Fez

From Wikipedia, the free encyclopedia

Fezmap
Remove ads

Fez[1] (arabieraz: فاس, Fas, fɛs ahoskatua; amazigeraz: ⴼⴰⵙ, Fas) Marokoko iparraldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 946.815 biztanle ditu (2004).

Datu azkarrak Fez‫فـاس‬ Fès, Administrazioa ...

Marokoko antzinako hiriburua da.

Remove ads

Geografia

Fas ibaiak gurutzatzen ditu Fez el Bali hiri zaharra, eta Fez Jdid berria. Eraikuntza berriko hiria hego-mendebalean dago.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Fez), Hila ...
Remove ads

Historia

Idris II.ak sortu zuen Fez el Bali 809an, eta Espainiatik eta Kairuandik etorritako jendea kokatu zuen bertan. XI. mendean, Marokoko lau hiri nagusietakoa egin zuten almorabideek, eta XII-XV. mendeetan marinien hiriburu izan zen. Horiek sortu zuten Fez Jdid hiri berria, eta Andaluziatik ihes zetozen arabiarrak finkatu ziren bertan.

1755eko azaroaren 27an, 6,5-7,0 magnitudeko lurrikara batek Fez eta Meknes hiriak suntsitu zituen, guztira 15.000 hildako inguru utziz. Horietatik 3.000 Fezen izan ziren.[3]

1911. urtean, gudaroste frantsesak hartu zuen Fez. 1912ko martxoan, Fezeko Hitzarmena sinatu zuen sultanak, eta Maroko frantsesen manupeko ezarri. 1912ko azaroan, Marokoko iparraldeko zati bat eman zion Frantziak Espainiari (Rif) eta beste bat hegoaldean (Ifni eta Tarfaia).

Remove ads

Ekonomia

Larrugintza, zeta eta kotoi-lanak, estalkiak, musika-tresna eta zeramikagintza dira nagusi.

Ondasun nabarmenak

Meskitak eta unibertsitate musulmana ditu. Bertan dago Qarawiyin izeneko meskita ospetsua, 18 ate eta 366 habe dituena.

Hiri senidetuak

Fezek honako hiri senidetuak ditu:[4]

Remove ads

Pertsona ezagunak

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads