A-12

Iruñetik Burgoserako autobia From Wikipedia, the free encyclopedia

A-12
Remove ads

Donejakue Bidearen autobia Euskal Herriko eta Espainiako autobia bat da, Nafarroa, Errioxa, eta Gaztela eta Leon lurraldeetan kokatuta. Iruñea eta Burgos lotzen dituena, Logroño bidez. Bere izena Donejakue bideatik jasotzen du.

Datu azkarrak Donejakue Bidearen Autobia, Identifikazioa ...

Nafarroako Gobernuak 2004 eta 2006 urteen artean eraiki zuen,  N-111  errepide nazionala ordeztuz Iruñea eta Viana artean eta gaur egun  NA-1110  errepidea deiturikoa.[1] Bestalde, Espainiako Gobernuari dagokion zatia gauzatze maila ezberdinak aurkizten durena Erriozan eta Burgosen. Alde batetik, Errioxan zehar, lanetan dagoen tarteune bat izan ezik, gainontzeko tarteuneak amaituta eta zerbitzuan daude, azkenekoa Ebro ibaia zeharkatzeko eraikitako zubia izan zelarik. Burgoseko probintzian, aldiz, ez dago ezta tarteune bat zerbitzuan.[2] 2015ean Burgos eta Ibeas de Juarros arteko tarteunea eraikizten hasi eta denbora gutxira lanak bertan behera utzi ziren.[3]

Autobia bi zatitan bananduta dago, bata Iruñetik Logroño ekialdera eta beste bat Logroño mendebaldetik Burgosera. eta bi zatiak Logroñoko ingurubide gisa egiten duen  LO-20  autobiaz elkartuta daude.

Remove ads

Historia

Nafarroan

 N-111  errepideak Medinaceli eta Iruñea lotzen zituen Soria, Logroño eta Lizarratik. Iruñea Lizarraldearekin eta Errioxarekin lotzeko, errepide zaharra bitan banatzea erabaki zen, trazadura berri baten bidez. Gainera, etorkizunean, Burgosekin eta Gaztelako lautadarekin konektatu ahal izango litzateke,  A-1 eko bidesari garestia saihestuz (gaur egun doakoa da) edo Madrilerantz, Soria eta Logroñotik barrena,  A-13 koa baino gehiago.

Zerbitzuan jarri zen lehen tartea Garesko saihesbidea izan zen, 2004an, Zizur Nagusia eta Gares arteko zatiarekin batera, Erreniegako tunelak izan ezik, urtebete geroago ireki zirenak, Gares-Lizarra zatiarekin batera. 2006an amaitu zen euskal autobiaren eraikuntza, Lizarra eta Viana arteko tarteekin, Ebro ibaia zeharkatu eta Espainiako lurraldean sartzen den 6 kilometro eskaseko azken zatia egiteko zain, 2015ean eraikin zelarik.

Nafarroako tarteune guztiak itzalpeko bidesari bitartez ustiatzen da. Honen bidez, autobiatik garraiatzen diren erabiltzaileek ez dute bidesaririk ordaindu behar, baina ordez, Nafarrako Gobernuak, aurrekontuen bitartez, errepidearen erabileraren araberako kanon bat ordaintzen dio emakidadunari, kasu honetan Autovía del Camino S.A. Nafarroan eraikuntza mota hau erabiltzen den lehen aldia izan zen, geroago Iruñea eta Jaka lotuko dituen A-21 autobiaren nafar tarteuneak eta Nafarroako ubidearen lehen fasea eta bere luzapenak eraikitzeko ere erabili egin zen.[4]

Tarte horretarako kontratuak 30 urteko iraupena du, 2034ra arte. Autobia honen emakida-kontratua Nafarroako historian esleitutako azpiegitura baten emakida-kontraturik handiena da. Comptoseko Ganberak aitortu egin du Nafarroak autobiaren kostean hirukoitza bukatuko duela ordaintzen aitortu du, 1.200 milioi euro inguru ordainduko baititu 389 milioi euro kostatu zuen errepidearengatik.[5]

Sozietate emakidadunari Autovía del Camino S.A deitzen zaio hasieran; akziodunak Nafarroako Kutxa Korporazioa, FCC Construcción SA eta Nafarroa Eraikuntza Enpresak ziren. 2009ko maiatzaren 29an, FCC Construcción S.A enpresaren akzioak Globalvia Infraestructuras SAUri eskualdatu zitzaizkion, eta FCC Construcción S.A eta Bankia enpresek ere parte hartu zuten.[6]

2010eko irailaren 9an, Autovía del Camino SAren kapital sozialaren% 80 ordezkatzen zuten akzioak eskualdatu ziren Deutsche Bankek kudeatutako funts baten alde, Herbeheretan helbideratutako Infraestructuras Panther B.V. sozietatearen bidez, eta sozietatearen akziodunen osaera honela geratu zen:[7]

  • Infraestructuras Panther B.V. (% 80)
  • Grupo Corporación Empresarial de la Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra (% 10,91)
  • Globalvia Infraestructuras S.A.U. (% 9,09)

Nafarroako Gobernuaren arabera, atzerriko multinazionalen interesak erakusten du bidesari sistema egokia dela.[8]

Espainian

Espainiako tarteak kontraste handia du Nafarroakoarekin, izan ere, bete beharko lukeen distantziaren erdia baino ez du betetzen, atzerapenak eta 2008ko krisialdi ekonomikoa dela eta. Nafarroako 74 kilometroko tarteuneak 3 urtetan egin bazen ere, 2025erako Espainiakoa, 32 kilometrorekin, 13 urtetan egin da, eta ibilbidearen erdia falta da oraindik. Lehen tartea 1999koa da, eta Logroñoko ingurubidea edo  LO-20  deritzo. Ondoren, Navarreteko aldaera, 2002an, Navarrete-Naiara 2007an eta Naiara-Hormilla, urtebete geroago. 2012an Hervias eta Ozkabarte arteko tartea inauguratu zen, eta handik bi urtera Hormilla-Hervias etorri zen. Orain arte inauguratutako azken zatia Viana-Logroño da, 2015ean, Espainiako Gobernuak Nafarroarekin negoziazioetan izandako atzerapenaren ondorioz.

Remove ads

Tarteuneak

Informazio gehiago Izena, Tarteunea ...


Remove ads

Ibilbidea

Informazio gehiago Abiadura, Ikurra ...
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads