Gregorio Balparda

Bizkaiko politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Gregorio Balparda
Remove ads

Gregorio Balparda de las Herrerías (Portugalete, 1874ko urtarrilaren 17a - Bilbo, 1936ko abuztuaren 31a) euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria izan zen[1].

Datu azkarrak Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua, Bilboko alkatea ...
Remove ads

Biografia

Aita Ricardo Balparda politikari foruzalea izan zuen. Deustuko Unibertsitatean , Salamancako Unibertsitatean eta Madrilen zuzenbidea ikasi ondoren, Bilbon bilakatu zen abokatu. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, José Echevarría Novoa gobernadore zibilak epaile izendatu zuen. Donostian matxinatu ziren Mario Muslera eta Joaquín Baselga teniente-jeneralak zigortzeko eskatu ziotenean, ukatu eta preso hartu zuten. Bonbardaketa baten ondoren, Cabo Quilates itsasontzian preso zegoela, milizianoek jipoitu eta fusilatu zuten[2].

Remove ads

Ibilbide politikoa

Euskal abertzaletasunaren jaiotzaren eta lehen garaipenen lekuko, ideia horien etsaia izan zen bizitza guztian. Bere ideologia liberala izan zen. 1906an Errege Ordenaren bidez Bilboko alkate izendatu zuten. 1917. urte inguruan, Liga Monárquica de Vizcaya («La Piña») izenekoa sortu zen, eta Balparda horren buruzagietakoa izan zen, Luis Salazar eta Ramón Bergérekin batera. Liberalek eta industria burgesia handiak eutsita, talde honek abertzaleen aurkako eskuina biltzen zuen. 1919-1923 artean gorteetako diputatu izan zen Balmaseda aldetik. Espainiako Bigarren Errepublika garaiko autonomia estatutuen aurka altxatu zen. Sabinzaleen kontra jardutearren Bizkaiko historia ikertzeari ekin zion lehia handiz. Haren lanaren emaitza, Historia Crítica de Vizcaya y de sus fueros, hiru liburutan argitaratu zen (1923, 1933-34, 1945 bitan eta 1974an). Beste zenbait lan: El porvenir de la Villa, Plaza y Puerto de Bilbao y el Estatuto Vasco (1933), La Tercera República y la restauración del Estado Nacional (1935). 1924an Historia Crítica de Vizcaya y de sus fueros argitaratu zuen, non eusko abertzaletasuna borrokatzen zuen.

Remove ads

Lanak

Bere lanik aipatuenak:

  • (Gaztelaniaz) Historia Crítica de Vizcaya y de sus Fueros. Tomo I. Madril. Artes de Ilustración. Provisiones, 12. 1924.
  • (Gaztelaniaz) Historia Crítica de Vizcaya y de sus Fueros. Tomo II. Bilbo. Imprenta Mayli, Colón de Larreátegui, 19. 1933-34.
  • (Gaztelaniaz) Historia Crítica de Vizcaya y de sus Fueros. Tomo último. Edición de la Junta de Cultura de la Excma. Diputación de Vizcaya. Madril. Imp. de S. Aguirre. Álvarez de Castro, 38. 1945. (Egilea hil eta bederatzi urte geroago argitaratua).

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads