Samara
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Samara[1] (errusieraz: Сама́ра, translit.: Samara), 1935-1990 bitartean Kuibyxev (errusieraz: Ку́йбышев) deitua, Errusiako hiria da, herrialdearen mendebaldean dagoen Samara oblasteko hiriburua. Volga eta Samara ibaien bilgunean dago. 2010ean 1.164.685 biztanle zituen[2].
Remove ads
Historia
1586. urtean sortu zuten hiria estepatik hurbiltzen ziren nomadei aurre egiteko. Hasieran biztanle gehienak kosakoak ziren, eta eskulangileak eta merkatariak heldu ziren ondoren. XIX. mendean oparotasun handia izan zuen hiriak burdinbideari esker batetik eta janari industriari esker, bestetik.
Ekonomia
Industria (nekazaritza jarduerarako eta petrolio industriarako makineria, petrolio findegiak, kimika industria, janari industria, eraikuntzarako gaiak) eta lurpeko aberastasunen ustiapena (petrolio eta gas hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Oso indarretxe garrantzitsua dago hiritik hurbil, Volga ibaian gora.
Ondarea
Hiriko monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Antzaldaketaren eliza (1685), Kazan katedrala eta molde bizantziarrei jarraituz eginiko Smolensk eliza.
Klima
Samarak klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.
Remove ads
Hiri senidetuak
Samara ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

