Kaliningrad

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kaliningradmap
Remove ads

Kaliningrad[1] (errusieraz: Калининград), lehenago Königsberg (alemanez: Königsberg; errusieraz: Кёнигсберг; polonieraz: Królewiec; antzinako prusieraz: Twānksta, Kunnegsgarbs, Knigsberg; lituanieraz: Karaliaučius) deitua, Errusiako mendebaldeko hiria eta ibai-portua da, Kaliningrad oblasteko hiriburua. Polonia eta Lituania arteko errusiar barrendegia da, Baltikoaren ertzean dagoena. Geografikoki, bai oblasta, bai hiriburua, Errusiatik bereizirik daude. 2010ean 431.402 biztanle zituen[2].

Datu azkarrak KaliningradКалининградKönigsberg Кёнигсберг, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Hiria Vistularen itsas aintziraren iparraldean dago, Pregolia ibaiaren bokalean, Itsaso Baltikoaren ertzean.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Kaliningrad), Hila ...
Remove ads

Historia

Hiria prusiar eta alemana izan zen jatorriz. 1255ean sortu zuten Königsberg izenarekin eta Hansako elkarteko kide izan zen 1340. urteaz gero. Zaldun teutoien maisu handiaren egoitza bihurtu zen XV. mendean eta Prusiako dukeena geroago. Bertan Prusiako errege Frederiko I.a (1701) eta Gilen I.a (1861) koroatu zituzten.

Bigarren Mundu Gerran hiria asko kaltetu zen. 1945ean Armada Gorriak okupatu zuen. Gerra amaitu ostean, Sobietar Batasunak hiria beretu eta alemaniar populazioa egotzi zuen[4]. Hiriaren izena ere aldatu zuten: 1946an Kaliningrad izatera pasa zen, Mikhail Kalininen omenez. Lehengo izena Kionigsberg (Кёнигсберг) zen errusieraz.

2002an, 430.003 biztanle zituen eta etnien arabera horrela zegoen banatuta: errusiarrak (% 77,9), bielorrusiarrak (% 8), ukrainarrak (% 7,3), lituaniarrak (% 1,9), alemaniarrak (% 0,6) eta poloniarrak (% 0,5).

Remove ads

Ekonomia

Industriagune garrantzitsua da: janari industria, kontserbak, ontziolak eta eraikuntza mekanikoak. XVI. mendean sortutako unibertsitatea dauka. Baltikoko itsas armadaren baserik garrantzitsuena dago bertan.

Kaliningradtar ospetsuak

Hiri senidetuak

Kaliningrad ondorengo hiriekin senidetuta dago:[5]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads