2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa

From Wikipedia, the free encyclopedia

2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Remove ads

2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 56. edizioa izan zen. Düsseldorfeko Esprit Arena estadioan ospatu zen, Alemanian. Finalerdiak maiatzak 10 eta 12an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 14an. Aurkezleak Anke Engelke, Judith Rakers eta Stefan Raab izan ziren.

Datu azkarrak Lehen finalerdia, Bigarren finalerdia ...
Thumb
Esprit Arena, Eurovision 2011-ko egoitza.
Thumb
Ell & Nikki "Running Scared" abesten lehiaketaren eszenatokian.

Azerbaijan ordezkatzen zuen Ell & Nikki duoa izan zen lehiaketako garaile, "Running Scared" kantuarekin. Azerbaijanen lehen garaipena izan zen, herrialde kaukasiarraren laugarren partaidetzan. Bigarren postua Italia ordezkatzen zuen Raphael Gualazzi jazz musikariarentzat izan zen zen, "Madness of Love" kantuarekin. Hirugarren Suediako ordezkaria zen Eric Saade pop abeslariarentzat izan zen "Popular" kantuarekin.

43 herrialdek hartu zuten parte guztira, 2008eko partaide kopuru errekorra berdinduz. Italia hamairu urte eten luze baten ostean lehiaketara itzuli zen, azkenengoz 1997ko lehiaketan hartu baitzuen parte. Austria (lehenik 2007tik), San Marino (lehenik 2008tik) eta Hungaria (lehenik 2009tik) ere lehiakatara itzuli ziren.

Remove ads

Lehiaketa

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) zuzenki sailkatu ziren finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortzen zutelarik finalerako pasea.

Lehen finalerdia

Finalerdiko partaideez gain, Espainia eta Erresuma Batuari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...

Bigarren finalerdia

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Italiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...

Finala

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...
Remove ads

Kanpo estekak


Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads