Federiko Krutwig
euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Federiko Krutwig Sagredo (Getxo, Bizkaia, 1921eko maiatzaren 15a - Bilbo, Bizkaia, 1998ko azaroaren 15a) euskal idazle eta politikaria izan zen, euskararen batasun literarioaren sustatzaile nagusietako bat.[1]
Remove ads
Bizitza
Aita alemana zuen, lanbidez enpresaria, eta ama, aldiz, veneziar jatorriko bizkaitarra. Nerabezaroan euskara bere kasa ikasi zuen. 1941ean Resurreccion Maria Azkue ezagutu zuen eta elkarlanean aritu ziren, Azkue hil arte. 1943an Euskaltzaindian sartu zen (artean, erakundea gainbeheran zegoen) eta Azkuerekin batera suspertu egin zuen. Garai hartan pintoreen Mikeldi taldea eta Ikerketaren Julio de Urquijo Institutua eratu zituen.[2]
Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Frantziako Sorbonako Unibertsitatean eta Alemanian. Gernika aldizkarian (1945-1953) lapurtera klasikoaren eta ekialdeko erlijioekiko aldekotasunak agertu zituen.
1952an Hego Euskal Herria utzi behar izan zuen, bere ideiengatik eta Euskal Herriko Elizari buruz egin zituen kritikengatik. Donibane Lohizunen, Jagi-Jagi mugimenduarekin harremanetan izan zen.
1963an Vasconia argitaratu zuen, Fernando Sarrailh de Ihartza ezizenaz.[3][4][5] Bertan Euskal Herriaren historia arakatu zuen ikuspegi erabat iraultzaileaz. Sabin Aranaz geroztik garatutako nazionalismoaren kritika zorrotza eginez, beste abertzaletasun mota baten alde hitz egin zuen, batez ere mugimendu antikolonialisten iturrietatik edanez. Franco diktadore espainiarraren poliziak ETAren inspirazio iturritzat jo zuen liburua. Alde horretatik, egia da ETAren sortzaile eta kideetako askok idazlana goraipatu egin zutela, baina horrek erakundean izan zuen indarrari buruz eztabaidak daude. ETAren V. Biltzar Nagusian oso txosten garrantzitsua aurkeztu zuen Krutwigek.
Lapurtera klasikoa (Axular, Etxeberri, Haranader eta Leizarragarena) proposatu zuen euskara batuaren oinarri gisa, eredu kultista baten alde. Krutwigen iritziz, euskararen batasuna XVI. mendeaz geroztik lortua zen, eta batasun hori Leizarragak egin zuen. Bide horretatik, euskarazko idazlan guztietan eredu horixe erabili zuen, baita 1968 ondotik ere. Hasieran idazle eta euskalari asko haren alde egon ziren, tartean Luis Villasante, Jon Mirande eta Gabriel Aresti. Urteen joan-etorrian, ordea, asmo hori alde batera uzten joan zen, hiztunen hizkuntzatik urrunegi zegoela eta. Hala ere, Krutwigek eredu hori defendatzen eta erabiltzen segitu zuen bere bizitza osoan.
Helenista saiatua, Alfontso Irigoien, Manu Ertzilla, Mikel Morris eta Josu Lavinekin batera Jakintza Baitha elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1985ean, kultura helenistikoa bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin. Elkarteak Halcón: Revista de Cultura Griega aldizkaria argitaratu zuen.
Bizitzako azken urteetan Jose Maria Gorordoren Euskal Hiritarren Egitekoak alderdiaren hautagai zerrendetan aurkeztu zen. Hala ere, hil baino hilabete batzuk lehenago, Euskal Herritarrok hautesle elkartearen sustengatzaileen artean egon zen.
Remove ads
Hizkuntz zaletasuna
Poliglota handia zen. Hamabost hizkuntzatik gora nahiko sakon zekizkien, mintzatzeko moduan, besteak beste latina, greziera, euskara, hungariera, nederlandera, errusiera, arabiera, hebreera, persiera, Indiako zenbait hizkuntza, txinera, georgiera, paxtunera... [1]
Beste hizkuntza batzuekin mintzatzeko gaitasunik ez zuen, baina ondo ezagutzen zituen grafia, gramatika eta ezaugarri nagusiak. Euskaltzaindiko bileretan, askotan hitz baten etorkia azaltzeko, haren etimologia jatorrizko hizkuntzaren idazkeraz marrazten zuen inolako arazorik gabe... baita hebreera, arabiera edo hindierazko letrekin ere.[1]
Remove ads
Lanak
Saiakera
- Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad, 1963.[6]
- La Cuestión Vasca, 1965.
- La Vasconie et l'Europe nouvelle, 1976. Vasconian agertutako ideiak gehiago hedatu zituen, Mendebaldeko Europako deskolonizazioaren alde, gaur egun Herrien Europatzat-edo daukaguna goretsiz.
- Garaldea: Sobre el origen de los vascos y su relación con los guanches, 1978. Europako hainbat herriri buruzko saiakera (besteak beste, euskaldunez). Liburu horretako ideia asko Alfonso Martinez Lizarduikoaren Euskal Zibilizazioa saioan jaso ziren.
- La Nueva Vasconia, 1979.
- Computer Shock Vasconia Año 2001, 1984.[7]
- Bilbao de los años cuarenta en torno a Blas de Otero y Resurrección María de Azkue, 1991.
- Το ελληνικό θαύμα: Από τη μαγεία στην επιστήμη, 2006.
- Años de peregrinación y lucha, 2014. Liburu autobiografikoa.
Narrazioa

- Belatzen Baratza (1. liburukia): Mikelditarrak. Euskal errankaria hamaika irazkietan eta bederatzi bilbetan, 1979. Ediciones Vascas.
- Belatzen Baratza (2. liburukia): Jakintza-Baitha, 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza (3. liburukia): Otsoaren bidea, 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza (4. liburukia): Erroten burgiko mystêrioa, 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza (5. liburukia): Harbelnoren amazônak, 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza (6. liburukia): Mystagintza zaharra, 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza (7. liburukia): Ortziren zaldiak, 1983. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza (8. liburukia): Garaziko oihanaren thauma, 1983. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza (9. liburukia): Sua ez da hilten, 1983. Luis Haranburu.
- Ekhaitza, 1980. Luis Haranburu.
- Igibarziaren iphuinak , 1982. Luis Haranburu.
Itzulpena
- Mao Tzedung buruzagiaren aiphuak, 1972. Irabia.
Krutwigi buruzko lanak
- Federiko Krutwig-i omenaldia, Ricardo Badiola Uriarte (prestatzailea), Iker 10, Euskaltzaindia, 1997.
- Federiko Krutwig Sagredo (1921-1998), Xabier Kintana, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1999.
- Krutwig: bere mendeurrenean berrirakurtzen, hainbat autore, Nabarralde, 2022.
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads