Toruń

From Wikipedia, the free encyclopedia

Toruńmap
Remove ads

Toruń (alemanez: Thorn, kaxubieraz: Torń, latinez: Thorunium) Poloniako erdi-iparraldeko hiria eta ibai portua da. Vistula ibaiaren ertzean dago, Varsoviatik 210 kmra. 1999tik Kujavia-Pomeraniako voivoderriko bi hiriburuetako bat da. 2021eko abenduaren 31n 197.812 biztanle zituen[1].

Datu azkarrak Toruń, Administrazioa ...

Poloniako hiririk zaharrenetako bat da. 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Erdi Aroko hirigunea.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Torun), Hila ...
Remove ads

Historia

Oso hiri zaharra da, eta garai askotako monumentuak gorde ditu. 1231. urtean sortu zuten Zaldun Teutoiek, eta Hansako Ligako kide egin zuten. Erdi Aro guztian zehar Europako mendebaldearen eta ekialdearen arteko merkataritzagune guztiz garrantzitsua izan zen. XV. mendean Poloniako erreformaren gune nagusia izan zen. 1793-1920 urteetan Prusiaren mende egon zen, Varsoviako Dukerri Handiaren garaian izan ezik (1807-1815). 1920. urtean Poloniako hiri bihurtu zen.

Remove ads

Ekonomia

Burdinbidegune garrantzitsua da. Industria (metalurgia, janari industria, kimika industria, ehungintza, papergintza) da ekonomia jarduera nagusia.

Kultura

Hezkuntza

Goi mailako irakaskuntza zentrorik handiena Nikolas Koperniko unibertsitatea (polonieraz Uniwersytet Mikołaja Kopernika) da.

Monumentuak

Toruńgo Erdi Aroko hirigunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Thumb
MotaKulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 835
KokalekuaPolonia
Eskualdea2Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 53°01′N 18°37′E
Izen ematea1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1997tik Toruń Gizateriaren Ondare izendaturik dago. Hirian Erdi Aroko eraikin ugari dago. Izan ere, arkitektura gotikoko monumentu gehien dituen Poloniako bigarren hiria da, Krakoviaren ondotik[3].

Remove ads

Herritar ezagunak

Hiri senidetuak

Toruń ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads