Atargatis
Siriako antzinako jainkosa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Atargatis antzinako Siria iparraldeko jainkosa nagusiaren grezierazko izena da. Arameeraz, 'Attar-'Atté edo ‘Atar‘atah da. Mendebaldean Dea Siria eta Astarte izenak eman zaizkio.[1]
Izena eta hizkuntzak
Aramerazko izenaren lehen osagaia , 'Attar da, aramerazko 'Athatar(t) izenaren baliokidea da, eta bigarren zatia, bertako jainkosa baten Anat izenaren aldaera bat izan daiteke.[1] Bestalde, Ana María Vázquez Hoysek dio, Atargatis Atisen bertsio femeninoa izan daitekeela.
Ɔ. Martiana klasizistarentzat, Atargatis izena, aramerazko ˁAtarˁata or ˁAtarˁatha (ʕtrʕtʔ) izenaren greziar bertsioa dela proposatu da, zehazki lehen osagaiarena: ‘Atar‘-ek Atar+gatis. Bestalde, baliteke, lehenengo osagaia, ˁAtar hori, "jainkosa" esan nahi izatea, eta hala bada, orduan bere izenaren zati garrantzitsuena Atah (ˁAteh edo ˁAt(h)a) litzateke. Derketō ere aramerazko izenarekin lotzen du, ˁAtarˁata or ˁAtarˁatha (ʕtrʕtʔ), aramear izenean beste bokal batzuk erabiliz, Derketō emango baitzuen.[2] Semita hizkuntzetan kontsonanteak idatzi izan dira historikoki, bokalik gabe. Martianak gogora ekartzen ditu Estrabon greziarraren hitz hauek: «Izenetan aldaera asko daude, batez ere barbaroen izen grekoen egokitzapenetan», eta aipatzen duen adibideetako bat da «haiek Athara Atargatis esaten diote, eta Ktesiasek Derketō» (Estrabon, Geografia 16.4.27).[2]
Remove ads
Mitoa


Erromatarren Dea Siria (Siriako jainkosa), Atargatis, greziar hiztun siriarren artean, edo Derketo bezala ere ezaguna Axkalonen, Siriako panteoiko jainkosa garrantzitsuena zen. Gurtza-gunerik handiena Hierápolis (Hiera= sakratua eta polis=hiri), zegoen, Antzinako Bambyke (Mabbug) hiria, Siria iparraldean, eta haren tenplua Luziano Samosatakoaren arabera (jonieraz idazten zuen siriarra) berreraiki zuten (Luc. DS. 17-18)[oh 1], ordena joniarrean, Seleuko I.a Nikatorren emazte Estratonizek, K.a. 300. urtearen ondoren. Samosatar egilearen arabera, erreginak amets bat izan zuen, non "Herak" (Atargatis interpretatio graeca bidez itzulita bere irakurle greziarrek uler zezaten) hiri sakratuan tenplu bat eraikitzeko aginduko zion. Eraikina hiriaren erdian zegoen muino batean zegoen eta harresi bikoitz batez inguraturik : ekialderantz orientaturik, aterik gabeko barne-esparru bat zeukan, zeinetara jainkoen hurbileneko apaizak eta tenplua zaintzeko ardura zutenak bakarrik sar baitzitezkeen. Bertan zeuden lehoiek gidaturiko "Heraren" (Atargatisen) estatuak, eta zezenen gainean "Zeus" (Hadad) zegoen eserita (Luc. DS. 28-30). Jatorrizko santutegia nork eraiki zuen azalpenaren inguruan hainbat interpretazio zeuden: batek esaten zuen Deukalionek Herari dedikatua egiteko agindu zuen, beste batek, Semiramisek bere amaren, Derketoren, omenez egin zuela, beste batek Atisek egin zuela Rea jainkosarentzat edo Dionisok eraiki zuela (Luc. DS. 12-16).
Remove ads
Irudiak
Ikuspegi ikonografikotik, irudikapen horiek (lehoiekin eseritako jainkosa) Magna Mater eta Cibelerentzat erabilitako tipoekin duten atzekotasuna azpimarratu da. Batzuetan, gerriraino biluzik ere irudikatzen da, buruan polos daramala (antzinako jainkosa mediterraneoen irudikapenetan ohikoa den koroa zilindrikoa) eta lepoko duela, bizkarrera erortzen diren txirikordekin eta eskuekin bularrak ukitzen dituela (bularra ematen?). Beste batzuetan, jainkosek lema eta kornukopia eramaten dituzte, Greziako Tike eta Fortuna erromatarra asimilatzearen ondorioz.(EAA. s.v. Atargatis, 1 lib., 12. or.)

Jainkosa honi eskainitako santutegietan, ezinbesteko elementua zen arrainak hazten ziren urmael sakratua, ezin baitzituzten harrapatu eta jan, sakrifizioetarako eta apaiz jakin batzuentzat izan ezik. Izaera sakratu hori oso lotua zegoen jainkosaren jatorriaren inguruko kondaira ezberdinekin, batzuetan gorputzaren beheko erdia arrain itxurarekin ere irudikatzen zena (Derketo izenaz ezagutzen den aldea). Santutegian ere bazen idientzat, zaldientzat, hartzentzat eta lehoientzat gordetako gune bat, denak etxekotuak, animalia sakratutzat ere hartzen zirenak.(Luc. D.S. 41).
Ezaugarriak
Horrek guztiak lotura estua zuen naturaren jainkosa handia izatearekin, zeina, gainera, bere bikote maskulinoarekin batera, Hadadekin, emankortasunaren eta bizitzaren jainkosa eta kultua ematen zioten hirien babeslea. Hiriko baalat ("andrea") gisa, bere babesaren eta ongizatearen arduraduna ere bazen. Azken funtzio hori dela eta irudika zitekeen ere buruan dorredun koroa (hiriaren ikonoa) zuela.[3]
Michael Rostovtzeffek "Ipar Siriako lurretako maitale handia" deitu zion. Ataratheh bezala, usoak eta arrainak sagaratzen zitzaizkion: usoak maitasunaren jainkosaren ikur gisa, eta arrainak uren emankortasunaren eta bizitzaren sinbolo gisa.[4][5]
Hirugarren mendeko iturri siriar baten arabera, "Sirian eta Urhâin [Edesa] gizonek "Taratharen" omenez zikiratu ohi zuten beren gorputza. Baina Abgar erregea fededun [kristau] bihurtu zenean, agindu zuen bere burua goratzen zuen edonori eskua moztubeahr ziotela. Eta egun horretatik gaur arte Urhâi hirian inork ez du bere gorputza zikiratzen".[6]
Batzuetan, gorputz erdia arrainarena du, Axkalongo Derketo ere baita.
Remove ads
Jatorria
Atargatis Brontze Aroko jainkosen jarraipentzat hartzen da. Ugariten, taulatxo kuneiformeek jainkosa kanaandar ugari daudela adierazten dute, eta horien artean hiru dira Atargatisen jatorrian egon daitezkeenak: 'Aṯirat, , "Itsasoko Dama" (rbt ảṯrt ym) eta "jainkoen ama" (qnyt ỉlm) tituluekin deskribatzen zena;ʿAnat, gerrako jainkosa bat eta ʿAṯtart, ehizaren jainkosa, Anatekin gerra-papera ere partekatzen zuena eta Ixtar eta Ixararen analogotzat hartua izan zena Ugariteko jainko-jainkosen zerrendetan eta, beraz, agian, maitasunarekin ere lotuta egon zitekeena.
Remove ads
Hedapena


Atargatisen gurtza oso hedatua egon zen Sirian eta Mesopotamian, non herri eta hirietako emakume jainkosa nagusiekin asimilatu zuten. Hala ere beti mantendu behar izan zituen alde lokal batzuk, jainkosari esleitutako alderdi askotan hori islatzen baita. Bere gurtza Erromatar Inperioko leku ezkutuenetaraino hedatu zen merkatari eta esklabo siriarren bitartez, horiek, batez ere K.a. II. mendean, Mediterraneoko portu garrantzitsuenetaraino iritsi zirelarik.
Gurtza gune garrantzitsuak izan ziren Edessa, Harran, Nisibis. Heliopolis , Damasko, Dura Europos eta Palmira. Axkalonen jainkosa Derketo. izenpean gurtu zuten. Estrabonek (Geogr. 16.4.27). Bereziki garrantzitsua izan zen bere gurtza Delosen, non kultua K.a. II. mendearen amaieratik apaiz atenastarrek administratzen zuten. Erromatarren zabalkundearekin eta konkista bideei jarraituz, legioetako soldaduak eta tropa laguntzaileak (auxiliarrak) jainkosaren gurtza hedatzeko tresna nagusi bihurtu ziren. Aldi berean, apaiz eta fededun ibiltariek, jainkosaren irudi eramangarrien inguruan errituak ospatzen zituztenak, garrantzi txikiagoko populazioetara iristen ziren, baita latifundioetara eta nekazaritza-ustiapenetara ere, non esklabo edo liberto siriar asko zeuden, beren tradizio erlijiosoak bizirik mantentzen zituztenak (Apul. VIII, 27)[oh 2].[3]
Remove ads
Erroma hirian eta erromatar probintzietan
Erroman, kultua K.a. II. mendean sartu zela dokumentatuta dago eta ziur asko ekialdeko beste kultu batzuekin lotuta iritsi zen, Tiberko portu-eremuan, ekialdeko merkatarien kontzentrazio handieneko lekuan, bai eta jatorri bereko libertoen eta esklaboen kontzentrazioan ere. Franz Cumonek dio, ordea, Atargatis izan zela Erroman sartu zen lehen jainko edo jainkosa semitikoa.[7][3]
Jainko honekin lotu da, halaber, Erroma hiriko Gianicolo muinean aurkitutako santutegietako bat.[8][9]
Kultuaren zabalkundearen beste lekukotasun batzuk Italiako beste leku batzuetaik datoz, hala nola, Amiterno (Abruzzon), Baia (Kanpanian), Gnatia edo Egnazia (Apulian), Brindisi eta Pozzuoli. Azken horretan, Iuppiter Damascenusi eskainitako tenplu bat zegoen, Hadad jainkoaren erromatar interpretazioa zena. Hadad Atargatisen bikote jainkotiarra zen Damaskoko tenpluan. Sizilia, K.a. 134ko esklaboen matxinada bat, Eunusek, Atargatisen jarraitzaileak, babestu zuen, jainkoak inspiraturik. Italiatik kanpo, jainkosa, bere edozein adieratan, Britania, Galia, Dalmazia, Panonia eta Daziako garai inperial betean dago dokumentatua.[3]
Remove ads
Interpretatio eta sinkretismoa
Ekialdean gorago idatzi da jainkosaren ohiko paredroa (bikotekide jainkotiarra) Hadad jainko siriarra dela. Hala ere, mendebalderantz hedatzean, eta batez ere Deloseko santutegiko gurtzatik aurrera, gero eta banaketa handiagoa ikusten da bien artean, eta hirietan Dea Syria gurtza independentea garatzen da, batzuetan, beste jainko batzuekin senidetua. Aipatutako Delosko santutegian, Atargatis Hadadekin elkartuta agertzen da 128/127 urtean Hierapoliseko Achaios apaizak eskainitako inskripzio batean. Diophantos izeneko beste eskaintzaile batek santutegiko eskailera handia egin eta eskaini jainko-jainkosa bikote berari. Baina K.a. 118/117 baino lehen; bikoteak Asklepiosekin batera triada bat osatu zuen, urte horretatik baino lehenago, inskripzio batean, triada horri eskaintzen baitzaizkio edikulu bat eta santutegiko K.a. 118. urtetik aurrera, santutegia apaiz atenastarrek gobernatzen dute, eta Atargatis siriarra Afroditarekin parekatzen dute (interpretario graeca), batzuetan, Afroditari, Syria izena gehituz: Afrodita Syria.
Terapeuta talde batek Hadad, Afrodita eta Asklepiosi eskaintzen diote exedra bat 112/211 urtean. Beste eskaintza pribatu batzuk batzuk Hierapoliseko Isidoro izeneko batek eta Lacodiako Aristides izeneko beste batek egin zituzten. Asklepiosekin duen lotura horrek, hein batean, jainkosaren izaera osasungarrian du eragina, eta Murtizako Cartagenan aurkitutako tenpluko multzoan kultu-edikuluarekin lotzen den multzo hidrikoarekin lotuta egon daiteke. Ildo horretan, Deloseko berun gaineko inskripzioa ere nabarmendu behar da, Hgiari (osasunaren jainkosa greziazarra) eta Dea Syriari eskaini baitzen. Nolabait ere, izaera hori bera ondoriozta liteke "pro salute - - - -A ug (usti) Germanici" testutik, Erroman aurkitutako Deae Syrya-ri egindako eskaintza batean erabilia zena (CIL. VI, 116)[10]. Bestalde, feniziar giroan antzeko elkarketa bat gertatzen da Exmun (feniziarren osasunaren jainkoa) eta Astarteren artean Bostan es-Sheikeko santutegian,[11] Sidonetik hurbil, eta argi dago jainko punikoaren asimilazioa Eskulapio grekoarekin, baita identitate ikonografikoa eta Astarte feniziarraren eta Atargatis siriarraren arteko nolakotasunak ere. Sardiniako Noran, halaber, jainkotasun osasuna emaile bat gurtzen da, Eshmun ziur asko, eta Tanit punikoarekin identifikatu nahi izan den jainkosa batekin.
Dura Europosen, Alargatisen kultua Adonisekin lotuta agertzen da, baina kasu bakarra dela dirudi. Aitzitik, ohikoagoa da Dea Syriare eta Magna Mater (Kibele) elakrtzea, gutxienez eskaintza komunetan. Gainera, bi jainkosek elementu ikonografiko asko partekatzen dituzte, eta, gainera, oso zaila da biak nahastea. Apuleyok (Met. IX. 10)[oh 3] Deum mater soror Dea Siria deitzen die (Jainkosa ama, Dea Syriaren ahizpa). Bikote hori Brindisiko (CIL IX, 6099) eta Gnatiako inskripzioetan errepikatzen da, baita K.a. 96. urteko dekretu batean ere, Pireon sortua. Erroman, Mater Deorum eta Mater Syria agertu ziren idazkun batean (CIL. VI, 30970). Badirudi Tasoseko inskripzio batek ere islatzen duela, nahiz eta identifikazio arazo batzuk izan, bi jainkosen arteko lotura hori eta, ikonografiaren ikuspuntutik, Robert Turcan frantses arkeologo eta historiagileak iradoki du Frantziako Viennen (Vienna Allobrogum, egungo Isère deparmenduan) aurkitutako behe-erliebe baten Zibelesi egindako sakrifizio eszena batean agertzen dela.
Edonola ere, azpimarratzen dute Sebastián F. Ramallo eta elean Ruiz Valderas espainiar arkeologoek, sinkretismo eta elkarketa horiez gain, jainkosak mendebalderantz hedatzean, jainkosak izaera isolatua hartu zuen.[3]
Remove ads
Oharra
- Luc Lukano Samosatakoaren laburdura da eta DS, bere Dea Siria idazlanarena.
- Apul, Apuleioren laburdura da
- Met. Metamorfosis edo Urrezko astoa idazlanaren laburdura da.
Erreferentziak
Bibliografia
Iturri klasikoak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
