Tijuana

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tijuanamap
Remove ads

Tijuana Mexiko ipar-mendebaldeko hiria da, Kalifornia Beherea estatuko handiena eta herrialdeko seigarrena. Mexiko eta AEBen arteko mugan dago, Kaliforniako San Diegoren ondoan. 2010ean hiriak 1.300.983 biztanle zituen, eta Tijuana udalerri osoak 1.559.683 biztanle.[1] Tijuanak eta San Diegok osatzen duten metropoli eremuak 5.105.769 biztanle zituen 2010ean.

Datu azkarrak Tijuana, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Kokapena

Ozeano Bareko kostaldean dago, Tecate ibaiaren ertzean, Kaliforniako San Diegoko portuaren hegoaldean. Mexicali, Kalifornia Behereko hiriburua, 170 kilometro ekialdera dauka, eta Ensenada 110 kilometro hegoaldera. Mexikoko hiririk mendebaldekoena da.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Tijuana), Hila ...
Remove ads

Historia

Thumb
Mexiko eta Estatu Batuen arteko muga: eskuinean Tijuana.

1862. urtean sortu zen hiria eta XX. mendearen hasieran hazi zen, neurri handi batean Estatu Batuetako mugatik hurbil zegoelako eta iparraldeko auzokideentzat kasinoak eta zabaldu zituztelako.

Ekonomia

Laborantza (kotoia, garia, garagarra, barazkiak, mahatsa), bere inguruan sorturiko industria (janari industria, garagardogintza) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Nazioarteko aireportua.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads