cover image

Plentzia

Bizkaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia

Plentzia Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe Kosta eskualdekoa. Bilbotik 25 bat kilometro iparraldera dago, kostaldean, Butroe ibaiaren azken bihurgunearen eskuinaldean, ibai hori Plentziako badian isuri aurretik.

Quick facts: Plentzia, Administrazioa, Estatua, Erkidegoa,...
Plentzia
 Bizkaia, Euskal Herria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Plentzia
AlkateaElixabete Uribarri Uriarte (EAJ)
Posta kodea48620
INE kodea48077
Herritarraplentzitar
Kokapena
Koordenatuak43°24′21″N 2°56′47″W
Azalera5,79 km²
Garaiera4 metro
Distantzia23 km Bilbora
Demografia
Biztanleria4.414 (2021)
61 (2020)
 2.217 (%50.2)2.114 (%47.9) 
Dentsitatea743,3 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 15,52
Zahartze tasa[1]% 19,46
Ugalkortasun tasa[1] 33,27
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,88 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,66 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,59 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 37,45 (2010)
Kaleko erabilera [2]%  (2016)
Etxeko erabilera [3]% 17.68 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1299. urtea
Webguneahttp://www.plentzia.org
Close

5,79 kilometro koadro dauzka, eta 2016. urtean 4.360 biztanle zituen. Biztanleria udan laukoiztu egiten da (16.000 biztanle gutxi gorabehera).

Plentzia XIII. mendean sortu zuen Diego Lopez Harokoak, Bizkaiko jaunak, eta haren asmoa Gaztelako salgaien garraioan giltzarri izango zen puntu bihurtzea izan zen. 1236 urtean Lope de Harok sortu zuen Plentzia uri moduan, Gaminiz auzoan; 1299ko urriaren 5ean Didako V.a Lopitz Harokoa Logroñoko Forua aitortu zion.[4]

Nabigazio arloko eremu guztietan agintea zuen Plentziako marinelen San Pedro  Kofradiak. Bertan batzen ziren Barrika, Sopela, Lemoiz  eta Gorlizeko marinelak. Ordenantza zaharrenak 1524. urtekoak dira eta 1870. urterarte iraun zuen jardunean. Kofradiak bultzatu zuen Plentziako Nautika Eskola, 1933. urterarte zabalik egondakoa.[4]

1780tik gaur arte itsasontzien matrikulazioa asko jaitsi da, itsasadarrean sortzen ziren hondar-bankuak zirela-eta; izan ere, sarrera itxi egiten zuten, eta itsasontziek ez zuten igarotzerik, bertan harrapatuta geratu nahi ez bazuten. Gaur egun, Astillero plaza, Butroe itsasadarraren sedimentuen gainean eraikia da, garai batean itsasontziak eraikitzen ziren lekua gogorarazten duen bakarra. 2009an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen Plentziako alde zaharra, monumentu-multzo sailkapenarekin.[5]