2008ko Eurovision Abesti Lehiaketa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

2008ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 53. edizioa izan zen. Belgradeko Belgrade Arena aretoan ospatu zen, Serbian. Finalerdiak maiatzaren 20an eta 22an jokatu ziren, eta finala maiatzaren 24an. Aurkezleak Jovana Janković eta Željko Joksimović (2004ko serbiar partaidea) izan ziren.

Datu azkarrak Lehen finalerdia, Bigarren finalerdia ...

Edizio honetan gehitu zen bigarren finalerdi bat, aurreko lau edizioetan finalerdi bakarra jokatu zelarik.

Garailea Errusiako Dima Bilan izan zen, "Believe" abestiarekin. Errusiaren lehen garaipena izan zen.

Berrogeita hiru herrialde izan ziren partaide, partaide kopuru errekorra. Azerbaijan eta San Marinok lehen agerraldia egin zuten. Austriak, bestalde, uko egin zion partaidetzari.

Remove ads

Lehiaketa

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta herrialde antolatzailea (Serbia) zuzenki sailkatu ziren finalean. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren. Finalerdi bakoitzean, telebotoaren emaitzen lehen bederatzi sailkatuak, eta beraiez gain, badaezpadako epaimahaien gustokoena, sailkatu ziren finalera.

Lehen finalerdia

Herrialde partaideei gain, Alemania eta Espainiari ere botoa ematea egokitu zitzaien. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera (horiz azpimarratutakoa, epaimahaiari esker).

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...

Bigarren finalerdia

Herrialde partaideei gain, Erresuma Batua, Frantzia eta Serbiari ere botoa ematea egokitu zitzaien. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera (horiz azpimarratutakoa, epaimahaiei esker).

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...
  1. Hitz batzuk gaztelaniaz.
  2. Lerro bat errusieraz.

Finala

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...
Remove ads

Kanpo estekak


Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads