Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Erromako inperioa bitan banandutakoan sortutako estatu independentea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Mendebaldeko Erromatar Inperioa[1] Erromatar Inperioko mendebaldeko erdia zen Dioklezianok 286an zatitu ostean Tetrarkia osatzeko. Handik aurrera, ekialdeko erdiarekin bat egin zuen enperadore batzuen agintepean, Konstantinorenean esaterako. Teodosio izan zen bi erdietan gobernatu zuen azken enperadorea. Hortaz, 395etik aurrera, Inperioa ez zen berriro batu.
Erromatarrek ez zuten inoiz hitz hori erabili eta egungo historialariek asmatutako izena da.[2]
III. mendeko krisiaren ondoren, Teodosio enperadoreak bi erabaki guztiz garrantzizkoak hartu zituen: Alde batetik kristautasun katolikoa inperioaren erlijio ofiziala izendatu zuen, erlijioa Europako elementu bateratzaile nagusienetakoa bihurtuz. Beste alde batetik, inperioa behin betiko erdibanatu zuen, bere bi semeen artean: Honorio Mendebaldeko zatairen agintari egin zuen eta Arkadio ekialdekoarena, jakin gabe bera izango zela Erromatar inperio osoaren azkenengo enperadorea.[3]
Hala ere, zatiketak ez zuen probintzia horien egoera hobetzea lortu. Ekialdeko lurraldea eraginkorragoa izan zen godoen eta pertsiarren mehatxuei aurre egiten, aberatsagoa zen, praktikan, benetako hiriburua zena,[3] bertan zegoen, eta nolabaiteko egonkortasuna lortu zuen. Bitartean, Mendebaldeko Inperioak, sakonago jasan izan zuen III. mendeko krisia, hurrengo mendeetan gatazka politikoei aurre egin behar izango zien eta herri barbaroak bere mugetan instalatzen zirela onartu beharko zuen.
Bandaloak, sueboak, frankoak, alanoak eta, batez ere, hunoen herria bihurtu ziren Inperioaren zati honen etsai nagusiak. Behin baino gehiagotan zeharkatu zuten Rhin ibaiaren muga, eta pixkanaka-pixkanaka erromatarren erresistentzia sutsua murriztu zuten. Gainbeheraren atarian, barbaroak aspalditik bizi ziren Inperio zaharreko hiritarrekin, aliatu edo okupatzaile gisa.[4]
402. urtean Ravenna mendebaldeko Erromatar Inperioaren hiriburu izendatu zuten. 410 urtean Alaricoren bisigodoek Roma arpilatu zuten. 439an bandaloek Ipar Afrika konkistatu, Kartago, oraindik ere, Afrika Ipar Mendebaldeko hiri handiena, harrapatu eta euren hiriburua bertan egin zuten. 451an, Flavio Aezio jeneralaren bere gudarosteak Atila hunoaren gudarosteen aurka Chalonseko Zelaietako Gudua irabazi zuelako gudarosteak erromaren aliatuekin batera, Atila hunoaren gudaroste irabazi zuen Chalonseko Zelaietako Guduan.
Mendebaldeko Erromatar Inperioa ofizialki 476ko irailaren 4an desegin zen, Romulo Augusto azken enperadoreak abdikatu zuenean. Urte batzuk lehenago, 455. urtean, bandaloek Inperioaren antzinako hiriburua, Erroma, arpilatu egin zuten, eta lurralde osoak apurka-apurka zatitzen ari zirela erakutsi zuen.[4] Odoakro germaniar jeneralak Mendebaldeko azken enperadorea, abdika arazi zuen eta Inperioaren intsigniak Konstantinoplara bidali zituen. keinu horren bidez, Odoakrok aditzera emate zuen ez zuela bere burua enperadore izendatuko eta mendebaldeko Inperioa amaitu zela.
Historialari batzuentzat, Europako mendebaldean Erdi Aroa hasi zen horrela, eta beste batzuentzat, III. mende ostean hasitako Antzinate Berantiarrak jarraituko du VII edo VIII. medera arte. Ekialdeko erdiak Bizantziar Inperioa izena hartuta, 1.000 urte gehiago iraun zuen.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads