Beatriz Chivite
euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Beatriz Chivite Ezkieta[1] (Iruñea, 1991ko martxoaren 16a) nafar idazlea da.[2] Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historia ikasi zuen Londresen. 2017az geroztik, Espainiak Jakartan duen enbaxadan egiten du lan, kultur kudeatzaile gisa.[3]
Remove ads
Ibilbidea
Fernando Chivite nafar idazle ezagunaren alaba da[2] eta ama ere idazlea du, Isabel Ezkieta.[4]
Ikasketak eta lana
Iruñean jaio eta oinarrizko hezkuntza mailak Burlatan egin ostean, Nazioarteko Batxilergoa Duinon (Italian) egin zuen, United World Colleges-en beka irabazita (2007-2009).[5] Ikasketa haiek amaitu zituenean, Nepalgo eskola-barnetegi batera joan zen, urtebetez, boluntario gisa.
2010ean Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historia ikasten hasi zen Londresko Unibertsitateko School of Oriental and African Studies (SOAS) Fakultatean, eta Unibertsitateko bigarren ikasturtea Pekinen egin zuen.[5]
La Caixa beka bati esker, Literatura eta Zinema Txinatarrari buruzko masterra egin zuen Hong Kongeko Unibertsitatean (2015-2016), eta 2016an bere master amaierako lanarekin, Esther MK Cheung Memorial Prize for Postgraduate Students saria jaso zuen.[6]
Hainbat lanpostutan lan egin du, besteak beste, Hong Kongen erakusketa bateko komisario, Veneziako Biennaleko kultur bitartekari, Veneziako Peggy Guggenheim Museoko pasantia laguntzaile eta koordinatzaile, edo Nafarroako Gobernuaren CNAIko ingeles irakasle eta Londresko Victoria eta Alberto Museoan eta Londresko Christie's enkanteen departamentuan praktikak eginez.[5]
Literatur ibilbidea
Txinan bizitako esperientzia abiapuntu gisa hartuta, bere lehen olerki liburua idatzi zuen: Pekineko kea (2017, Pamiela).[7][8] Lan honekin, 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa irabazi zuen.
2014an, berriz, Ernestina Champourcin XXV. Poesia Lehiaketa irabazi zuen Metro (2014, Arabako Foru Aldundia)[8] liburuarekin. Azken honekin, 2015ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Poesia Saria ere irabazi zuen Chivitek. 2016an, gaztelaniara itzuli eta Papeles Mínimos argitaletxeak plazaratu zuen.[9]
2016an Nafar Gobernuko Gazte saria jaso zuen,[10] eta Bilboko Udalaren Blas de Otero Poesia Lehiaketa ere irabazi zuen, urte berean, Biennale (2017, Erein) liburuarekin.[11]
2017an, Donostia Kulturak eta Donostia 2016k sustatutako "Beste Hitzak-Other Words" sorkuntza egonaldia egin du Mariborren (Eslovenian), mugei eta migrazioei buruzko egitasmo poetiko batekin.[12]
2019an Europara itzuli da eta Londresen bizi da.[13]
Remove ads
Lanak
- Galdutako ispiluak. (2007)
- Metro (2014, Arabako Foru Aldundia). Gaztelaniara itzulia: Metro (2016, Papeles Mínimos).
- Biennale (2017, Erein).
- Pekineko kea (2017, Pamiela).
- Mugi/atu poesia liburua (2019, Pamiela)[14][15]
- En las ciudades. Nas cidades. Hirietan (2020), Papeles Mínimos, 176 or.
Remove ads
Sariak eta merezimenduak
- Iruñeko Udalaren egile berrientzako lehiaketan narrazio-saria, 2007, Galdutako ispiluak lanagatik
- Iruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa, 2012, Pekineko kea lanagatik.[16][17][18]
- Ernestina Champourcin XXV Poesia Lehiaketa, 2014, Metro lanagatik.
- Lauaxeta Poesia Saria, 2015, Metro lanagatik.
- Nafarroako Gobernuko Gazte saria, 2016.[10]
- Blas de Otero Poesia Lehiaketa (Bilboko Udala), 2016, Biennale lanagatik.[18]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
