Amets Arzallus

Bertsolari lapurtarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Amets Arzallus
Remove ads

Amets Arzallus[1] Antia (Hendaia, Lapurdi, 1983ko azaroaren 9a) bertsolaria, kazetaria, bertso irakaslea eta idazlea da. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazteaz gain,[2] lau aldiz nagusitu da Xilaba Bertsulari Xapelketan eta beste hainbestetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Thumb
Amets Arzallus abesten, atzean Sustrai Colina duela.
Amets Arzallusen bertsoak, bakarka, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian.
Thumb
Amets Arzallus. Egilea: Maitane Azurmendi
Remove ads

Bizitza

Jexux Arzallus bertsolari ezagunaren eta Miren Antiaren seme, eta Itsaso Arzallus eta Maddalen Arzallus bertsolariaren neba, Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren eta familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste).[3] Hendaiako eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Egun Argia aldizkarian eta Euskadi Irratian kolaboratzen du, eta Hendaiako bertso eskolan ere aritzen da.[4][5]

2016an, Donostia izan zenean Europako kultura-hiriburua, dokumental baten protagonista izan zen Europa Transit enbaxada ibiltarien proiektuaren barruan, gatazken lekukoak izan diren edo diren europar hirien inguruan. Arzallus harremanetan egon zen exodo txipretarrarekin bizipenak eduki zituzten musikari eta poetekin.[6]

Remove ads

Bertsolaritza

Lehen plaza Beasainen egin zuen, 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan.[5] Han lagun izan zituen Sustrai Colina adiskidea eta Itsaso arreba. Eskolarteko txapelketetan emaitza oparoak izan zituen.

Ordutik aurrera goren-goreneko mailan dabil. 2000ko Nafarroako txapelketan txapeldun izan zen. 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera heldu zen; 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde izan zen,[4] Maialen Lujanbioren ostean; eta 2013koan, berriz, txapeldun izan zen. Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa ere irabazia du, 2008, 2010 eta 2012. urteetan.

Remove ads

Lorpenak

Txapelketak

Sariak

Liburuak

Bidaia kronika

  • Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak (2006, Argia liburuak).

Eleberria

Remove ads

Kazetari lanak

Amets Arzallus Antia kazetaria da lanbidez. Berak egindako elkarrizketa berezienetakoa, 2017an bere aita Jexux Arzallusi egindakoa izango da. Aitaren jaiotetxean egina, Goiazko Arre baserrian, Tolosaldeko Atarian[11] argitaratu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads