Amazig
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Amazigak edo berbereak [3][4] (amazigeraz, amazigh hitzak «pertsona askea» esan nahi du; plurala imazighen da) Afrika iparraldeko etnia bat dira. 62 milioiko gizataldea osatzen dute. Berezko hizkuntza amazigera edo berberera dute.

Berbere izena ezagunagoa da euskaldunen artean, baina izen horren erabilera eztabaidatsua da; izan ere, jatorriz exonimo bat da, eta gaur egun «barbaro» esan nahi duen arabierazko izenaren baliokide da.[5][6][7] Berbere hitzetik eratorritako berberera hizkuntza izena ere eztabaidatsua da, horrenbestez.
Remove ads
Etimologia
«Berber» grezieratik eratorritako βάρβαρος (barbaroa) hitzetik eratortzen da.[8] Ondoren, beste hizkuntz batzuk erabili zuten, hala nola, latina («barbarus») eta arabiera («barbr»), ustezko kultura ez garatuei erreferentzia egiteko.[9][10][8]
Afrika iparraldeko herri honek, bere buruari «amazigh» esaten dio, pluralean «imazighen», eta bereber hitza, dituen adiera ezkorrak direla eta, baztertzen du.[9][8][11]
| « | Guri ez zaigu gustatzen berbere terminoa, ez dugu erabiltzen. Erromatarrak Afrika iparraldera iritsi zirenean, hizkuntza berri bat atzeman zuten: amazigera. Garai hartan, erromatarra ez zenari barbaro deitzen zioten, mendikoa, gogorra, eta halaxe hasi ziren deitzen amazigera egiten zutenei ere. Gero, frantsesak etorri zirenean, aldaera txiki bat egin zioten hitzari: berbère. Amazig deiturak pertsona librea esan nahi du, eta horixe nahi dugu. | » |
—Milouda El Hankari amaziga (Aretxabaleta, 2024)[9] | ||
Remove ads
Amazigen banaketa
Amazigen hedapena Afrika iparraldean. | |
| Tuaregak |
Braberrak (Atlaseko amazigak) |
| Riftarrak edo Irifiyyen |
Chenoui |
| Kabiliarrak |
Chaouia |
| Chleuh edo Ishelhiyen | Saharako amazigak |
Amazigak ondoko estatuetan banaturik daude:
- Maroko: 25.980.000tik gora
- Aljeria: 19.800.000tik gora
- Tunisia: 130.000
- Libia: 380.000
- Mauritania: 10.000
- Egipto: 40.000
Migrazio mugimenduen ondoriozko taldeak:
- Frantzia: 2.700.000tik gora
- Espainia: 970.000
- Herbehereak: 620.000
- Belgika: 450.000
- Israel: 500.000
Remove ads
Historia
Amazigak historiaurretik daude Ipar Afrikan. Lurralde haietako itsasertzean egokitu ziren feniziar eta greziarrak, eta hainbat kolonia sortu zituzten; haien eragina handia izan zen itsasertzeko biztanleen artean (Kartago eta zibilizazio punikoa). Kartago hartu ondoren, Berberiako kostaldean egokitu ziren erromatarrak (egungo Tunisia, Ipar eta Ekialdeko Aljeria, Ipar eta Mendebaleko Maroko) eta amazigek aurre egin bazieten ere (Masinisa Numidia eta Mauritaniako erregearen garaian), ezin izan zituzten egotzi kolonietatik. Kanpotiko mehatxuei aurre egiteko bat egiten jakin arren, amazig nomadak erabat sakabanaturik bizi izan ziren, eta bizi dira herri amazigak.
Erromatarrak heldu zirenean ez zegoen amazig herririk, herrien sorta bat bizi baitzen Afrika ipar-mendebaldean: libiarrak, getuloak, numidiarrak, garamanteak eta mauroak. Erromatarrak, baina, denak talde berean sailkatzen hasi ziren guztiak hizkuntza arrotz berean mintzatzen zirelakoan; izan ere, berbere grezierazko barbaroi hitzetik bide dator. Gaur arte etnia bezala irauten lagundu dion barreiatze honek ez zion eta ez dio, ordea, batasun politikoaren aldeko borroka neurri berean bultzatu. III-IV. mendeetatik aurrera, zenbait amazig kristau bihurtu eta hizkuntza latinoa onartu zuten. Judu koloniak ere eraiki ziren bertan, egungo judu amazigen antzinakoak. Inperioaren azken urteetan (IV. m.) amazigen altxamenduek indar berezia hartu zuten, baina 426. urtetik aurrera bandaloak nagusitu ziren kostaldean. Ekialdeko Inperio Erromatarraren garaian (531-642), indartu egin ziren amazigak, eta bizantziarrek Bizazena, Tunis eta beste hiri batzuk baizik ez zituzten menderatu. Hasieran aurre egin bazieten ere (Kosayla erresuma amaziga, 687-690), amazigek ezin gelditu izan zuten arabiarren erasoa, eta VII. mendearen bukaeran musulmanak ziren nagusi Ipar Afrikako kostaldean. Itsasertzean Islamak hartu zuen kristautasunaren lekua, eta arabierak latinarena. Barnealdeak amazigen esku zirauen, baina arabiarren eragina berehala zabaldu zen: amazigek Islama hartu zuten erlijio (ortodoxia sunnitatik urrunduz, jariyi heresia onartu zuten gehienek) eta sartaldean (Fez eta Kairuanen, esaterako) hiri arabiar-amazig berriak sortu ziren (aginte arabiarraren mendeko amazigek osatuak). Hasia zen arabiartzea XII. mendeko bigarren inbasio arabiarrak areagotu zuen (Banu Hilal, Banu Sulaim, Banu Maqil): itsasertz osoa arabiartu zen, baita ekialdeko ordokia eta basamortuetako amazigak ere eta mendebaleko mendialdeetan amazigak nagusi geratu ziren gaurko egunera arte.
Politikan, amazigak dinastia arabiarren arteko gatazken erdian bizi izan ziren, benetako beregaintasunari ezin eutsiz, zerbait eskainiko zien honako eta harakoaren alde jokatuz. Sartaldeko mendietako eta basamortuetako amazigek eutsi diote hizkuntza eta kulturari: Marokoko biztanleria erdia inguru da amaziga, Aljerian gutxiengoa da (Kabilia, Aures) eta Tunisian talde txiki batzuk baizik ez dira geratu; ekialdean (Libia, Egipto) desagertu dira ia. Arabiera da nagusi, eta amazigra edo amazigeraren hiztunen eskubideak ez dira errespetatzen.
Remove ads
Erreferentziak
Bibliografia ingelesez
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
