cover image

Gernika-Lumo

Bizkaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia

Gernika-Lumo Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdekoa. 2021. urtean 17.093 biztanle zituen.

Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gernika (argipena)».
Quick facts: Gernika-Lumo, Administrazioa, Estatua, Erkide...
Gernika-Lumo
 Bizkaia, Euskal Herria
Gernikako arbola zaharraren enborra.

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Gernika-Lumo
AlkateaJose Maria Gorroño (Euzko Abertzaleak/EAJ)
Posta kodea48300
INE kodea48046
Herritarragernikar, lumotar
Kokapena
Koordenatuak43°19′01″N 2°40′36″W
Azalera8,6 km²
Garaiera10 metro
Distantzia33 km Bilbora
Demografia
Biztanleria17.093 (2021)
−12 (2020)
 8.845 (%51.7)69 (%0.4) 
Dentsitatea1.917,83 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 9,12
Zahartze tasa[1]% 14,85
Ugalkortasun tasa[1] 46,92
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,2 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,84 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 12,09 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 66,55 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 49.4 (2016)
Etxeko erabilera [3]% 55.11 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1366 apirilaren 28 hiribildua. urtea
Webguneahttp://www.gernika-lumo.net
Close

Gernika-Lumo udalerria XIX. mendean sortu zen, Gernika Lumorekin batu zen unean. Gernika izan da hainbat mendez Bizkaiko herrien batzarleku, eta gaur egun ere hantxe daude Bizkaiko Batzar Nagusiak. Izan ere, herri hartan dago Gernikako arbola, Gernikako haritza. Batzarretxea[4] eta Gernikako haritza Euskal Herriaren kondairaren ikur biziak dira, gaur egun, ekitaldi berezietarako erabiliak. Konparazio batera, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak Gernikako haritzaren aurrean egiten diote zin karguari.

Espainiako Gerra Zibilaz geroztik, Gernika mundu osoan da ezaguna, Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka matxinatutako faxisten zerbitzura ziharduen Kondor Legioak han egin baitzuen Gernikako bonbardaketa,[5] 1937ko apirilaren 26an. Espainiar faxistak sarraskiaren ardura besteri leporatzen ahalegindu ziren: errepublikanoen erasoa izan zela zioten. Horrela, demokrazia garaia heldu zen arte ezkutuan gordetzen zen gertakari historiko bat izan zen. Pablo Picasso margolariak, bere Gernika izeneko margolanarekin, sarraskiaren lazgarria mundu osoan zabaldu zuen, eta egia historikoa ezagutarazten lagundu.