Ugaztun arren ugaltze-aparatuko guruina; uretraren hasierako zatia inguratzen du, eta espermaren osagai den substantzia bat jariatzen du From Wikipedia, the free encyclopedia
Prostata (antzinako grezieraz: προστάτης, prostatstris, literalki "aurrean dagoena", "Babeslea", "Zaindaria") ugaztun gehienen ugal-aparatu maskulinoaren guruin bat da, gaztaina forma duena. Ondestearen aurrean eta puxika edo gernu-maskuriaren azpian eta irteeran kokatzen da, nahiz eta honi itsatsita egon daitekeen. Organo honek maskuria sekundarioa bezala funtzionatzen du, eta presioa egiten du uretrak semena kanpora bota dezan; horrez gain, maskuriaren pasabidea ixteko ahalmena ere badu, koitoan zehar maskuriak bere edukia aska ez dezan.[1]
Prostata | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | gizonezkoen ugaltze-aparatua |
Kokapena | Pelbiseko barrunbea |
Hona drenatzen du | prostatic venous plexus (en) Kanpoko iliakoaren linfa nodoetana |
Arteria | Barneko pudendo arteria, beheko arteria besikala eta erdiko ondeste arteria |
Zaina | Zain plexu prostatikoa, faszia prostatikoaren zaina, pudendo zaina eta erdiko ondeste zaina |
Nerbioa | Nerbio hipogastrikoak, beheko plexu hipogastrikoa, nerbio esplakniko sakroa eta azpileko nerbio esplaknikoak |
Linfa | Kanpoko nodo iliakoak, barneko nodo iliakoak, nodo hersleak eta azpileko nodo linfatikoak |
Identifikadoreak | |
Latinez | prostata |
MeSH | eta A10.336.707 A05.360.444.575 eta A10.336.707 |
TA | A09.3.08.001 |
FMA | 9600 |
Terminologia anatomikoa |
Guruin prostatikoak jariatzen dituen substantziak:
Guruin prostatikoaren gainean eta alboetan semen-besikulak daude, semen-likido gehiena sortzen dutenak. Prostatak uretraren lehen zatia inguratzen du, nondik gernua eta semena igarotzen diren zakileraino.[2]
Hormona maskulinoek guruin prostatikoa estimulatzen dute fetuaren garapenetik. Prostatak hazten jarraitzen du helduarora iritsi arte, eta bere tamaina mantentzen du hormona maskulinoak sortzen diren bitartean. Hormona maskulinoak desagertzen badira, guruin prostatikoa ezin da garatu eta haren tamaina murriztu egiten da, batzuetan ia desagertu arte.[3]
Prostata gizonaren ugaltze sistemako guruin bat da, 7 eta 16 gramo inguruko pisua hartzen ohi duena[4]. Pelbis barrunbean kokatuta dago, zehazki maskuriaren alde kaudalean, eta uretraren atal prostatikoa inguratuz agertzen da, maskuriaren lepo eta perine aldeko zeharkako muskulu sakonaren artean. Forma oboideoa du, eta bertan sei aurpegi bereizten dira:
Prostatak, bere kanpo egitura estaliz, faszia bat du, faszia edo kapsula prostatikoa deiturikoa[5]. Guruin honen barne egitura definitzeko guneak zein lobuluak erabiltzen dira, baina gehien erabiltzen dena “gune” terminoa da[5].
Beraz, prostata hiru-lau gunetan banatzen da, baina hauek gehien bat ikuspuntu histologiko batetik desberdintzen dira, eta baita ultrasoinuen bidez lorturiko MRI irudien bitartez. Aipatutako guneak honakoak dira:
Bestalde, lobulutan banaketa egiten bada honelako hauek bereizten dira: atzeko lobulua (edo istmoa bezala ere ezagutua), eskuin zein ezkerreko alboko lobuluak, eta erdiguneko lobulua.
Prostataren baitan dauden giharrak honakoak dira:
Guruinaren barruan bi muskulu agertzen dira, biak uretra prostatikoarekiko paraleloki kokatuak. Uretra erreferentziatzat hartuz, alde bentralean uretraren muskulu dilatatzailea dago, eta alde dortsalean, aldiz, muskulu eiakulatzailea[6].
Prostatak odoleztapena jasotzen du beheko arteria besikaletik (barneko arteria iliakoaren adarra), barneko pudendo arteriatik eta erdiko ondeste arterietatik (hemorroidala, hau ere barneko arteria iliakoaren adarra). Hauek atzekoz-aurrerako ibilbidea osatzen dute, prostataren alde dortsaletik bentralera igaroz, apexera iritsi arte[5].
Barneko besikula arteria, maskuri mailara heltzean, bi adarretan banatzen da. Alde batetik uretrarentzako adarkadura bat ematen du, zeinak uretra eta baita prostataren trantsizio gunea odoleztatzen dituen. Bestalde, prostataren kapsularentzako beste adar bat ematen du[5], eta honek guruinaren gainontzeko guneak odoleztatzen ditu bertan sartuz eta adartxoak emanez.
Guruinaren zain itzuliaz plexu prostatikoa izeneko zain-sarea arduratzen da. Plexu hau bitan banatua dago, azalekoa eta albokoa. Honek, nagusiki, prostataren alde bentrala inguratzen du, alde dortsalera ere zabalduz alboetatik.
Plexuez gain, prostataren odola hartzeaz ere faszia prostatikoaren zaina arduratzen da (aurreko hiru hauek sortzen ditu alde dortsaleko zakileko zain sakonak, zeinak diafragma pelbikoa igaro ostean hirutan banatzen den).
Azkenik, pudendo eta erdiko ondeste zainek gehien bat prostataren atzealdeko odola hartzen dute, eta baita besikula seminaletakoa[5].
Aipatutako sare hauen bitartez, odola beheko zain besikalean drainatzen dute, eta ostean, hau zain hipogastrikoan amaitzen da.
Prostataren inguruko linfa hiru gongoil nagusietan drainatzen da. Alde batetik, hodi deferente, besikula seminaleko zenbait hodi eta baita prostata atzeko azalaldeko atalaren linfa kanpoko nodo iliakoetan drainatzen da.
Bestetik, besikula seminaleko beste hodi batzuetako, hodi prostatikoetako eta prostataren aurrealdeko linfak barneko nodo iliakoan amaitzen dira.
Azkenik, prostata barneko linfak nodo hersle eta azpileko nodo linfatikoetan[5] drainatzen du.
Inerbazio bai sinpatiko zein parasinpatikoa jasoko du.
Inerbazio sinpatikoari dagokionez, goiko plexu hipogastrikokoaren nerbio hipogastrikoek (T12-L2) eta beheko plexu hipogastrikoko nerbioek (gerri nerbiotik eratorriak) burutzen dute. Hauek, bereziki, esfinter prostatikoaren eta zuntz muskularren inerbazioaz arduratzen dira.
Inerbazio parasinpatikoari dagokionez, nerbio esplakniko sakro (S3-S4) eta azpileko nerbio esplaknikoen (S2-S4) bidez jasotzen du.
Zuntz hauek, esfinter ildaskatua (esfinter pasibo funtzioa betetzen du), prostataren barneko zuntzak eragiten dituzte parasinpatikoki. Aldi berean, epitelio prostatikoaren ekintza jariatzaileaz arduratzen dira.
Nerbio hauez gain, gainera, nerbio erektore edo azpileko esplaknikokoek (normalki S3-S4, eta ez horren ohikoa S1-S5) ere inerbatzen dute.
Enbrioi garapenean, hasiera batean, alde kaudalean alantoides izeneko gunea dago. 4. eta 7. asteetan zehar, alantoidesean banaketa bat ematen da eta bertatik sinu urogenitala eta uzki kanala sortzen dira, septo urorrektalak[7] banatuak.
Sinu urogenitala ostera hirutan bereizten da: goialdean maskuria, erdian uretra eta atzealdea enbrioiaren sexu biologikoaren[7] arabera aldakorra izaten da.
Prostata guruina jatorri biko egitura da, batetik endodermikoa[7] eta bestetik mesodermikoa baita. Atal endodermikoari dagokionez, hirugarren hilabete inguruan, uretratren atal prostatikoko zelulak hazi egiten dira mesenkima[7] (mesodermoa) aldera hurbilduz. Gune honetatik sorturiko egiturak, endodermikoak direnez, prostatako guruin sektretorean diferentziatzen dira, eta esandako mesenkimatik, prostatako ehun konektibo eta muskulu lisoa[8]
Beraz, prostata bezalako guruin mistoa eratzen da, eta maskuria garatzen den heinean honen beheko aldean kokatzen da. Honen funtzio egokirako, androgenoen eta testosteronaren beharra izaten du. Nagusiki prostata erregulatzen duen hormona dihidrotestosterona da.
Enbrioi garaian umekiaren aktibitate hormonalaz eta prostaglandinaren jariatzeaz arduratzen da eta, arestian aipatu bezala, adinarekin guruina handitzen da, helduarora arte[5].
Prostatak ur prostatikoa ekoiztu eta jariatu egiten du uretrara hodi prostatikoen bitartez non barrabiletik eta besikula seminaletik datorren jariakinekin bat egiten du semena deritzogun likidoa sortuz[9]. Semena ugal-aparatu maskulinoa dituzten pertsonek eiakulazioaren bidez jariatzen duten likidoa da. Honen sorkuntza barrabiletan hasten da eta hodi deferenteen bidea jarraituz, azkenik, eiakulazio hodietara ailegatzen da (prostataren mailan) eta uretrara jariatzen da eiakulazio prozesuaren bidez zakiletik ateratzeko[10].
Prostataren jariakina antigeno prostatiko espezifikoaz (PSA), fibrinogenoz, espermina, zink, magnesioa eta hainbat entzima proteolitikoz osatuta dago[11]. Besikula seminaletik sortutako ur seminalarekin batera, eiakulazioaren ondorioz kanporatzen den jariakinaren zati likidoaren gehiengoa osatzen du (%25a)[11]. Ur prostatikoa, semenaren higikortasuna eta bideragarritasuna bermatzen du baginaren azidotasuna neurri batean neutralizatuz[9].
Erekzioaren (edo zuta) ostean ematen den eiakulazioa nagusitasun sinpatikoa du. Honen eraginez, uretra prostatikotik aurrera dauden muskulu leunak uzkurtzen dira semena kanporatzeko[12]. Aipatzekoak dira prozesu honetan parte hartzen duten prostataren aurrealdean eta atzealdean dauden bi esfinter.
Prostata guruinaren egoera esploratzeko hainbat prozedura ezberdin erabiltzen dira:
Prostatarekin erlazionaturiko patologia ohikoenak hurrengoak dira:
Skeneren guruinak, "Prostata femeninoa" bezala ezagutzen dira; izan ere, Skeneren guruinak eta prostata maskulinoak antzera jarduten dute biek antigeno prostatiko espezifikoa (PSA), gizonezkoengan sortutako eiakulazio-proteina dena, eta fosfatasa azidoa jariatzen baitute.
Nahiz eta prostata maskulinoaren homologoa izan eta ehun enbriologiko berdinetik garatua egon, prostata maskulinoarekin erlazionatutako bere garapenaren hainbat alderdi oso ezezagunak dira.[19]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.