From Wikipedia, the free encyclopedia
Periodoa, geologian, garai geologikoen taulan erabiltzen den unitate geokronologiko bat da, denbora neurtzeko. Hainbat periodok, aroak osatzen dituzte eta periodoak garaietan banatzen dira. Gauer egun, guztira 22 periodo daude ofizialki onartuta garai geologikoen taulan, 12 Fanerozoikoan eta 10 Proterozoikoan. Esandako bi eonen artean, periodo guztiek ez dute iraupen berdina, adibidez, Fanerozoikoko periodoek 30-80 milioi urte irauten dute eta Proterozoikokoek 200 milioi urte irauten dute, datu gutxiago baitaude aipatutako eonean.
Jarraian dituzue gaur egun garai geologikoen taulan onartuak dauden periodoak. Esan beharra dago Eon Arkearrean eta Hadearrean ez dagoela momentuz periodorik informazio faltarengatik.
Eona | Aroa | Periodoa | Hasiera
(milioi urte) |
---|---|---|---|
Fanerozoikoa | Zenozoikoa | Neogenoa | 0.014 |
Paleogenoa | 33.9 | ||
Mesozoikoa | Kretazeoa | 99.6 | |
Jurasikoa | 161.2 | ||
Triasikoa | 228 | ||
Paleozoikoa | Permiarra | 260 | |
Karboniferoa
(Pennsylvaniarra) |
306 | ||
Karboniferoa
(Mississippiarra) |
326 | ||
Devoniarra | 385 | ||
Siluriarra | 418 | ||
Ordoviziarra | 460 | ||
Kanbriarra | 501 | ||
Proterozoikoa | Neoproterozoikoa | Ediacararra | 630 |
Cryogeniarra | 850 | ||
Toniarra | 1000 | ||
Mesoproterozoikoa | Steniarra | 1200 | |
Ektasiarra | 1400 | ||
Kalimmiarra | 1600 | ||
Paleoproterozoikoa | Statheriarra | 1800 | |
Orosiriarra | 2050 | ||
Rhyaciarra | 2300 | ||
Sideriarra | 2500 |
Gaur egun Fanerozoiko eonean onartzen diren hamabi periodoak Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak ezartzen ditu, munduan dauden estratu erreferente batzuk oinarri hartuta. 2004an Ediacarar periodoa, Kanbriaurreko azkena, modu berberean definitu zen, eta, honela, azken 130 urteotan definitu zen periodo bakarra izan zen[1].
Definizio honen ondorioz, Fazerozoikoko periodoen hasiera eta amaiera denborak alda daitezke denborarekin, aukeratzen den arroka sekuentziaren adin absolutua zehaztasun gehiagorekin jakiten denean[2].
Periodo batean sortutako arrokei (sedimentario, igneo edo metamorfiko) sistema deitzen zaio. Adibidez, "Sistema Jurasiko" esaten bada, "Periodo Jurasikoan" sortutako arrokak dira, orain dela 201 eta 145 milioi urte artean[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.