Informazio teknologia

konputagailuetan oinarritutako informazio -sistemen garapena, kudeaketa eta erabilera From Wikipedia, the free encyclopedia

Informazio teknologia
Remove ads

Informazio teknologia (IT) ordenagailuen datuak edo informazioa gordetzeko, berreskuratzeko, bidaltzeko edo aldatzeko erabilera da[1], batzuetan negozioen edo beste enpresen testuinguruan. IT informazio eta komunikazio teknologiaren (IKT) azpimultzoa da[2]. Informazio teknologiako sistema (IT sistema), orokorrean, izan daiteke pertsona-talde mugatu batez bideratuta dagoen informazio, komunikazio edo, zehazki esanda, konputagailu sistema bat, hardware, software eta periferiko guztien ekipamendua daukana[3], eta IT proiektuak, normalean, sistema informatiko bat martxan jartzeari eta ezartzeari egiten dio erreferentzia[4]. IT sistemak ezinbestekoak dira datuen kudeaketa eraginkorra errazteko, komunikazio-sareak hobetzeko eta hainbat industriaren antolakuntza-prozesuei laguntzeko. IT proiektu arrakastatsuek plangintza zorrotza eta etengabeko mantentze-lanak behar dituzte funtzionalitate hoberena eta antolakuntzako helburuekin lerrokatzea bermatzeko[5].

Thumb
1950eko hamarkadan datuak eta konputagailu programak biltegiratzeko erabilitako paperezko zinta.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Interneten funtzionamendua azaltzen duen bideoa.

Gizakiek, Mesopotamiako sumertarrak idazketa garatu zutenetik (K.a. 3000 urtean gutxi gorabehera), datuak gorde, bidali eta aldatu dituzte[6]. Hala ere, informazio teknologia terminoa, bere zentzu modernoan, lehen aldiz 1958an agertu zen Harvard Bussiness Review aldizkarian argitaratutako artikulu batean; Harold J. Leavitt-ek eta Thomas L. Whisler-ek adierazi zuten: «Teknologia berriak ez dauka oraindik hitz zehatz bat finkaturik; informazioaren teknologia (IT) deituko diogu»"[7]. Haien definizioak hiru kategoria ditu: prozesatze-teknikak, metodo estatistiko eta matematikoen aplikazioa erabakiak hartzeko, eta goi mailako pentsamenduaren simulazioa programa informatikoen bidez[7].

Terminoa ordenagailuen eta sare informatikoen sinonimo gisa erabili ohi da, baina informazioa banatzeko beste teknologia batzuk ere hartzen ditu barne, hala nola telebista eta telefonoak. Ekonomia baten barruan, hainbat produktu edo zerbitzu informazio teknologiarekin lotuta daude, besteak beste, ordenagailuen hardwarea, softwarea, elektronika, erdieroaleak, interneta, telekomunikazio ekipoak eta merkataritza elektronikoa[8][Oh 1].

Konputazioari laguntzeko makinak milaka urtez erabili izan dira. Antiziterako mekanismoa, K.a. lehen mendean sortua, lehen ordenagailu analogiko ezaguna da, eta lehen engranaje mekanismoa ere izan zen. Erabilitako prozesatzeko eta biltegiratzeko teknologian oinarrituta, lau garai bereizi ditzakegu IT-ren garapenean: aurre-mekanikoa (K.a. 3000-K.a. 1450), mekanikoa (1450-1840), elektromekanikoa (1840-1940) eta elektronikoa (1940-gaur egun arte)[10].

Remove ads

Konputagailu teknologiaren historia

Sakontzeko, irakurri: «Hardware informatikoaren historia»
Thumb
Antiziterako mekanismoa, I. mendekoa. Lehen konputagailu analogiko mekanikotzat hartzen da.

Informatikaren ideiak 1950eko hamarkada baino lehen aipatu ziren lehen aldiz Massachusetts Institute of Technology (MIT) eta Harvard Unibertsitatean, non zirkuitu informatikoz eta zenbakizko kalkuluz eztabaidatu eta pentsatzen hasi baitziren. Denborak aurrera egin ahala, informazio teknologien eta informatikaren arloa konplexuagoa bihurtu zen, eta datu gehiago prozesatzeko gai izan zen. Erakunde ezberdinetatik artikulu jakintsuak argitaratzen hasi ziren[11].

Informatika garaiaren hasieran, Alan Turing, J. Presper Eckert eta John Mauchly teknologia informatikoaren aitzindari nagusietako batzuk izan ziren 1900eko hamarkadaren erdialdean. Lortutako garapenengatik hain meritua eman zitzaien, ezen ahalegin gehienak lehen ordenagailu digital diseinatzera bideratu baitzituzten. Horrekin batera, adimen artifizial (AA) gisako gaiak ere lantzen hasi ziren, bada, Turing garai hartako teknologia hori zalantzan jartzen hasi baitzen[12].

Kalkuluei laguntzeko, milaka urtez erabili izan dira gailuak, hasiera batean, ziurrenik, zenbaketa-makila bat baino ez[13] Antiziterako mekanismoa, K.a. I. mendearen hasiera ingurukoa, orokorrean ezagutzen den lehengo ordenagailu analogiko mekanikotzat hartzen da, eta ezagutzen den engranaje-mekanismorik zaharrena[14]. XVI. mendera arte, Europan, ez zen engranaje pareko gailurik sortu, eta, 1645era arte, ez zen garatu oinarrizko lau eragiketa aritmetikoak egiteko gai den lehen kalkulagailu mekanikorik[15].

Ordenagailu elektronikoak, erreleak edo balbulak erabiltzen zituztenak, 1940ko hasieran agertu ziren. Zuse Z3 elektromekanikoa, 1941ean sortua, munduko lehen ordenagailu programagarria izan zen, eta estandar modernoak informatikako makina osotzat har zitekeen lehen makina. Colossus, Bigarren Mundu Gerran alemaniarren mezuak deszifratzeko garatu zen makina, lehenengo ordenagailu elektroniko digitala izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Colossusek Alemaniako mezuak deszifratzeko lehen ordenagailu digital elektronikoa garatu zuen. Programagarria izan arren, ez zen helburu orokorretara bideratua, zeregin bakarra egiteko diseinatuta baitzegoen, eta bere programa memorian gordetzeko gaitasunik ere ez zuen; programazioa barne kableatuak aldatzeko lokiak eta etengailuak erabiliz egiten zen[16]. Biltegiratutako programa zuen lehen ordenagailu digital modernoa Manchester Baby izan zen, zeinak bere lehen programa 1948ko ekainaren 21ean jarri zuen martxan[17].

1940ko hamarkadaren amaieran transistoreen garapenak Bell Laborategietan, ordenagailu belaunaldi berriak energia kontsumoa asko murriztuz diseinatzea ahalbidetu zuen. Eskuragarri egon zen lehen konputagailu programa komertziala, Ferranti Mark I-a, 4050 balbula eta 25 kilowatt-eko kontsumo potentzia zuen. Alderatuz, Manchesterko Unibertsitatean garatu, eta 1953ko azarorako martxan zegoen lehen trantsistorizatutako ordenagailuak 150 watt baino ez zituen kontsumitzen bere azken bertsioan[18].

Erdieroaleen teknologian, beste hainbat aurrerapen hauek dira: 1955ean, Jack Kilby-k Texas Instruments-en eta Robert Noyce-k Fairchild Semiconductor-en 1959an asmatutako zirkuitu integratua (ZI); 1955ean, silizio dioxidoaren gainazalen pasibazioa Carl Frosch eta Lincoln Derick-ek[19]; 1957an, silizio dioxidozko lehen transistore planarrak Frosch eta Derick-ek[20]; Bell Lab. taldeak egindako MOSFET (Metal oxido erdieroalezko eremu-efektuko transistorea) erakustaldia[21][22][23][24]; 1959an, Jean Hoerniren prozesu planarra[25][26][27], eta, 1971n, Ted Hoff-ek, Federico Faggin-ek, Masatoshi Shima-k eta Stanley Mazorrek Intelen asmatu zuten mikroprozesadorea. Asmakizun garrantzitsu horiek ekarri zuten ordenagailu pertsonalaren (PC) garapena 1970eko hamarkadan, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren (IKT) agerpena[28].

1984. urtean, National Westminster Bank Quarterly Reviewen arabera, informazio-teknologia terminoa honela berdifinitu zen: «Kable bidezko telebistaren garapena telekomunikazioen eta informatika teknologiaren konbergentziari esker egin zen (... orokorrean, Britainia Handian informazio teknologia izenez ezagutzen da)». Gero, 1990ean, terminoa, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundearen (ISO) dokumentuetan hasten gara ikusten[29].

XXI. menderako, teknologiaren berrikuntzek mundua irauli dute, jendeak lineako zerbitzu ezberdinetara sartzeko aukera izan baitzuen. Horrek lan egiteko modua izugarri aldatu du, bada, AEBko langileen ehuneko hogeita hamarrek lanbide horretako karrerak baitzituzten. 136,9 milioi pertsona zeuden Internetera zuzenean konektatuta; hori 51 milioi etxeren baliokide zen[30]. Internetekin batera, teknologia mota berriak ere sartzen ari ziren mundu osoan, eta horrek eraginkortasuna hobetu, eta gauzak erraztu ditu mundu osoan.

Gizartea iraultzen duen teknologiarekin batera, milioika prozesu egin zitezkeen segundotan. Komunikazioan ere, berrikuntzak erabakigarriak izan ziren, jendea telefono-lineen eta kableen bidez komunikatzeko ordenagailuen mende egoten hasi baitzen. Posta elektronikoaren garapena, iraultzailetzat hartu zen: «munduko parte bateko enpresek posta elektronikoz komunika daitezke munduko beste leku bateko hornitzaile eta erosleekin...»[31].

Jendearena ez ezik, ordenagailuek eta teknologiak marketinaren industria ere irauli dute, eta, ondorioz, produktuen erosle gehiago lortu ditu. 2002. urtean, estatubatuarrek, Interneten bakarrik, 28.000 milioi dolar gainditu zuten salgaietan, eta, hamarkada bat geroago, 289.000 milioi dolar saltzen zituen merkataritza elektronikoak[31]. Ordenagailuak, egunetik egunera sofistikatuagoak diren heinean, gero eta gehiago erabiltzen dira XXI. mendean, jendearen menderakuntza haienganako handiagoa delako.

Remove ads

Datu elektronikoen prozesaketa

Thumb
Ferranti Mark I ordenagailuko plaka logikoa

Datu-biltegiratzea

Lehenengo konputagailu elektronikoek, Colossus adibidez, zinta zulatua erabiltzen zuten, paper-zerrenda luze bat non datuak zuloen bitartez adierazten ziren; gaur egun erabiltzen ez den teknologia da[32]. Datuen biltegiratze elektronikoa, ordenagailu modernoetan erabiltzen dena, Bigarren Mundu Gerratik dator, radar-seinaleen anabasa kentzeko atzerapen-lerroaren memoria-modu bat garatu zenean; haren lehen aplikazio praktikoa merkurioaren atzerapen-lerroa izan zen[33]. Ausazko sarbide digitaleko lehen biltegiratze gailua Williams hodia izan zen, izpi katodikoen hodi estandar batean oinarritzen zena[34]. Hala ere, bertan gordetako informazioa eta atzerapen-lerroaren memoria aldakorra zen, eta etengabe freskatu behar zen; beraz, energia eten ondoren galdu egiten zen. Konputagailuen biltegiratze ez-hegazkorraren formarik zaharrena danbor magnetikoa izan zen, 1932an asmatua[35] eta Ferranti Mark 1-en erabilia, munduan merkatuan eskuragarri jarri zen erabilera orokorreko lehen ordenagailu elektronikoa[36]

1956an, IBMk lehen disko gogorra aurkeztu zuen 305 RAMAC sistema informatikoaren osagai gisa[37]:6. Gaur egun, datu digital gehienak, oraindik, magnetikoki gordetzen dira disko gogorretan, edo optikoki CD-ROMetan adibidez[38]:4–5. 2002ra arte, informazio gehiena gailu analogikoetan gordetzen zen, baina, urte hartan, biltegiratze digitalaren ahalmenak lehen aldiz gainditu zuen analogikoa. 2007. urteaz geroztik, mundu osoan gordetako datuen ia % 94 digitalki gordetzen zen[39]; % 52 disko gogorretan; % 28 gailu optikoetan, eta % 11 zinta magnetiko digitalean. 1986an, gailu elektronikoetan informazioa gordetzeko mundu osoko gaitasuna 3 exabyte baino gutxiago izatetik, 2007an 295 exabyte izatera pasa zela kalkulatu da[40], bikoiztuz, gutxi gorabehera, hiru urtean behin[41].

Datu-baseak

Artikulu nagusia: «Datu-base»

Datu-baseak kudeatzeko sistemak (DMS) 1960ko hamarkadan sortu ziren datu kopuru handiak zehaztasunez eta azkar gordetzearen eta berreskuratzearen arazoari aurre egiteko. Hasierako sistema hori IBMren Informazioa Kudeatzeko Sistema (IMS) izan zen[42], 50 urte baino gehiago geroago oraindik ere erabiltzen dena[43]. IMSk hierarkikoki gordetzen ditu datuak[42], baina, 1970eko hamarkadan, Ted Codd-ek multzoen teorian, predikatuen logikan eta taula, errenkada eta zutabeen kontzeptu ezagunetan oinarritutako beste biltegiratze erlazional-eredua proposatu zuen. 1981ean, Oracle-k lehen datu-base erlazionalak kudeatzeko sistema (RDBMS) komertziala kaleratu zuen[44].

DMS guztiak osagaiz osatuta daude, zeinak, osotasuna mantenduz, gordetzen dituzten datuetara erabiltzaile askok aldi berean atzitzea ahalbidetzen duten[45]. Datu-base guztiak amankomunak dira puntu batean: dauzkaten datuen egitura datuetatik bereizita definitu eta gordetzen direla datu-basearen eskema batean[42].

Azken urteotan, datuak irudikatzeko, markatze-lengoaia hedagarria (XML) formatu ezaguna bihurtu da. XML datuak fitxategi-sistema arruntetan gorde daitezkeen arren, normalean, datu-base erlazionaletan eduki ohi dira haien esfortzu teoriko nahiz praktikoa urteetan egiaztatutako inplementazio sendoa aprobetxatzeko[46]. Markatze Lengoaia Orokor Estandarraren (SGML) bilakaera gisa, XML testuan oinarritutako egiturak makinek zein gizakiek irakurtzeko moduko abantaila eskaintzen dute[47].

Datu berreskurapena

Datu-baseen modelo erlazionalak programazio lengoaia independente bat aurkeztu zuen (ingelesez: Structured Query Language, SQL) aljebra erlazionalean oinarrituta. «Data» eta «informazio» hitzak ez dira sinonimoak. Biltegiratutako edozer da datu, baina, antolatzen badugu eta esanahi bat ematen badiogu, orduan, informazio bilakatzen da. Munduko datu gehienak desantolatuta eta gailu fisiko desberdinetan kokatuta daude. Datu biltegiak 1980ko hamarkadan garatzen hasi ziren arazo hau ekiditeko.

Datu-transmisioa

Thumb
IBMren txartelen biltegia. Alexandria (Virginia, 1959). Hemen mantendu zuen gobernuak txartel zulatuen biltegiratzea.

Datu-transmisioak hiru alderdi ditu: igorpena, hedapena eta harrera[48]. Oro har, irrati-difusio gisa sailka daiteke informazioa beherantz eta norabide bakarrean transmititzen duenean, edo, telekomunikazio gisa, bi norabidetan transmititzen duenean: beherantz eta gorantz[41]. 2000ko hamarkadaren hasieratik, XML gero eta gehiago erabili da datuak trukatzeko baliabide gisa[49], batez ere makinetara zuzendutako interakzioetarako, hala nola webera zuzendutako SOAP (Simple Object Access Protocol) gisako protokoloetan parte hartzen dutenentzat[47], iragankorrak diren datuak deskribatuz atsedenean daudenak baino gehiago[49].

Datu-manipulazioa

Hilbert eta Lopez aldaketa teknologiko esponentzial batez konturatu ziren (Mooreren legea gisako zerbait):

  • Erabilera zehatzetarako datuak biltegiratzeko gailuen ahalmena 14 hilabetero bikoiztuz joan zen 1986 eta 2007ren artean.
  • Erabilera normaleko gailuen ahalmena 18 hilabetero bikoiztuz joan zen bi hamarkada beretan.
  • Telekomunikaziorako kapazitate mundiala 40 hilabete behar izan zituen bikoizteko (3 urtez behin).
  • Zabaldutako informazioa 12,3 urtetik behin bikoiztu egin zen[41].

Datu kantitate izugarriak biltegiratzen dira egunero, baina antolatu eta eraginkortasunez aurkeztu ezin dena datu hilobi deritzonetan katalogatzen da[50]. Arazo horri aurre egiteko, datu-meatzaritzaren eremua —datu kopuru handietatik eredu eta ezagutza interesgarriak ezagutzeko prozesua[51]―, 1980ko hamarkadan agertu zen[52].

Remove ads

Zerbitzuak

Posta elektronikoa

Sakontzeko, irakurri: «posta elektroniko»

Posta elektronikoa (edo e-posta) Internet bidez mezuak bidaltzeko eta jasotzeko sistema da. Mezuak testu soilaz gain, fitxategiak, irudiak eta multimedia ere izan ditzake. Posta elektronikoa erabiltzeko, erabiltzaileek helbide elektroniko bat izan behar dute eta posta-zerbitzari baten bidez konektatu zerbitzari batera. Sistema azkarra, merkea eta sinplea da, eta mundu osoan erabiltzen da komunikazio pertsonalerako eta lan testuinguruetan.[53]

Elementuen osaerari eta funtzionamenduaren printzipioari dagokienez, posta elektronikoak ia-ia errepikatu egiten du posta arruntaren sistema (paperezkoa), eta bi termino (posta, gutuna, gutun-azala, eranskina, kaxa, entrega eta beste) eta ezaugarri bereizgarriak maileguan hartzen ditu —erabiltzeko erraztasuna, mezuak transmititzeko atzerapenak, fidagarritasun nahikoa eta, aldi berean, entrega-berme eza—.[54]

Perspektiba

Perspektiba akademikoa

Testuinguru akademikoan, ingelesez Association for Computing Machinery elkarteak honela definitzen du ITa: «ikasleak prestatzeko gradu programa bat, negozioen informatika teknologiaren beharrak, gobernuak, mediku zentroak eta beste erakunde mota batzuetarako». ITko aditua erakunde batentzako hardware eta software egokia aukeratzeaz arduratzen da.

Perspektiba komertziala

Informazio teknologiaren arloko enpresak «teknologia sektore» edo «industria teknologia» izenez ezagutzen dira[55][56][57]. Konpainia askok informatika sare eta negozioen beste arlo teknikoak kudeatzeko sailak dituzte orain.

Negozioaren testuinguruan, Informazio Teknologiaren Amerikako Elkarteak (ingelesez Information Technology Association of America) ITa «ordenagailuetan oinarritutako informazio sistemen azterketa, diseinua, garapena, aplikazioa, ezarpena, laguntza edo kudeaketa» gisa definitu du.

Perspektiba etikoa

Informazio etikaren eremua Norbert Wiener matematikariak abiarazi zuen 1940ko hamarkadan. Informazioaren teknologiaren erabilerarekin lotutako zenbait arazo etiko hauek dira:

  • Egile eskubideen urraketa baimenik gabe fitxategiak deskargatzea
  • Enpresariek bere langileen posta elektronikoa eta Interneteko beste erabilera batzuk kontrolatzea
  • Zabor-posta sortzea
  • Pirata informatikoak Sareko datu-baseetara sartzea
  • Webguneek erabiltzaileen jarduerak kontrolatzeko cookieak edo spyware-ak instalatzea
Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Oharrak

Bibliografia

Gainerako irakurketak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads