Riftar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Riftar
Remove ads

Riftarrek gaur egungo Marokoko iparekialdean, Aljeriako iparmendebaldean zein Melillan, Rifen hain zuzen ere, bizi den etnia berbere bat osatzen dute.[1]

Datu azkarrak Riftarrak Irifiyyen, Biztanleak guztira ...
Thumb
Tribu riftarren mapa.

Tarifit, Riftera ere deitua, ama hizkuntza dute, beraien artean ulergarriak diren zenbait aldaeratan banaturik dagoena. Gehiengo batek arabieraz, gaztelaniaz edo frantsesez ere hitz egiten du.

Jebalako biztanleetatik bereizten dira, biak berber eta morisko jatorrikoak izan arren, aurrekoak oso goizetik arabieraren dialekto bat hitz egiten dutelako: Jebalar arabiera.

Rifeko mendietan 5 milioi baino gehiago dira eta atzerrian diaspora zabala dute ere, Mendebaldeko Europako hainbat estatuetan bereziki. Aljerian, Tangerren, Tetuanen, Ujdan, Larachenn eta Fezen komunitate txikiak ere badituzte.

Riftarrek beste berbereek baino horail gehiago dituzte. Rifen helduen erdia azal zurikoa da, gainera %10a ilegorria da.[2]

Aditu batzuen ustetan, azken Izotz Aroa eta gero, frantziar-kantabriar eskualdetik bi migrazio-multzo atera ziren: bata erdialdeko eta iparraldeko Europa birpopulatu zuena eta, bestea, iparraldeko Afrika.[3]

Remove ads

Historia

Islamaren aurreko aroa

Rif Marokoko iparraldeko eskualde menditsua da, Tingitana penintsulatik Aljeriako mugaraino hedatzen dena. Eskualde honek K.a. III. mendean kartagotarren eragina jasan zuen, non Punikoak kostaldean, Rusaddir inguruan eta Tingitana penintsularen ekialdean salmahaiak ezartzen ikusten diren.

Kartagotarrek beren lurraldeen zati handi bat galdu zuten Gerra Punikoen ondorioz, eta K.a. I. mendean, Boko I.a eta Juba II.aren garaian, Mauretaniako erresumaren zati zen, Erromaren bezeroa.

I. mendean, eskualdea erromatar administrazio zuzenaren pean zegoen, Mauretania-Tingitanarekin lotuta. Rusaddir (Melilla), Aquila (Tetuan) eta Aerath (Al Hoceima) bezalako erromatar hiri batzuen ezarpena hasi zen.

Erromatar boterea ahulduta V. mendean, eskualdeak 429an ikusi zuen Betikotik etorritako 80.000 bandaloren lehorreratzea. Erromatar Inperioa desagertu egingo da hurrengo mendean, eta bizantziarrek hura berreraikitzeko egiten dituzten ahaleginek eragin gutxi izan zuten Mauretania-Tingitanan, Tingitanoko penintsulako kostaldeko eskualdea bakarrik kontrolatzera iritsiz.

Erdi Aroko islamiar aroa

VII. mendean islamizatua, Rifeko eskualdeak, Magreb al-Aqsako gainontzeko eskualdeek bezala, berbereen matxinada handia jasan zuen 739 eta 740 artean, honen ondoren Omeyyade Kaliferritik independizatu zelarik.

Rifeko iparraldeko zatia, Al Hoceima badiaren inguruan, 710etik aurrera Nekor Emirerriaren zati delarik, hegoaldeko zatia tribu gune independente bihurtu zen, gainontzeko Magreb al-Aqsari VIII. mendearen amaieran soilik berrelkartuz, idrissidearen dinastiaren etorreran.

Erdi Aroan, Rifeko biztanleak berebereen hiru konfederazio nagusiren arabera banatzen ziren, Ghomara, Bakkuia eta Bettiouatarrena, azken hau konfederazio zabalenaren ordezkaria zelarik, bere lurraldea Nekorretik Muluya arte hedatzen zelarik.[4]

VIII. mendetik XII. mendera bitartean, Rifeko mendebaldea (Jebala eta Ghomara) arabofono bihurtu zen gehienbat, Fez Mediterraneoko portuekin eta, harantzago, Al-Andalusekin lotzen zituzten komunikazio-bideen eraginarekin.[5] Erdiko eta ekialdeko parteek, komunikazio bideetatik urrun, berberberofono izaten jarraitzen zuten. Rifainak, berez, azken populazio hauek dira, Bettioua eta Bakuiako konfederazioen eztandatik sortuak.

XI. mendean, Abdala al-Bakrik Temsamana, Ibaquyen, Gueznaya, Beni Uriaghel, Kebdana, Marnissa (gaur egun jebalarren zati), Mestasa eta Aït Itteft tribuak aipatu zituen.

Historian zehar, riftarrak, hurrenez hurren, almorabidar, almohade, marindar, wattasidar eta saadiarren inperioetan sartzen dira, hurrenez hurreneko botere zentralekiko autonomia handia izan arren.

Aro modernoa eta Riftarren independentzia

Sakontzeko, irakurri: «Rifeko Gerra» eta «Rifeko Errepublika»

Fezeko Itunaz eta Marokoren gaineko frantziar eta espainiar protektoratuen ezarpenaz geroztik, Rif, batez ere, Espainiako eremuaren parte zen, hiru tribu riftarrek euren lurraldea frantziar eta espainiar eremuen artean banatua ikusten zuten bitartean: Igzenayen lurraldearen gehiengoa eta Ibdalsenen eta Ait Bouyahyiren hegoaldea Frantziako administrazioaren menpe aurkitzen ziren. Benn-Snassen-ak, Muluyaren ekialdean finkatuak, frantses eremuan zeuden osoki.

1921 eta 1928 artean Rifeko Gerra gertatu zen, Rifeko Errepublika estatu independente baten ezarpena ekarriz, Abdelkrim El Khattabik bultzatuta.

Remove ads

Tribuak

Riftarrak tribu eta tribu-talde hauetan banatzen dira:[6]

  • Ait Ammart
  • Ait Boufrah
  • Ait Bouyahyi
  • Ait Gmil
  • Ait Itteft
  • Ait Ourich
  • Ait Said
  • Ait Tafersit
  • Ait Temsamane
  • Ait Touzine
  • Ait Waryaghar
  • Ibaqouyen
  • Ibdarsen
  • Igzenayen
  • Ikebdanen
  • Iqer'iyen
  • Mestassa

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads