasa dira haren zentroetatik. Frantziako Hezkuntza Ministerioen aurrean borroka ugari planteatu ditu, izan finantzazioagatik edo ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko duten eskubidearen alde, sarritan desobedientzia ekimenekin.[1]
Orotara 2023ko sarreran, 39 ikastetxe ditu Seaskak Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherean, eta 4300 ikasle eskolatzen ditu.[9][10]
Ama eskola eta lehen mailako 33 ikastetxe ditu:
Bigarren mailako ikastetxeak 6 dira Seaskan:
Seaska Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren barruan dago.
Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzak ikasturte hasiera orotan frantses administrazioaren aldetik pairatzen dituen arazoei aurre egiteko, arlo horretan lan egiten duten beste bi elkarterekin (Biga Bai Ikas-Bi hezkuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkartea eta Euskal Haziak eskola giristinoetakoa) Hiru Sareta deritzon bilgunea sortu du.
Frantses estatuko beste herri batzuetan dauden antzeko elkarteekin ere (Alsaziako ABCM Zweisprachigkeit, Ipar Kataluniako Bressola, Okzitaniako Calandreta, Bretainiako Diwanekin eta Korsikako Scola Corsa) sarritan elkarlana egiten du eta Eskolim federazioa sortu du.
Hauek izan dira Seaskako lehendakariak 1969an elkartea sortu zenetik:
3 zuzendari izan dira hasieratik:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.