C-1 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)

Bilboko Renfe Aldirien linea From Wikipedia, the free encyclopedia

C-1 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
Remove ads

Bilboko Renfe Aldirien C-1 linea ( estilitzatua) sareko lau lineetako bat da. Lineak 14 geltoki eta 14 kilometro ditu guztira eta Bilbo–Abando-Indalecio Prieto geltokia, Bilbo udalerrian dagoena, Santurtziko geltokiarekin lotzen ditu, Santurtzi udalerrian.

Datu azkarrak Bilbo–Abando ↔ Santurtzi, Datu orokorrak ...

1989. urtean inauguratu zen, Bilbo–Abando-Indalecio Prieto eta Santurtzi geltokien artean.

2019. urtean, 2 690 000 bidaiari eraman zituen, sareko 4tik 3.[1]

Remove ads

Historia

1980an, "Trenbide Aldirien Plana" onartu zen, Renfe Aldiriaken lehen 12 sareak garatzeko, horien artean Bilbo dagoelarik. 1989an, Javier Bustunduy RENFEko "aldiriko" unitate operatiboko lehen zuzendari bihurtu zen, sare horien sorrera sustatuz. Asmoa zen egungo trenbide-zerbitzuak birmoldatzea eta hiri handien inguruan beste zerbitzu berri batzuk sortzea, metropoli-garraio erakargarri eta moderno bat sortuz. Beste helburu bat zen herritarrek autoa etxean uztea eta, horren ordez, trenez joatea. Izan ere, lehen uste zen trenak erdiguneraino baino ez zirela iritsi behar, eta asmoa zen erabiltzaileek "nahierara" aukeratu ahal izatea trenetik jaitsiko ziren tokia, haien helmugaren arabera, eta beste garraiobide batzuk hartu ahal izatea, hala nola metroa.[2]

Orduan, hiru linea inauguratu ziren: , eta linea. Linea horrek, zehazki, Bilbo–Abando Indalecio Prieto eta Urduña geltokiak arteko ibilbidea egiten zuen.

1999 urtera arte, eta lineen helmuga, Santurtzi eta Muskizetik abiatuta hurrenez hurren, Bilbo–Naxa geltokia izan zen. Bilboko erdigunean ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbo–Parke/Guggenheim geltokian geldialdia egiten zuten. Handik Uribitarte eta Erripa kaiak igaro eta Naxako geltokira heltzen ziren. Aldiz, linearen zerbitzuek Abandoko geltokia zuten helmugatzat.

Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, Bilboko Renfe Aldirien Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen proiektua egin zen, zeinaren bigarren fasea Aldirien Hegoaldeko linea baitzen, eta Olabeaga eta Naxa arteko trenbidea aldatzean zetzan, Bilbo erdigunean zehar ibiliko zen trenbide berri bat sortuz. Hala, 2000 urtean Santimami, Autonomia, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak ireki ziren, eta eta lineak Abandoko geltokira bideratu ziren trenbide berrietatik. Abandoko geltokia Renferen aldiriko trenen linea guztien geltoki-buru bihurtu zen.

2004an Santimamiko geltoki intermodala eraiki zuten, trenbidea Bilboko metroa, Bilboko tranbia eta Bilbao Intermodalekin lotzen dituena.[3]

2009an Desertu–Barakaldo geltokia eta Arrontegi zubiaren arteko trenbidearen estalketa-lanei amaiera eman zitzaion.[3]

Remove ads

Ibilbidea

Bidea

eta linearen trenak Abandoko Indalecio Prieto geltokitik ateratzen dira, Castejon—Bilbo burdinbidearekin batera, eta Zabalburuko geralekura iristen dira, Abando inguruan. Handik, linea utzi eta Castejonera joango dira, iparralderantz Ametzolako geltokirantz, Bilbo—Santander burdinbidearekin batera. Handik, bakarrik, Abando inguratzen jarraitzen du Autonomia geltokira iritsi arte, tranbiaren azpitik, eta Santimamira doa, San Mames estadioaren azpitik. Hemen dago Santimamiko geltokia, Termibus, tranbia eta metroarekin korrespondentzia duena. Tuneletik irten ondoren, Olabeagako geltokia agertzen da, Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen atzean.  BI-636 ,  A-8 ,  AP-8 ,  N-634  eta Bilboko itsasadarraren artean "harrapatuta" dagoen tarte baten ondoren, Zorrotzako geltokira iristen da, auzo homonimoan. Jarraian, Kadagua ibaia zeharkatzen du, Barakaldon sartzen da eta Lutxanako geltokira iristen da. Handik, itsasadarrarekiko paraleloan jarraitzen du, Arrontegi zubiaren azpian, Bizkaiko labe garaien etorbidearen azpian, Desertu–Barakaldoko geltokira iristeko. Kastaños errekastoa gurutzatu ondoren, linearen trenak Muskizera desbideratzen da bidea, Bilbo—Muskiz burdinbidetik, edo zuzen jarraitzen du Sestaoko geltokira, Santurtzirako norabidean. Sestaoren atzean, baita Sestaon ere, la Iberiako geralekua dago, hiriaren erdigunetik hurbilago. Gero, itsasadarraren paraleloan, beti bezala, Azeta parketik igaro eta Portugaleteko geralekura iristen da, Portugalete zeharkatzen du tunel baten azpitik eta Peñotan irteten da, beste geraleku bat herrian. Azkenik, Santurtzin, Santurtziko geltokia dago. Hemen amaitzen da linearen ibilbidea.

Geltokiak

Informazio gehiago Geltokia, Gunea ...
Remove ads

Ustiapena

Gaur egun, Renfe Operadora enpresak ustiatzen du linea.

Maiztasunak

Informazio gehiago Astelehendik Ostiralera, Larunbatak ...

Batez besteko denborak

Ibilbideko batez besteko denborak adierazgarriak dira, eta trafikoaren edo beste ezusteko batzuen arabera alda daitezke.

lineak Bilbo–Abando-Indalecio Prieto geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen du:[5]

Flota

Artikulu nagusia: «Bilboko Renfe Aldirietako flota»

Linean 5 ibilgailuk egiten dute lan guztira.[6]

Informazio gehiago Eraikitzailea, Eredua ...

Tarifak

Artikulu nagusia: «Bilboko Renfe Aldirietako tarifak»

Linea honek Bilboko Renfe Aldiriak sareko tarifak aplikatzen ditu.[7]

Informazio gehiago 2020ko Bilboko Renfe Aldirietako tarifak, Txartela ...

Guneak

Lineak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2 gune zeharkatzen ditu:[8]

Remove ads

Bidaiariak

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Azkeneko bi hamarkadetan bidaiari gehieneko urtea 2001 izan zen, 13 280 000 balioztapen egin zirela.

Ordutik, linearen erabilpena urtez urte jeitsiz joan da, izan ere 2002tik Bilboko metroaren 2. linea martxan jarri eta ondorengo luzapen ezberdinak direla eta bidaiarien aldaketa gertatu da trenetik metrora.

Bestalde, 2003ko azaroan linearen ixtea ere nabaritu da, izan ere garaian Bilbo–Parke/Guggenheim geltokia Renfeko aldirien sareko geltokirik erabiliena izan zen. Hala, 2012an izandako igoera txikia salbu, gainontzeko urteetan urtez urte bidaiarien beherakada gertatu da.

2003tik 2004ra bidaiarien beherakada nabaria gertatu zen, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren hitzetan lan-gatazkek zerbitzuan eragindako gertakarien kausaz.[9]

2005ean Bilboko metroa Sestaora heldu ondoren lanegunetan bidaiarien beherakada nabaria gertatu zen, hurrengo urtean 1,5 milioi bidaiari galdu zirela. Antzeko joera ikusi zen 2007an metroa Portugaletera eta 2009an Santurtzira heldu ondoren. Azken luzapen hau ireki eta gero, 2010ean beherakadarik handiena gertatu zen aurreko urtearekin alderatuz, linearen bidaiarien %53a galdu zela, ia 6,7 milioi bidaiari garraiatzetik 3,6 milioi garraiatzera pasaz.[10]

2011tik (2 927 000 bidaiari) beherakada ahulduz joan da, 2012an 2 591 000 2013an 2 396 000 eta 2014an 2 259 000 bidaiari garraiatuz.[11]

2014an hondoa jo eta hurrengo bi urteetan bidaiarien igoera gertatu da, nahiz eta oso ahula izan, 2016an 2 309 000 bidaiari zenbatu zirela.[12]

2016 eta 2019 artean, bidaiari kopurua handitzen hasi zen, 2016an 2 309 000 izatetik 2019an 2 890 000 izatera.[1]

Remove ads

Etorkizuna

Geltoki hauetan lanak egitea aurreikusi da:

  • Desertu–Barakaldo geltokia: geltokia guztiz moldatuko da, trenbidearen 200 m. lurperatuz. Geltokia eta merkatal-gunea jasoko dituen eraikin berria egingo da.
  • Portugaleteko geralekua: geralekua lurperatuko dute, sei solairuko merkatal-gunea eta Sotera de la Mier kalera joango diren igogailuak eraikitzeko.
  • Bizkaia Zubiko geltokia: Portugaleten Bizkaiko Zubiaren ondoan geltoki berria eraikitzeko nahia azaldu zen, Peñota eta Portugalete geltokien artean. Geltokien arteko trenbidea tunel batetik igarotzen da, eta trenbide tartea eraiki zenetik, etorkizunari begira geraleku berri hori eraikitzeko prestatu zen.

Gainera:

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads