Daegu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Daegu[1] (koreeraz: 대구, 大邱, tɛɡu ahoskatua, euskaraz “muino handia”), lehen Taegu transliteratua, Hego Koreako hego-ekialdeko hiria da. 884 kilometro karratuko eremua du, eta 2017an 2.501.673 biztanle zituen.[2]
Remove ads
Geografia
Koreako penintsularen hego-ekialdean dago, Nakdong eta Kumbo ibaien bilgunean, Pusan hiriaren ipar-mendebaldean.
Klima
Klima subtropikala du, Cwa Köppen klima sailkapenaren arabera.
Remove ads
Banaketa administratiboa
Daegu 7 barrutitan (gu) eta konderri (gun) batean banaturik dago:
- Jung-gu (중구, 中區) – erdialdeko barrutia.
- Dong-gu (동구, 東區) – ekialdeko barrutia.
- Seo-gu (서구, 西區) – mendebaldeko barrutia.
- Nam-gu (남구, 南區) – hegoaldeko barrutia.
- Buk-gu (북구, 北區) – iparraldeko barrutia.
- Suseong-gu (수성구, 壽城區)
- Dalseo-gu (달서구, 達西區)
- Dalseong-gun (달성군, 達城郡)
Ekonomia
Bi unibertsitate ditu, eta aireportua. Burdinbide eta errepide-gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen (garia, garagarra, arroza, tabakoa, fruitu-arbolak) merkataritza, administrazioa eta industria (ehungintza, janari industria, tresneria elektrikoak eta mekanikoak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Herri eta hiri senidetuak
Daegu ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads