ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Igor Calzada (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko urtarrilaren 15a) euskal-britaniar soziologoa da. Zientzilari seniorra da eraldaketa digital, urbano, eta politikoetan. Egun, Oxfordeko Unibertsitatean eta Europar Batzordeko Ikerketa Zentru Bateratuan egiten du lan, bereziki ekonomia/eraldaketa digitalak gizartean adimen artifizialak erakunde publikoetan duen eragin soziala aztertzen. Bere lan esparru nagusiak subirautza teknologikoa, kooperatiba eta eskubide digitalak hirietan eta eskualdeetan aztertzea dira.
Azken 15 urteotan, irakasle eta ikertzaile izan da hain bat unibertsitate eta ikerketa-zentruetan, tartean UOC, Strathclyde Aston, Bruselako Unibertsitate Askea, Malmö, Islandiako Unibertsitatea, Nevadako Unibertsitatea Renon, Helsinkiko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Ikerbasque eta Mondragon Unibertsitatean. Tartean, TransLokal spin-offa sortu du Euskal Herrira proiektuen emaitzen transferentzia bideratzeko.[1][2]
Aurretik, Euskal Herrian hamarkada batez, Mondragon Kooperatiben Korporazio eta Unibertsitatean, gizarte berrikuntza proiektu zuzendari gisa aritu zen eragileekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailean koordinazio (ikerketa eta berrikuntza) zuzendaria izan zen.[3]
Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, 1997an. 1998tik 2006ra: Total Quality Management aditu ikastaroa burutu (1998), MBA graduondoaren programa erdietsi (1999) eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (2006) eskuratu zituen, Deustuko eta Helsinkiko unibertsitateetan.
Mondragon taldeko kooperatibetan, urteetako ikerketa aplikatua egin ondoren hamar urtez,Nevadako Unibertsitatea Renon burututako eta Mondragon Unibertsitatean aurkeztutako Euskal Hiriari buruzko tesiarekin, doktoretza lortu zuen 2011ko otsailaren 11n, eta aho batez jaso zuen mahaikide akademikoen Cum Laude balorazioa.[4]
Segidan, 2012ko otsailetik aurrera University of Oxfordeko kide da, bere ikerketa nazioartera zabaltzen duelarik. Aldi horretan, Euskal Hiria 2012 Kongresua zuzendu zuen, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.[5] City-regions ikerketa-programa garatu[6] eta 'Translokal spin-offa sortu zuen. Eta baita ere, Euskal Herriko Unibetsitateko Uda Ikastaro zenbaitzun zuzendu zituen: 2005ean, El Futuro del Trabajo;[7] 2006ean, Creative Capital;[8] 2007an, Creative Society;[9] 2015ean, Berrikuntza Politikoa;[10] eta 2019an, Smart Rural Communities.[11] Independentzia prozesuen inguruan idatzi du, eta Eskozia, Katalunia eta Euskal Herrian izandako bideak aztertu ditu.[12]
Gainera, hainbat aldizkariren editorea izan da, tartean Transforming Government: People, Process and Policy,[13] Applied Sciences,[14] Smart Cities[15] eta Territories: A Transcultural Journal of Regional Studies.[16]
Regional Studies Association (FeRSA)[17] eta Oxford Martin Schooleko kidea da 2012tik hona.[18]
Argitalpenak ugari egin ditu, artikulu akademiko gisa edo liburuetan (bere lan guztiak bilduta daude zerrenda honetan). Horien artean, kalitate handiko artikulu akademikoak ditu (32), parez pare berrikusiak eta, besteren artean, honako aldizkarietan argitartuak: Transforming Government: People, Process and Policy,[19] Journal of Urban Technology,[20] Sustainability,[21] Space and Polity,[22] Regional Studies Regional Sciences,[23] Regional Science Policy & Practice,[24] RSA Journal[25] eta Systems.[26] Hamar liburu eta hamazortzi liburu-kapitulu argitaratu ditu eta hainbat politikei buruzko txosten idatzi ere.
Ikerketa sozial eta politikoaren azterketa zabaltzeko hedabide batzuekin kolaboratzen du dibulgatzaile gisa. Besteren artean, Berria,[27] Noticias de Gipuzkoa, ETB, Euskalerria Irratia,[28] El País-Seres Urbanos, Diario Vasco, Eusko Ikaskuntza-Euskonews[29] TMLab[30] eta PuntuEUS/sarean.eus[31]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.