Zenborain

Untzitibarreko kontzejua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Zenborainmap
Remove ads

Zenborain[1][a] Untzitibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

2021 urtean 27
2025 urtean 33 biztanle zituen.

Bertako biztanleak zenboraindarrak dira.

Remove ads

Izena

Zenborain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ceporain (1138)
  • Cemborayn (1268)
  • Cemborain (1309)
  • Cemborain (1366)
  • Cemborain (1532)
  • Cenborayn (1570)
  • Zemborain (1628)
  • Zemborain (1802)
  • Cemborain (1862)
  • Zenborain (1974)

Ezaugarriak

Armarria

Zenboraingo armarria Untzitibarreko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo urdin batez eta aurrean sei puntako urrezko izar batez osatuta dago. »

Geografia

Zenborain Untzitibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Untzitibar Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-234 errepideak ibar osoa zeharkatzen du. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Untzitin dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima

Untzitibarrek klima azpimediterraneoa dauka, eta urteko batez besteko tenperatura aldakorra da, 12 gradu herrigunean eta 10 herriko gunerik menditsuenetan. Prezipitazioak nahiko urriak dira udan baina ugariak gainontzeko urtaroetan, guztira 950mm inguru jausten dira urtero 110 egunetan.

Udalerriko landarediaren erdia baino gehiago ameztiek osatzen dute. Duela mende asko, Untzitibar gehiena estaltzen zuten arren, gizakiaren eraginez asko murriztu da. Birlandatutako zuhaitzak 229 hektarea osatzen dituzte. Horrez gain, Izaga haitzaren inguruetan pagadiren bat aurki daiteke.

Estazio meteorologikoak

Untzitibarran ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Elo pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n inauguratuta.[4] Udalerriko adierazgarriena da, haran berean baitago, 4 kilometro eskasera.

Informazio gehiago Hila, Urt ...


Remove ads

Historia

Antzinako jaurerri-jaurerria, zeinaren errentak Karlos II.ak esleitu zizkion 1362an Errodrigo Urizkoari. Gero, 1427an, Nafarroako mariskalak, 37 kahitze garik, eta Orreagako Santa Mariak, 6 kahitzek, gozatu zuten urteroko petxaz. Joan II.ak 1469an eman zion Joan Beortegiri. Herritarrek 1406an utzi zioten parrokia-elizaren patronatua Leonel Nafarroakoari, baina aurrerago Pedro Nafarroakoak 1490ean Orreagako Santa Mariari transferitu zion. Leireko monasterioak XII. mendean ondasunak izan zituen bertan.

XIX. mendearen lehen hamarkadetara arte, Untzitibarreko diputatuak eta Zenboraingo bizilagunen artean aukeratutako errejidoreek gobernatzen zuten. 1850ean eskola zuen eta Elotik jasotzen zuen posta.

Remove ads

Demografia

2021 urteko erroldaren arabera 27
2025 urteko erroldaren arabera 33 biztanle zituen Zenborainek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
30 30 31 25 27 24 24 24 22 21 24 30 30 26 29 30 33 29 27 29 27

Politika

Zenboraingo kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Alberto Nicolas Apesteguia da.

Kontzejua

Zenboraingo kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Alberto Nicolas Apesteguia da.

Kontzejuburuak

2011tik, Zenborainek 3 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Alex Castillo Belzunegui 2011 2015
Manuel Maria Otano Labiano 2015 2019
Alberto Nicolas Apesteguia 2019 jardunean
Remove ads

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Untzitibar sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Untzitibar atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /s̻enβ̞oɾáin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads