2009ko Eurovision Abesti Lehiaketa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

2009ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 54. edizioa izan zen. Moskuko Olimpiyskiy aretoan ospatu zen, Errusian. Finalerdiak maiatzaren 12an eta 14ean jokatu ziren, eta Natalia Vodianova eta Andrey Malakhov izan ziren aurkezleak. Finala maiatzaren 16an jokatu zen, eta Ivan Urgant eta Alsou Abramova (2000ko errusiar ordezkaria) izan ziren aurkezleak.

Datu azkarrak Lehen finalerdia, Bigarren finalerdia ...

Garailea Norvegiako Alexander Rybak izan zen, "Fairytale" abestiarekin. Norvegiaren hirugarren garaipena izan zen.

Edizio honetako finalerako epaimahai profesionalak berreskuratu ziren: herrialde bakoitzean, telefono bidezko botoari, musika munduan lanean ari den epaimahai baten botoa gehitu zitzaoin, honek sailkapenean %50eko eragina zuelarik.

Berrogeita bi herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioan baino bat gutxiago. Eslovakia hamaika urteko eten baten ostean bueltatu zen. Bestalde, eta San Marinok partaidetza eten zuen. Georgia parte hartzekoa zen, baina aukeratu zuten abestia (Stefane & 3G-ren "We Don't Wanna Put In") kanporatu egin zuten, eduki politikoa omen zuelako (Vladimir Putin errusiar presidenteari buruzko hitz-jokoa).

Remove ads

Lehiaketa

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta herrialde antolatzailea (Errusia) zuzenki sailkatu ziren finalean. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren. Finalerdi bakoitzean, telebotoaren emaitzen lehen bederatzi sailkatuak, eta beraiez gain, epaimahaien gustokoena, sailkatu ziren finalera.

Lehen finalerdia

Herrialde partaideei gain, Alemania eta Erresuma Batuari ere botoa ematea egokitu zitzaien. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera (horiz azpimarratutakoa, epaimahaiei esker).

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...

Bigarren finalerdia

Herrialde partaideei gain, Errusia, Espainia eta Frantziari ere botoa ematea egokitu zitzaien. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera (horiz azpimarratutakoa, epaimahaiei esker).

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...

Finala

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...
Remove ads

Kanpo estekak


Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads