From Wikipedia, the free encyclopedia
Oihana baso guztiz handia eta basatia da[1]. Euskaraz, bi bioma mota izendatzeko erabiltzen da: klima tropikaletako oihanak izendatzeko (oihan tropikalak) eta klima epeleko baso handiak izendatzeko (Iratiko oihana, Oihan Beltza...). Oihanek landare eta animalien espezie ugari eta biodibertsitate handia gordetzen dute.
Euskaraz, "baso" eta "oihan" hitzen esanahiak zenbait kasuetan nahastu edo ondo zehaztu gabe agertzen dira. Gainera, bien arteko ezberdintasunak aldatzen dira euskalki batetik bestera zein eskualdez eskualde. Antza, garai batean, oihanak edo ohiarrak basoaren esanahia zuten euskararen zabalpen eremu guztian, toponimoen ugaritasunak agerian uzten dutenez.
Gaur egun "baso" batez ere mendebaldeko euskalkietan erabiltzen da, eta "oihan", ordea, ekialdekoetan, nahiz eta bigarrena Euskal Herriko idazle guztiek erruz erabili aspalditik[2].
Euskara batuan, oihan hitzak adiera bereizgarria hartu du, baso guztiz handia eta basatia adierazteko[1]. Horrela, klima epeletako zein tropikaleko baso handiak izendatzeko erabiltzen da, hala nola Iratiko oihana, Oihan Beltza (Alemanian) eta Amazoniako oihana (Hego Amerikan).
Oihan tropikalek landare eta formazio mota asko hartzen dituzte barruan: hosto iraunkorreko baso heze trinko mota anitzetatik hasi (gizakiak gutxien kutsatu duen landaredi mota, ziur aski) eta hosto erorkorreko arboladi arantzatsuetako xerofitoen estalki barreiaturaino. Azken honetan gizakiak aldaketa gehiago eragin ditu.
Klimak eragin handia izaten du baso mota horretan. Oihan tropikalak latitude ertaineko zenbait basoren antz handiagoa du, arboladi arantzatsu horiena baino. Bero tropikala da baso tropikal guztien ezaugarri komuna; landare guztiak megatermoak dira, alegia, oso tenperatura beroak behar dituzte bizitzeko. Denak eskualde tropikaletan daudelako eta latitude apaletako tenperatura errejimen antzekoak dituztelako biltzen dira baso horiek guztiak izen orokor berberean.
Oihan tropikalak eskualde hauetan ageri dira:
Hurrengo tokietan daude:
Deforestazio, basogabetze edo baso-soiltzea planeta honetako gaur egungo arazo ekologiko nagusietakoa, klima aldaketaren eragileetakoa eta biodibertsitatea arriskuan ipintzen duen fenomenoa da.
Egurraren gehiegizko ustiapenak eta lur sail zabalak lortzeko helburuak dakarte, besteak beste.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.