Errumaniera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Errumaniera
Remove ads

Errumaniera (limba română) hizkuntza indoeuroparra da, batez ere Errumanian eta Moldavian (moldaviera izena du han) hitz egiten dena. Bi herrialde horietan eta Serbia, Hungaria eta Ukrainako alde batzuetan ofiziala da.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...

Mundu osoan zehar, 28 milioi pertsona inguruk hitz egiten dute: munduko 36. hizkuntza mintzatuena da.

Remove ads

Historia

Mintzatzea errumanieraz

Hiztunen geografia

Informazio gehiago Herrialdea, Hiztunak (%) ...

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Errumanierazko literatura»

Moldaviera

Sakontzeko, irakurri: «Moldaviera»

Errumanieraren aldaera hori Moldaviako hizkuntza ofiziala da. Kontzeptuari eta identitateari dagokienez, ika-mikak sortzen ditu, moldaviera eta errumaniera ia gauza bera direlako: alde bakarra alfabetoa da, lehenengoak zirilikoa erabiltzen baitu Transnistrian, eta bigarrenak latinoa, Errumanian eta Moldavian.

Alfabetoa

  • A, a (a)
  • Ă, ă (ă) bokal neutroa (inglesezko "above"koa bezalakoa)
  • Â, â (â scris din a) /i/ eta /u/ren arteko soinua
  • B, b (be)
  • C, c (ce) a, o eta u bokalean aurretik, euskal k bezalakoa; e eta i-ren aurretik, euskal tx bezalakoa
  • D, d (de)
  • E, e (e)
  • F, f (fe / ef)
  • G, g (ghe / ge)
  • H, h (ha / haș)
  • I, i (i)
  • Î, î (î scris din i) /i/ eta /u/ren arteko soinua
  • J, j (je) frantses j bezalakoa
  • K, k (ka de la kilogram)
  • L, l (le / el)
  • M, m (me / em)
  • N, n (ne / en)
  • O, o (o)
  • P, p (pe)
  • Q (chiu)
  • R, r, (re / er)
  • S, s (se / es) euskal z bezalakoa
  • Ș, ș (șe) euskal ixa bezalakoa
  • T, t (te)
  • Ț, ț (țe) euskal tz bezalakoa
  • U, u (u)
  • V, v (ve)
  • W (dublu ve)
  • X, x (ics) euskal ixa bezalakoa, "sexu", "oxigeno", "taxi" hitzetan
  • Y (i grec) maileguetan baino ez, eta jatorrizko hizkuntzetan bezala ahoskatua
  • Z, z (ze / zet) zubererazko z, "plazer" hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko s, "rose" hitzean bezala
Remove ads

Hiztegia

Errumanierazko hitzen % 75-85 latinetik etorritakoak dira eta egungo hizkuntzaren ia % 40 italieratiko eta frantsesetiko maileguak dira, bereziki XIX. mendean hartuak. Halaber, hiztegiaren zati txiki bat eslaviar jatorrikoa da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads