Biurrun

Biurrun-Olkotzeko kontzejua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Biurrunmap
Remove ads

Biurrun[1][a] Euskal Herriko udalerri zaharra eta kontzeju bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 20,5 kilometrora. Altuera 499 eta 937 metro artekoa da, eta 13,74 km²-ko azalera hartzen du. 2020 urtean 175 biztanle zituen.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Bertako biztanleak biurrundarrak dira.

1929tik Biurrun-Olkotz udalerrian dago, ondoko Olkotz kontzejuarekin batera.

Remove ads

Izena

Biurrun toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Byurrun (1098)
  • Biurri (1210)
  • Biurrun (1226)
  • Bihurrun (1272)
  • Uirrun (1330)
  • Biurun (1345)
  • Biurrun (1366)
  • Biurrun (1534)
  • Biurrun (1795)
  • Viurrun (1829)
  • Biurrun (1974)

Etimologia

Mikel Belaskok dioenez, bere esanahia euskaratik dator, bi(h)ur ("okertua") eta "un(e)" ("lekua") esamoldeetatik, hain zuzen ere. Hala ere, adierazi du zaila dela itzulpena aipatutako osagaietatik abiatuta zehaztea. Bestalde, Arturo Kanpionek uste du litekeena dela toponimian erabiltzea, bide baten "angelu", "bihurgune", "ibar txiki".

Remove ads

Ezaugarriak

Armarria

Biurrungo armarriak honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean bere kolorezko mahatsondo bat dago. Gainean, urrzko gurutze bat. »

Bandera

Biurrungo banderak Biurrungo armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

Biurrun Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Biurrun-Olkotz udalerrian.

Ingurune naturala eta kokapena

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune-metropolitarreko hegoaldeko lehen ibarrean. Herrira heltzeko Iruña eta Tutera arteko N-121 errepidea hartu behar da eta ondoren herrira heltzen den toki-errepidea.

Klima eta landaredia

Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da, eta urteko batez besteko balioak honako hauek dira: tenperatura, 12-14 Celsius gradu artekoa, eta prezipitazioak 500-800 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 70 izaten dira hegoaldean, eta 90 edo gehiago gunerik menditsuenetan.

Biurrunen ez da ia lehengo ameztien edo artadien arrastorik geratzen, baina gizakiak eragin aurretik udalerriaren zatirik handienean horiek ziren zuhaizti sarrienak. Gaur egun, bakandutako baso horietan, landaturiko pinu beltz austriarra da espezierik ugariena.

Estazio meteorologikoa

Biurrunen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Informazio gehiago Hila, Urt ...


Remove ads

Historia

XIII. mendetik eliza-jaurerria izan zen. Antso VII.a Azkarrak trukean eman bazuen ere, edo Joan eta Gil Bidaurrekoak 1218an, Jerusalemgo San Joanen Ospitalekoen jabetzara igaro zen laster. Lehenik Bargotaren enkarguari atxikia, badirudi enkargu propio labur baten erdigunea izan zela (1285-1287), geroago prioratoari lotuta geratzeko. Herritarrek, 1427an, 87 kahize gariko petxa bat eta 28 peoiren eskulana zor zioten Aginduari. XIV. mendearen amaieran Orreagako Santa Maria izeneko lursailak zituen. Hiribildua Izarbeibarreko zati izan zen, udalerri propioa izan zen arte 1846. urtean, eta, azkenean, Olkotzeko udalerriarekin bat egin zuen 1929. urtean.[6]

Remove ads

Demografia

2020 urteko erroldaren arabera 175 biztanle zituen Biurrunek.[7][8]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
316 375 392 363 346 364 407 340 410 ? ? ? 247 ? ? ? 156 179 184
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Remove ads

Politika

Biurrungo kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Oscar Lizarraga Ciga da.

Kontzejua

Biurrungo kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Oscar Lizarraga Ciga da. Kontzejukideak 4 daude:

  • Maria Luisa Serrano Echaves
  • Jose Javier Otazu Loitegui
  • Demetrio Ibañez Santesteban
  • Jesus Iradier Perez

Kontzejuburuak

2011tik, Biurrunek 3 kontzejuburuak izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Miguel Barasoain Sobrino 2011 2015
Demetrio Ibañez Santesteban 2015 2019
Oscar Lizarraga Ciga 2019 jardunean
Remove ads

Garraioa

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du zeharkarrikan Gareserantz eta Arrizabalagarantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
334GaresAdiosEneritzUkarAñorbeTirapuOlkotzMuru ArtederretaBiurrunArrizabalaga
Remove ads

Kultura

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Biurrun sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Biurrun ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Biurrun-Olkotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,87k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 3,78 eta 2018n % 5,60k.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Biurrun-Olkotz) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[11]

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak Biurrun-Olkotz eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /biúrun/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads