Betleem

From Wikipedia, the free encyclopedia

Betleemmap
Remove ads

Betleem[1] (arabieraz: بيت لحم, Bayt Laḥm, euskaraz: «haragiaren etxea»; hebreeraz: בית לחם, Bet léḥem/Bet láḥem, euskaraz: «Ogiaren etxea») Jerusalemdik 10 km hegoaldera dagoen hiri palestinarra da.

Datu azkarrak Betleemبيت لحم בית לחם, Administrazioa ...

Judeako mendietan dago, Zisjordanian, eta gaur egun 25.000 biztanle ditu. Munduko kristau komunitate zaharrenetarikoa bertan bizi da, eta historian zehar kristauak izan dira bertako biztanle gehienak, baina gaur egun musulmanek aurrea hartu diete.

Kristauentzat Betleemek esanahi garrantzitsua dauka, bertan jaio baitzen Jesus. Judaismoarentzat ere garrantzitsua da, bertatik gertu baitago Jakob aitalehenaren emazte Rakelen hilobia. Konstantino Handia enperadoreak 330ean eraiki zuen Natibitatearen basilika, Kripta Santua deituriko zulo baten gainean. Tradizioaren arabera, leku horretan bertan jaio zen Jesus. Baliteke hura munduko eliza guztien artean zaharrena izatea.

Thumb
Jesusen jaiotzaren basilika
Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Betleem), Hila ...


Remove ads

Alkateak

  • Mikhail Abu Saadeh – 1876
  • Khalil Yaqub – 1880
  • Suleiman Jacir – 1884
  • Issa Abdullah Marcus – 1888
  • Yaqub Khalil Elias – 1892
  • Hanna Mansur – 1895–1915
  • Salim Issa al-Batarseh – 1916–1917
  • Salah Giries Jaqaman – 1917–1921
  • Musa Qattan – 1921–1925
  • Hanna Ibrahim Miladah – 1926–1928
  • Nicoloa Attalah Shain – 1929–1933
  • Hanna Issa al-Qawwas – 1936–1946
  • Issa Basil Bandak – 1946–1951
  • Elias Bandak – 1951–1953
  • Afif Salm Batarseh – 1952–53
  • Elias Bandak – 1953–1957
  • Ayyub Musallam – 1958–1962
  • Elias Bandak – 1963–1972
  • Elias Freij – 1972–1997
  • Hanna Nasser – 1997–2005
  • Victor Batarseh 2005–2012[3]
  • Vera Baboun – 2012–2017[4]
  • Anton Salman – 2017–2022[5]
  • Hanna Hanania – 2022 – gaur egun[6]
Remove ads

Kultura

Hezkuntza

Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 1997an, Betleemgo hamar urtetik gorako biztanleriaren % 84 gutxi gorabehera alfabetatua zen[7]. 2006an, 135 eskola zeuden Betleemgo Gobernazioan[8].

Betleemgo Unibertsitatea 1973an sortu zen. Hezkuntza-erakunde katolikoa da, erlijio guztietako ikasleei irekia[9].

Kulturguneak eta museoak

1991n sortu zen Palestinako Ondare Zentroa Betleemen dago. Palestinako brodatuak, artea eta folklorea gorde eta sustatzea du helburu[10].

Lau museo daude hirian:

  • Natibitatearen Antzokia eta Museoak Jesusen bizitzako etapa esanguratsuak irudikatzen dituzten hiru dimentsioko 31 maketa eskaintzen dizkie bisitariei.
  • Badd Giacaman museoa oliba olioaren ekoizpenaren historiari eta prozesuari eskainia dago.
  • Baituna al-Talhami museoa Betleemgo kulturari eskainia dago.
  • Natibitatearen Nazioarteko Museoa UNESCOk sortu zuen, «kalitate artistiko handia giro iradokitzaile batean» erakusteko[11].

Hiri senidetuak

Betleem ondorengo hiriekin senidetuta dago:[12][13][14]

Remove ads

Hiritar ezagunak

  • Evaristo (h. 107), aita santua
  • Karimeh Abbud (1893-1940), argazkilaria
  • Juan Yarur Lolas (1894-1954), bankaria
  • Suleiman Jacir (1908-1992), enpresaburua
  • Hanna Nasser (1937-2015), politikaria
  • Amin Mahmoud (j. 1940), politikaria
  • Jenny Jones (j. 1946), aurkezle eta aktorea
  • Nabil Abu Rudeineh (j. 1946), politikaria
  • Ibrahim Hazboun (j. 1947), astrologoa
  • Hind Khoury (j. 1953), ekonomialaria
  • Daoud Kuttab (j. 1955), kazetaria
  • Osama Alaysa (j. 1963), idazle eta kazetaria
  • Vera Baboun (j. 1964), politikaria
  • George Kiraz (j. 1975), ingeniari eta ekintzailea
  • Hanan Al Hroub (j. 1972), irakaslea
  • Emily Jacir (j.1973), artista
  • Chris Bandak (j. 1979), militarra
  • Ramzi Aburedwan (j. 1979), musikagilea
  • Ashraf Nu'man (j. 1986), futbolaria
  • Mary Al-Atrash (j. 1994), igerilaria
  • Sabine Hazboun (j. 1994), igerilaria
  • Dania Nour (j. 2003), igerilaria
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads