Derketo

feniziar eta siriar jainkosa From Wikipedia, the free encyclopedia

Derketo
Remove ads

Derketo (antzinako grezieraz: Σεμίραμις, Derketố) edo Dercetis antzinako grezieraz: Δερκετίς, Derketís) edo Dirce[1] ere, autoreen arabera, feniziar jainkosa bat zen, siriar Atargatis jainkosaren alderdi bat, arrain itxuraz irudikatzen zutena, buru, beso eta emakume bularrarekin. Greziarrek feniziarrengandik hartu zuten jainkosaren gurtza eta izena. Hadadekin edo beste jainko batzuekin ezkonduta zegoen eta bere alaba, Semiramis, greziarrek deskribatu zuten Babiloniako erregina legendazkoa izan zen.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...

Batzuetan, Dagonen forma femeninotzat hartzen zen, eta ikonografietan ere arrain-erdi gisa agertzen zen (Dagon bezala), nahiz eta bere alde gizatiarra, kasu honetan, femeninoa izan. Dakigunez, erdi emakume erdi arrai duen itxura hau grekoek soilik Derketori eta, kasu jakin batean, Eurinome ozeanideari baino ez zioten eman.

Remove ads

Izenak: Derketo eta Atargatis

Bere izena ez da greziarra, baizik eta izen semitiko baten transposizioa.[2]

Olivier Rayet Helenismoko arkeologo frantsesaren esanetan: «Nahiz eta Atargatis hain modu ezberdinean irudikatzen zuten, harreman estua du Axkaloneko Derketo eta filistar herrialdearekin. Bi izenen elementuak berdinak dira, eta antzinako idazleek bi kultuei buruz eman dizkiguten xehetasun apurrak guztiz antzekoak dira».

Atargatis siriarra, aramerazko ‘Atar‘atah izenaren greziar bertsioa dela proposatu da, zehazki lehen osagaiarena. Bestalde, baliteke, lehenengo osagaia, ‘Atar hori, "jainkosa" esan nahi izatea, eta hala bada, orduan bere izenaren zati garrantzitsuena Atah (ˁAteh edo ˁAt(h)a) litzateke.[3]

Mijail Rostovtsev historialari errusiarrak , "Libanoko itsasoko lurren andere handia, Mediterraneo itsasoaren jabea" deitu zuen.[4][5][6][7]

Remove ads

Deskribapena

Erromatarren garaian "Dea fenicia" izena eman zioten, bai eta Dea Siria[8] edo, laburtuta, Deasura. Herriari dagokionez, itsaslamia-jainkosa (erdi arrain erdi emakume) bezala deskribatzen da, Ascelonen itxura hori zuela gurtzen zutelako eta Diodoro Sikulok horrela deskribatu zuelako.

Feniziar kultura berantiarrean jainkosa babeslea zen, maitasuna eta emankortasuna emailea Usoak, maitasun-ikur izanik, eta arrainak, ugalkortasun ikur zirelako, bere abere sakratuak ziren eta urmael handiak zituzten tenpluetan gurtzen zuten. Izadiaren indar emankorren irudikapen femeninoa zen, Dagon maskulinoa zen bezala.

Remove ads

Greziar mitoetan

Greziarren mito baten arabera, Derzetok Afrodita iraindu zuelarik, jainkosa honek bere tenpluan sakrifizioak eskaintzen zizkion irudi atsegineko artzain gazte batenganako sortu zion maitasun bortitz batez zigortua izan zen. Derketo, berataz alaba bat izan ondoren, eta maitasuna bukatutakoan, hain zen lotsatu bere ahuleziaz, ezen bere maitale gaztea hil baitzuen eta, alaba hutsik zegoen leku batera eramanik, aintzira batera amildu zen bere buruaz beste egiteko, baina jainkoek ez zioten utzi eta arrain bihurtua izan zen. Erditu zen alaba Semiramis izan zen, Babiloniako legendazko erregina, aurrerantzean bere ama jainkoen artean jarri eta tenplu bat eraiki ziona. Ustezko metamorfosi horren oroimenez, siriarrek ez zuten arrainik jaten, eta animalia horiek oso gurtuak zituzten. Tenplu horretan urrezko eta zilarrezko arrainak sagaratzen zituzten, eta bizirik sakrifikatzen zituzten egunero.

Autore askok Atargatis jainkosarekin identifikatzen dute. Dagon jainkoarekin lotzen dute ikerlari batzuek, eta, azken jainko horrek Poseidonekin duen antzekotasunagatik, Derketo Anfitrite jainkosa izan zitekeela ondorioztatu da.

Ovidiok Nisoren alaba egiten du. Eratostenesek, ordea, Afrodita Derketoren ama zela dio.[9]

Atargatis/Derketoren kultu zentroak eta irudiak

Thumb
Demetrio III.a Eukariosen txanpon baten ifrentzuan, Atargatis arrain-gorputzez ageri da, alboetan garagarraren zurtoinak dituela eta eskuineko eskuaz lore bati eusten diola.

Siriarrentzat Atargatis jainkosa handia zen eta santutegi nagusia, Siria probintzian (Goi Inperioan) eta, geroago, Eufratensis probintzian (Behe Inperioan) zegoen Hierapolis / Bambycen zegoen, (gaur egungo Manbij, Siria iparraldean, Alepotik gertu)[10], non Hadad jainkoarekin batera gurtua izan zen. Bere antzinako tenplua K. a. 300 inguruan berreraiki zuen Estratonize erreginak, Seleuko I.aren emazteak.

Agian, greziar merkatari eta mertzenarioek jainkosaren kultuari eman zioten babesaren ondorioz, greziar munduko hainbat tokitara zabaldu zen. Greziarren artean, oro har, Afroditaren formatzat hartzen zen.

Palmiran, Atargatis txanponetan agertzen da lehoi batekin, edo bere presentzia lehoi batekin eta ilgoraren ikonoaren bidez adierazten da. Gainera, inskripzio batek aipatzen du. Palmirako Atargatisen eta Dura Europosen tenpluetan, behin baino gehiagotan agertzen da bere ezkontide Hadadekin. Dura Europosen kultura erlijioso sinkretiko aberatsean, Artemis greziarra eta Azzanathkona izeneko jainkosa elkartu (beste inon ezagutzen ez dena) eta Artemisa Azzanathkona sortu zuten, soilik emakumeentzako bide zen tenplu batean gurtzen zutena. Michael Rostovtzeffek adierazi baitu, Artemis Azzanathkona Atargatis bera dela.[11] Nihan (Libano) ondo kontserbatutako bi tenpluak berari eta Hadadi eskainiak zeuden.[12]

1930eko hamarkadan, Atargatisen behe-erliebe eta busto nabateo ugari identifikatu zituen Nelson Glueckek Jordaniako Khirbet et-Tannûr aztarnategian, I. mendearen hasierako tenplu baten hondakinetan, Petratik iparraldera; bertan, zertxobait estalitako jainkosaren ezpainak eta begiak gorriz margotuta eta buru gainean arrain pare bat zuela aurkitu zituen. Ilea uhindua zuen, Gluecki ura iradokitzen ziona, eta erdibituta zegoen. Petran, Siriako jainkosa Hego Arabiako jainkosa batekin sinkretizatuta zegoen, al-Uzzah. Dura Europosen, jainkosaren atributuen artean, ardatz eta zetro edo arpoia daude.[13][14]

Luziano Samosatakoak idatzi zuen, Askalon (egungo Israelen), Hierapolis-Bambyce eta Edesako bere tenpluetan, bere apaizek bakarrik uki zitzaketen arrainak zituzten urmaelak zeuden.[15] Glueckek 1936an adierazi zuenez, "orain, ukitu ezin diren arrain-sarda duen urmael sakratu bat dago El Qubbet -Baeddwīn, Tripolitik (Libano) hiru kilometro ekialdera dagoen monasterio derbitxe batean".[16]

Siriatik, bere gurtza Greziara hedatu zen, eta are mendebalderago, garai helenistikoan. Luzianok eta Apuleyok hiri handietan barrena asto batean jainkosaren irudia dantzan eta dirua biltzen ibiltzen ziren eskale-apaizen deskribapenak ematen dituzte. Apaiz horiek, Kibelerenak bezala, jainkosari zerbitzatzeko zikiratzen ziren eunukoak ziren, makillajez, arropaz eta emakumeen apaingarriz trabestituak.

Greko-erromatar garaian gurtzaren hedadura handia merkatari siriarrei egozten zaie neurri handi batean, eta horregatik aurkitzen dira haren arrastoak itsas portu handietan, batez ere Delosen, inskripzio ugari aurkitu baitira bertan, bere garrantziaren lekuko. Bere gurtza Sizilian ere aurkitu da, esklaboek eta tropa mertzenarioek sartua, Erromatar Inperioaren iparraldeko muga urrunenetara ere eraman zutena.

Mediterraneo erdian eta mendebaldean

Thumb
Atargatisi eskainitako teselen inskripzio latindarra, Cartagenan (Espainia).

Molineteko muinoaren gailurraren erdialdean, Cartagenan, Espainian, Atargatisi eskainitako santutegi bat eraiki zen, erromatar tenplu baten barruan, ziurrenik Asdrubalen Jauregiari lotua. Santutegi honetatik bi areto bakarrik iraun dute, hareharrizko harlandu handiekin eraikiak eta K.a. II mendean berrituak. Lehenengoa, iparraldean, jainkosaren gurtzari lotutako bainu edo abluzioetarako erabili bide zen, garai punikoko erdiko zisterna batean egina, eta, ondoren, alboko bi igerileku txiki eraiki ziren erromatar fasean. Bigarrena, hegoaldean, gela angeluzuzena da. Han, K.a. II. mendearen amaieran, mortero hidraulikozko lurzoru bat egin zen, latinezko inskripzio bat zuena, Atargatisi eskainitako teselekin. Areto hori triklinio bat bezala antolatu zen, diban moduko altzari luzexkak bankete erritualak egiteko antolatzeko.[17][18]  

Esklabuen lehenengo gerran (135 a. C. - 132 a. C.) errebeldeen liderrak, Euno izeneko siriar batek, Atargatisen irudipenak jasotzen zituela adierazi zuen, Ennako Demeterrarekin identifikatu zuena. Enna, Henna antzinatean, Siziliako herri bat izan zen, sikuloena edo greziar kolonia izan zena, kartagotarren esku ere egon zena.[19]

Remove ads

Sinkretismoa

Kasu askotan, Atargatis, Astarte eta beste jainkosa batzuk, behin kultu eta mitologia independenteak izan zituztenak, garaia berantiarretan sinkretikoz elkartu zituzten eta bereizezina, izatera iritsi ziren. Bat-egite hori, Carnioneko tenpluan ondo ikus daiteke, ziur aski, Astarot-Karnaim-eko (Jordania) Astarte tenplu ospetsuaren berdina dena.

Hainbat jainkosekin parekatu zuten Atargatis erromatarrek eta greziarrek. Normalean, Atargatis Hadaden emazte agertzen da eta komunitatea babesten duten jainkoak dira biak. Atargatis, buruan horma koroa zeramana, errege-etxearen arbaso femeninoa zen, bizitza sozial eta erlijiosoaren sortzailea, belaunaldiaren eta emankortasunaren jainkosa (hortik enblema falikoen nagusitasuna) eta gailu erabilgarrien asmatzailea. Ezaugarri horiengatik, garai helenistikoan Afrodita greziarrarekin identifikatu zuten.

Atargatis itsasoarekin lotua agertzen denena, aldiz, greziar begiek Anfítrite antzeko itsas jainkosa ikusten dute. Azkenik, naturaren jainkosa handi bat ere badenez, Cibeles eta Rearen antzekotzat izan zuten kasu batzuetan. Alde batetik, jainkosak bizitzaren ekoizpenean uraren babesa tipifikatzen du; beste alde batetik, beste lur urrun eta exotiko baten unibertsaltasuna; eta azkenik, astrologia kaldearraren eraginez dudarik gabe, patuaren boterea.[20]

Remove ads

Herri kulturan

  • Alone in the Dark (1992. urtekoa bideojokoa, sagaren lehenengoa) bideojokoan, gauzka gertatzen dien etxeak Derceto izena du, Dagonekin duen harremanagatik eta anfibio itxuragatik. Gai horiek behin eta berriz agertzen dira H. P. Lovecraft-ek sortutako mundu mitikoetan, sagaren lehen emanaldia, batez ere mitologia horretan oinarritzen baita.
  • Atargatisek metal gotikoko alemaniar banda bati eman dio izena.
  • Disneyren "American Dragon: Jake Long" telesail animatuan, pertsonaia protagonikoa ikasten duen eskolako zuzendariak Derceto du abizena, eta telesailaren bigarren denboraldian sirena bat dela jakinarazten da.
Remove ads

Erreferentziak

Autore klasikoen erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads