Hititera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Hititera[1] (nešili, euskaraz "Nešako hizkuntza") hititen hizkuntza hila da. Badaude K.a. XVI. eta K.a. XIII. mende arteko idazkun kuneiformeak, baina lehenagotik lekukotzen dela esan dezakegu, K.a. XX. mendetik akadieran hititerazko maileguak eta pertsona-izenak lekukotzen direlako.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...

Jadanik Brontze Aroaren amaieran, hititera luviterak ordezkatua izan zen eta K.a. XIII. mendean hititen hiriburua zen Hattusan ez zen hizkuntza nagusia.[2] Inperioaren desagertzearekin batera hizkuntza ere galdu zen. Edonola ere, hititera indoeuropar hizkuntzarik zaharrena da, hau da, indoeuroperaren lekukotasun zaharrenak hititerarenak dira.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads