Yue txinera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Yue txinera (tradizionalean 粵語, txinera sinplifikatuan 粤语, Hanyu Pinyin sisteman yuèyǔ) hegoaldeko Txinan hitz egiten diren txineraren aldaeren artean adar nagusi bat da; Txinako hegoaldean hitz egiten da, Guangdong eta Guangxi probintzietan batez ere.
![]() |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Txineraren adar honi kantonera esaten zaio maiz; baina hizkuntzalariek kantonera izena adar honetako dialekto baterako gorde ohi dute: Guangzhoun (Mendebaldean antzina Kanton izenaz ezaguna), Wuzhoun, Hong Kongen eta Macaun mintzatzen den aldaerarako, hain zuzen. Aldaera horixe da adar honetako prestigiozko dialektoa.
Yue txineraren dialektoa edo berezko hizkuntza den eztabaida ez dago itxita. Txineraren beste adarren moduan, yuea arrazoi etniko, politiko eta kulturalak direla eta dialektoa jotzen dute; baina, hizkuntzalarien ustetan, yuea hizkuntza bereizi bat da, ez baitu txineraren beste aldaerekiko ahozko elkarrekiko ulergarritasuna, nahiz eta idatzian ulergarria izan.
Remove ads
Dialektoak
Yue txinerak hainbat aldaera edo dialekto ditu[1]:
- Kantonera, guangfu (廣府話) edo yuehai (粵海話)
- Sìyì (四邑話 seiyap)
- Gaoyang (高陽話)
- Wuhua (吳化話 ngfaa)
- Goulou (勾漏話 ngaulau)
- Yongxun (邕潯話 jungcam)
- Qinlian (欽廉話 jamlim)
- Danzhou (儋州話)
- Haihua (海話)
yue |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads