Franck Dolosor
kazetari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Franck Dolosor Laduche (Donibane Lohizune,[1] 1977ko maiatzaren 26a) euskal kazetaria da. Hedabide ugaritan egiten duen lanagatik ezaguna izateaz gain, Senpere bere herriari buruzko ikerketa lan batzuen egilea da.
Remove ads
Biografia
Dolosortarrena Gipuzkoatik orain dela 6 belaunaldi Senperera joandako familia da.[2] Gurasoak Laurent Dolosor senpertarra eta Christiane Laduche azkaindarra ditu. Lehen ikasketak Senpereko San Josep eskolan eta Arretxea kolegioan egin ondoren, Donibane Lohizuneko Saint Thomas d'Aquin lizeoan eta Kanboko Xalbador lizeoan ikasi zuen.
Haltza ezizena Jean Pierre Dolosor Matxin Haltza bere aitona zenaren omenez darama.[3]
1996tik kazetari lanetan ari da.
Remove ads
Hedabideetan
Kazetari euskaraz, espainieraz eta frantsesez aritu da; Dolosor lanean ibili den edo dabilen hedabideen artean hauek azpimarra ditzakegu:
- Irratian: Gure Irratia, Radio Euskadi, France Bleu Pays Basque. Urdin Euskal Herria Irratian ordu gehiago sartzeko utzi zuen EITB 2021ko irailean.[5]
- Telebistan: Euskal Telebista (ETB 1, ETB 2). 22 urtez aritu zen EITBn: K2000 ekoizpen etxeko langilea, ETBrako Baionako korrespontsala eta Iparraldearen orena albistegiaren erredaktorea izan zen.[6][5]
- Paperezko prentsan: artikuluak eta kolaborazioak idazten ditu, adibidez Ttipi-Ttapan Senpereko berriak.[7]
Remove ads
Ikerketa liburuak
Senpere bere herriko bizilagunak protagonistak diren bi libururen egilea da:
- Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari. Elkar, 2009. Herriko adineko 18 laguni (9 gizon eta 9 andrazko) egindako elkarrizketetan oinarrituta.
- Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010. Lapurdiko bertsolaririk onenetakoa izan zen Matxin Irabolaren (1879-1935) ibilbidea kontatzen du.[8]
- Gernika batailoia (2025)[9][10]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads