Letoniera
hizkuntza From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Letoniera[1] (latviešu valoda) indoeuropar hizkuntza bat da, hizkuntza baltikoen taldekoa. Batez ere Letonian mintzatzen da, hango hizkuntza ofizial bakarra baita. Guztira 1.400.000 hiztun ditu Letonian eta 150.000 kanpoan. Lituaniera ahaiderik hurbilena du. Nolanahi ere, bien hiztegia oso desberdina da eta hiztunek ezin dute elkar ulertu.
Remove ads
Gramatika
Letoniera hizkuntza flexiboa da, hainbat forma analitiko dituena. Alemanaren sintaxiaren eragin handia du. Bi genero gramatikal ditu: maskulinoa eta femeninoa. Izen bakoitzak zazpi deklinabide kasu ditu: nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala, lokatiboa eta bokatiboa.
Azentua, kasu bakan batzuk izan ezik, lehen silaban doa.
Ortografia
Historikoki, letoniera idazteko, alemanaren ortografia sistema erabili zen. XX. mendearen hasieran, sistema fonetikoki egokiagoa erabiltzen hasi zen, latindar alfabeto eraldatu bat erabiliz. Gaur egun, letonieraren alfabeto estandarrak 33 letra ditu:
| A | Ā | B | C | Č | D | E | Ē | F | G | Ģ | H | I | Ī | J | K | Ķ | L | Ļ | M | N | Ņ | O | P | R | S | Š | T | U | Ū | V | Z | Ž |
| a | ā | b | c | č | d | e | ē | f | g | ģ | h | i | ī | j | k | ķ | l | ļ | m | n | ņ | o | p | r | s | š | t | u | ū | v | z | ž |
Ortografia aldaketa handi hori hurrengo testuan (Gure Aita) argi ikus daiteke. Hala ere, Interneten ortografia berri eta informala sortu da, mezu eta testuak laster idaztean sortua, azenturik gabea.
Remove ads
Letoniera modernoaren arazoak
Hizkuntzak dituen bi arazo nagusiak gimalajiešu lāči (mordoilokeria) eta garbizalekeria dira.
Gimalajiešu lāči
Gimalajiešu lāči esamoldea hizkuntza akats mota bat adierazteko erabiltzen da, beste hizkuntzen eraginak sortzen dituen hizkuntza akatsak, sarri barregarriak direnak. Esamoldea Asiako hartz beltza izendatzeko hitz okerra da. Akats horiek gramatika eta estilo akatsak dira, batez ere. Gehiengo errusiarra duten guneetan eta lituaniarren kate-dendetan daude.
Euskararekin gertatzen denaren antzekoa da, erdaretako itzulpen traketsak aurkezten direnean (adibidez, *hizkuntza saltsan okerra, lengua en salsa / langue en sauce adierazteko).
Gazbizalekeria
Sarri, sortutako neologismoak zailtasunez bereganatzen ditu biztanleriak, aurretik beste hitzen bat erabiltzen dutelako. Adibidea telefono hitza da, gaur egun bi hitz erabiltzen baitira gauzaki bera izendatzeko: "tālrunis" eta "telefons". Euskaraz antzekoa gertatzen da batzuetan, adibide berari jarraitzeko telefono eta urritizkin baitaude (nahiz eta azken hori ia ez den erabiltzen).
Hizkuntza eta politika
Letoniak harreman zaila izan du historian zehar Alemania, Suedia, Errusia eta Poloniarekin, eta herrialde kulturaniztuna izan da beti. Hala ere, Sobietar okupazio garaian (1940-1941; 1945-1991) errusiartze prozesuak eragin izugarria izan zuen letonieran. Bi garai horietan 340.000 letoniar inguru deportatuak izan ziren —biztanleriaren herena— eta herrialdean bertan jazarriak. Itzeleko immigrazioa izan zen halaber Errusia, Ukraina eta Bielorrusia sobiet errepubliketatik eta, horren ondorioz, berezko letoniar biztanleria ikaragarri murriztu zen, % 80 ingurutik 1935ean % 52 ingurura 1985ean. Etorkin gehienak Letonian finkatu ziren, letoniera ikasi gabe. Egun, letoniera biztanleriaren % 60ren ama hizkuntza baino ez da.
1991n independentziaren berrezarri zenean, hizkuntz politika berria abian jarri zen. Oraingo helburu nagusia biztanle guztien integrazioan datza, Letoniako hizkuntza gutxituei ere babesa eta garapean aukera eskainiz.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads