From Wikipedia, the free encyclopedia
Bilbobus Bilbo udalerri barneko autobus zerbitzua da. Autobuses Urbanos de Bilbao S.A.U. (BioBide) enpresa pribatuak kudeatzen du zerbitzua 2012tik. Sareak 45 linea ditu: hogeitazazpi linea orokor, zortzi auzolinea (A letraz identifikatuta), zortzi gautxori (G letraz identifikatuta) eta bi linea berezi (E letraz identifikatuta).
Bilbobus | |
---|---|
56. lineako autobusa Arenal / Arriaga geralekuan. | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Autobusa |
Eskualdeak | Bilbo, Arrigorriaga, Barakaldo, Erandio |
Leloa | Zurekin mugitzen gara |
Lineak | 45 |
Geltokiak | 517[1] |
Bidaiariak | 25.055.023 (2018)[2] |
Jabea | Bilboko Udala |
Egoitza | Poza Lizentziatuaren kalea, 6; 48008 Bilbo |
Webgunea | www.bilbao.eus/bilbobus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1988 |
Eragilea | Autobuses Urbanos de Bilbao S.A.U., BioBide (Alsa, Pesa) |
Ibilgailuak | 155 autobus[3][4][5] |
Maiztasuna | 8' 10' 12' 15' 20' 25' 30' 40' 60' |
Autobusak erraz identifika daitezke, guztiz gorriak izateagatik eta Bilbobus izena, kolore zuri handiz, idatzita edukitzeagatik. Bilboko Udalaren logotipoa, B letra, ateen gainean ere du.
Bilbobusen sarea Bilbon dauden gainontzeko garraio publikoekin lotuta dago, hots, Metro, Euskotren, tranbia, Renfe Aldiriak, Renfe Feve, Bizkaibus eta baita Renferen distantzia luze eta Termibus Bilboko autobusen geltokiarekin ere. Nahiz eta hiri-barruko zerbitzua izan, hiru linea udalerritik kanpo geldialdia egiten dute, hots, 50. linea Arrigorriaga udalerriko Ollargan auzoan, 88. linea Barakaldo udalerriko Errekaortu-Kareaga barrutiko Zubileta kalean, eta A7 linea Erandio udalerriko Enekuri auzoan.
Zerbitzua 1988an sortu zuen Bilboko Udalak, Bilboko hiri-barruko autobus zezrbitzuen bateratzea eginez. Ordura arte, TCSA enpresak kolore gorriko autobusak eta mikrobus urdinak, azulito ezizenez ezagunak, ustiatzen zituen.
Bidaiei dagokionez, 2018an 25.055.023 bidaiari garraiatu zituen.[2] 1995. urtean Metroa ezarri ostean bidaiari beherakada handia izan zen Bilbobusen sarean. Dena dela, egindako berrikuntza eta ezarritako informazio pantaila berriek asko handitu dute berriz ere autobusa erabiltzen duten bidaiarien kopurua.
Bilbobus zerbitzuaren kontzesioa duen BioBide enpresaren egoitza eta bezeroenganako arreta bulegoa Abando auzoan dago, Poza Lizentziatuaren kaleko 6. zenbakian dago.
Izen ezberdinekin, Transportes Colectivos S.A. (TCSA) enpresak ehun eta hogeitamar urtez Bilboko hiri-barruko garraio publikoen zerbitzuak eskaini zituen, bai autobus zein mikrobus -azulito-, trolebus eta tranbia bidez ere. Lehenik ere, Transportes Urbanos del Gran Bilbao S.A. (TUGBSA) izeneko enpresarekin TCSAk ustiatu zituen Bilboko autobus zerbitzu ezberdinak. Espainiar estatuan lehenbiziko tranbia elektrikoak (1896an Bilbo - Santurtzi linea), trolebusak (1940) eta mikrobusak (1960) jarri zituen martxan. Tranbia zerbitzuak ustiatzeko behin-betiko kontzesioa zuen arren, 2002an Bilboko tranbia berria martxan jarri zenean Eusko Trenbideak enpresak sortutako EuskoTran (gaur egun Euskotren Tranbia) marka komertzialak ustiatzen du zerbitzua.
1988an Bilboko Udalak Bilbobus zerbitzua jarri zuen martxan, marka bakar batean Bilboko hiri-barruko garraio zerbitzuak bateratuz, hala nola Transportes Colectivos S.A. (TCSA) enpresaren autobus gorriak, zein mikrobusak, azulito ezizenez ezagunak. Zerbitzua TCSA enpresak ustiatzen jarraitu zuen, baina marka berri honen behean. Autobusak zuriak ziren, marra gorridunak eta letra urdinez BILBOBUS legenda idatzita.
1995ean Bilboko metroa martxan jarri arte, TCSA Bilboko hiri-barruko garraio publikoaren esklusibotasuna izan zuen.
2008ko abuztuaren 1ean, Bilboko Udalak deitutako lehiaketaren ondoren, Veolia frantziar enpresak ustiatzen hasi zuen Bilbobus zerbitzua, TCSAk ordura arte ustiatu zuen zerbitzua ordeztuz. Veoliaren eskaintza merkeena izateagatik lortu zuen ustiapena,[6] eta TCSAk kontzesioa bertan behera uztea eskatu zuen, arrakastarik gabe.[7]
2012ko maiatzean Veoliak zerbitzuaren kontzesioa BioBide enpresari eman zion, Alsa eta Pesa enpresek sortutakoa eta gaur egun Bilbobus zerbitzua ustiatzen duena. Veoliak galera ekonomikoak jarri zituen aitzaki.
2013ko urrian egindako lehiaketa publiko baten ondoren Bilbobusen lehen aldiz autobusetan publizitatea jartzeko baimena eman zen. Comunitac euskal enpresari esleitu zitzaion publizitatea ustiatzeko zerbitzua, lau urtez eta urtean 470.000€ ordaintzearen truke.
2018ko uztailaren 1ean bitarteko geralekuen zerbitzua hasi zen. 22:30etatik 06:30etara bitartean funtzionatzen duen zerbitzu honen bidez, bidaiariak gidariari jakinarazi diezaioke non jaitsi nahi duen, nahiz eta autobus geraleku batetik kanpo egon. Behin autobusa aukeratutako lekuan geldituta, bidaiaria autobusaren aurreko atetik jaitsiko da eta ez da baimenduko beste pertsonen igoera edo jaitsierarik.[8]
Bilbobusek gune bakarra osatzen du, geltoki guztiak bere gain hartzen dituena.
Barik txartela Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako kontakturik gabeko txartel bakarra da, eta txartelari esker abonu-titulu bereziak erabil daitezke, hobaridun prezioekin bidaiatu ahal izateko. Txartelak 3€ko kostua dauka, eta hiru motatakoa izan daiteke:
Barik txartel pertsonalizatuak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integraletan eska daitezke, hurrengo tokietan kokatuta:
Ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela bidaia hasterakoan besterik ez da balioztatu behar, autobusera igotzerakoan edo tranbia geralekuetan daude totemetan.
Autobus aldaketak doakoak dira 45 minuturen barruan burutzen badira.
Hona hemen txartelak eta prezioak 2019. urterako:[9]
Autobusen ordutegiak linearen araberakoak dira. Lehenak goizeko 05:00ak eta 06:30ak bitartean hasten dira, eta azkenak 22:30ak eta 24:00ak bitarte. Ostiraletan eta larunbatetan gautxori zerbitzua dago, eta horregatik autobusak gauez eskaintzen dute zerbitzua. Ohiko autobusak 23:00etan bukatzen dira, eta gautxori zerbitzua 00:00etan hasten da. Ostiraletan 02:00ak arte, eta larunbatetan gau osoan ibiltzen dira.
Bidaiariak | ||
---|---|---|
Urtea | Bidaiariak | |
1995 | 32.495.855 | |
1996 | 29.593.660 | |
1997 | 26.840.889 | |
1998 | 23.146.360 | |
1999 | 23.934.578 | |
2000 | 22.729.418 | |
2001 | 23.277.373 | |
2002 | 23.146.360 | |
2003 | 24.092.925 | |
2004 | 25.517.892 | |
2005 | 26.086.405 | |
2006 | 27.264.583 | |
2007 | 27.704.658 | |
2008 | 26.004.174 | |
2009 | 25.754.504 | |
2010 | 25.424.770 | |
2011 | 26.578.761 | |
2012 | 25.814.333 | |
2013 | 25.821.195 | |
2014 | 26.074.078 | |
2015 | 26.121.139 | |
2016 | 25.927.839 | |
2017 | 25.458.104 | |
2018 | 25.055.023 | |
2019 | 24.807.326 | |
2020 | 15.899.722 | |
2021 | 19.371.725 | |
2022 | 21.519.926 | |
2023 | 24.076.759 |
Linea honek Arangoiti auzoa Bilbo erdigunearekin lotzen du. Arangoiti, Deustu eta Abando auzoak zeharkatzen ditu. Hasieran 01 linea Moyua plazan amaitzen bazen ere, Arangoitiko bizilagunek eskatuta Plaza Biribileraino luzatu zen.
Linea honek Otxarkoaga auzoa Bilbo erdigunearekin lotzen du. Otxarkoaga, Txurdinaga, Begoña, eta Abando auzoak zeharkatzen ditu. Bilbobusen sareko bost linearik erabilienen artean dago. 2017ko apirilean Bilboko metroaren 3. linea ireki ondoren balikete autobus linea honetan aldaketarik egitea.[11]
Linea honek Elorrieta auzoa Bilbo erdigunearekin lotzen du. San Ignazio, Ibarrekolanda, Deustuko San Pedro eta Abando auzoak zeharkatzen ditu. Ibilbidearen amaiera Arriaga antzokiaren atzealdean zegoen lehen, baina gune hori oinezkoentzako bihurtu zenean Plaza Biribilera aldatu zen amaierako geltokia.
Linea honek Deustuko San Pedro eta Bilbo Zaharra auzoak lotzen ditu. Jatorrizko lineak Zorrotzaurre eta Atxuri lotzen zituen, eta 2002an aldatu zen, Zorrotzaurreko garraio beharrizanetarako A4 mikrobus linea martxan jarri ondoren. 2005ean linea Deustuko San Pedroko Basabe auzuneraino luzatu zen.
Linea honek San Ignazio eta Txurdinaga auzoak lotzen ditu. Deustuko San Pedro auzoa zeharkatu ondoren Bilbo erdiguneko Moyua plazara heltzen da. Ondoren Errekalde zumarkaletik abiatu eta Salbeko zubia igaro ostean Uribarri eta Santutxu auzoak zeharkatzen ditu, ibilbidea Txurdinagako Julian Gaiarre etorbidean amaituz. Bilbobusen sareko bost linearik erabilienen artean dago. 2017ko apirilean Bilboko metroaren 3. linea ireki ondoren balikete autobus linea honetan aldaketarik egitea.[11]
Linea honek San Ignazio eta Zorrotza auzoak lotzen ditu. San Ignazio, Ibarrekolanda, Deustuko San Pedro, Abando eta Zorrotza auzoak zeharkatzen ditu. 2005ean autobusaren ibilbidea Zazpilandara luzatu zen, Zorrotzako auzoaren goialdean.
Linea honek Sarrikue auzunea eta Atxuri auzoa lotzen ditu. Atxuri, Campo Volantin, Uribarri eta Zurbaran auzoak zeharkatu ostean, Sarrikueraino igotzen da.
Linea honek Arabella eta Begoña Errekalderekin lotzen ditu. Bilboko erdigunea zeharkatzen du Begoñatik, eta handik Errekaldera doa, Uretamendi eta Betolatza auzoetan amaituz.
Linea honek Altamira auzoa, Basurtuko Ospitalea eta Termibus, Uribarri auzoarekin lotzen ditu. Tartean On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Nafarroa, Tiboli, Rikardo Arregi eta Trauko kaleak zeharkatzen ditu.
Linea honek Txurdinaga eta Miribilla auzoak lotzen ditu. Txurdinaga, Begoña, Zumalakarregi etorbidea, Areatza, eta Abando auzoak zeharkatzen ditu. Ondoren Zabala auzotik Miribillaraino ailegatzen da. 2004an autobusaren ibilbidea Zabalburutik Miribillara luzatu zen, Miribillan etxebizitza berriak eraiki ostean. Bilbobusen sareko bost linearik erabilienen artean dago.
Linea honek Otxarkoaga eta Santutxu auzoak lotzen ditu. Julian Gaiarre etorbidean zehar ibiltzen da, eta Otxarkoagako bizilagunak Santutxuko metro geltokiarekin lotzeko erabili ohi izan da. 2017ko apirilean Otxarkoagako geltokia ireki ondoren balikete autobus linea honetan aldaketarik egitea.[11]
Linea honek Otxarkoaga eta Basurtu auzoak lotzen ditu. Txomin Garat etorbidean zehar ibiltzen da, ondoren Zumalakarregi etorbidea, Errekalde zumarkalea, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Gregorio de la Revilla zumarkalea eta Autonomia kalea zeharkatzen ditu. Otxarkoagako bizilagunak Basurtuko Ospitalearekin eta Termibus autobus geltokiarekin lotzen ditu.
Linea honek Abusu auzoa eta Abandoko Plaza Biribila elkartzen ditu, bidean Begoña, Santutxu eta Bolueta auzoak zeharkatuz. Ibaialde kalean hasita, autobusek Pontonbidea, Pintor Losada, Antonio Egiluz, Santutxu, Atxuri, Erribera, eta Nafarroa kaleak zeharkatzen dituzte. 1997an Santutxuko metro geltokia zabaldu aurretik bidaiari gehien zituen lineetako bat zen.
Linea honek Garaizar eta Santutxu auzoak elkartzen ditu. Garaizar etxegunean hasita, autobusek Jesus Galindez eta Julian Gaiarre etorbideak, eta Circo Amateur kalea zeharkatzen dituzte, Enrique Ibarreta kalean amaituz.
Linea honek Santutxu auzoa Basurtuko Ospitalea eta Lezeagarekin elkartzen ditu. Autobusek Santa Klara kalea, Zumalakarregi etorbidea, Maurice Ravel etorbidea, Errekalde zumarkalea, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Gregorio de la Revilla eta Autonomia kaleak zeharkatzen dituzte.
Linea honek Buia eta Abusu auzoak elkartzen ditu. Autobusek Buia eta Ollargan auzoak eta Zamakola kalea zeharkatzen dituzte. Bilbo udalerritik kanpo geltokia duen linea bakarrenetariko bat da, Ollargan geltokia Arrigorriaga udalerrian baitago. Era berean, Bilbobusen sareko erabilpen txikiena duen linea orokorra da.
2023ko otsailan martxan jarritako linea honek Miribilla auzoa eta Larregaburu auzoa lotzen ditu. Linea Miribilla parkean hasten da, auzoko anbulategitik pasatzen da gero, Bilbo Zahar auzoa eta San Anton zubia gurutzatzen ditu Atxuri kaletik igotzeko Larregabururaino. Itzulera antzekoa da zeharkatzen San Frantziko auzoa eta Zabalburu plaza
Linea honek Abusu auzoa Bilboko Jesusen Bihotza plazarekin elkartzen ditu. Autobusek Ibaieder parkea, Zamakola, Erribera eta Nafarroa kaleak eta On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia zeharkatzen ditu. Urtetan Bilbobusen sareko linearik erabiliena izan da, urtero bi milioi inguru bidaiari eskuratuz. Eskari altua dela eta, bi solairuko autobusak erabiltzen dira linea honetan.
2006ko urrian martxan jarritako linea honek Miribilla auzoa eta Basurtuko Ospitalea lotzen ditu. Linea hasi zenean, autobusa goizeko 7:00etatik eguerdiko 15:00ak arte baino ez zen ibiltzen, baina ondorengo hilabeteetan arratsaldera ere luzatu zen zerbitzua. 2014tik asteburuetan ere lineak honen zerbitzua eskaintzen da.
Linea honek Atxuri eta Mintegitxueta auzoak elkartzen ditu. Autobusek Erribera, Nafarroa kalea, Plaza Biribila, Hurtado Amezaga eta Autonomia kaleak, Montevideo etorbidea, Auntzetxeta, Kobetabidea, Altamira auzoa eta Masustegi estrata zeharkatzen dituzte.
Linea honek Arabella eta Jesusen bihotza elkartzen ditu. Autobusek Zabalbide kalea, Zumalakarregi etorbidea, Ernesto Erkoreka plaza, Ibañez de Bilbao kalea, eta Urkixo zumarkalea zeharkatzen dituzte. 2017ko apirilean Zurbaranbarriko geltokia ireki ondoren balikete autobus linea honetan aldaketarik egitea.[11]
Linea honek Miribilla eta San Ignazio auzoak lotzen ditu. Autobusek Agirre Lehendakariaren eta Unibertsitateen etorbideak, Campo Volantin pasealekua, Areatza, Nafarroa kalea, Plaza Biribila, Hurtado Amezaga kalea, Zabalburu plaza, Juan de Garai eta San Adrian etorbideak eta Gernika lorategiak zeharkatzen dituzte.
Linea honek Larraskitu eta Gazteleku auzoak lotzen ditu. Autobusek Errekalde-Larraskitu errepidea, Gordoniz kalea, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Areatza eta Tiboli kalea zeharkatzen dituzte.
Linea honek San Adrian eta Atxuri auzoak lotzen ditu. Autobusek San Adrian gurutzatu ondoren Iralabarri auzoan zehar ibiltzen dira, ondoren Hurtado Amezaga eta Nafarroa kaleak eta Erribera zeharkatzen dute eta San Frantziskora doaz, Atxurin ibilbidea amaitzeko.
Linea honek Moyua plaza eta Artatzu Goikoa auzoa elkartzen ditu. Autobusek Gordoniz kalea, Errekalde-Larraskitu errepidea, San Adrian etorbidea, Juan de Garai etorbidea, Zabalburu plaza eta Indautxu auzoa zeharkatzen dituzte.
Linea honek Errekaldeko Peñascal eta Santutxuko Larreagaburu auzoak lotzen ditu. Autobusek Peñascal bidea, Gordoniz eta Gregorio de la Revilla kaleak, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Nafarroa kalea, Erribera, Atxuri eta Larreagaburuko parkea zeharkatzen dituzte. 2014tik Bilbobusen sareko linearekin erabiliena da, bi milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen dituen linea bakarra izanik.
Linea honek Atxuri eta Zorrotzako Zazpilanda etxaldea elkartzen ditu. Autobusek Erribera, Nafarroa kalea, Plaza Biribila, Hurtado Amezaga eta Autonomia kaleak, Montevideo eta Fray Juan etorbideak eta Bidegain zeharkatzen dituzte.
Linea honek Kastrexana auzoa eta Indautxu plaza elkartzen ditu. Lineak Zorrotza-Kastrexana errepidea, Zazpilanda etxaldea, Montevideo etorbidea eta Autonomia kaleak zeharkatzen ditu. Bilbo udalerritik kanpo geltokia duen linea bakarrenetariko bat da, Zubileta geltokia Barakaldo udalerrian baitago.
Linea honek Jasokunde auzoa eta Plaza Biribilaren ingurua lotzen ditu. Lezamako Trenbide Zaharreko bidea gurutzatu ondoren Zumalakarregi etorbidea eta Areatza zeharkatu eta Plaza Biribilera heltzen da, ibilbidearen amaiera Aiala Kantzilerarren kalean dagoela.
Linea biribil honek Solokoetxe eta Plaza Biribila lotzen ditu. Plaza Biribiletik Areatzako zubia gurutzatu eta Zazpikaleak inguratzen ditu, Prim eta Fika kaleak zeharkatuta. Ondoren Zabalbide kaletik jaitsi eta Erriberan zehar ibiltzen da, Areatzako zubia berriro gurutzatuz eta Plaza Biribilera bueltatuz.
Linea honek Olabeaga eta Moyua plaza lotzen ditu, tartean Olabeaga, Jesusen Bihotza plaza eta On Diego Lopez Haroko kale nagusia zeharkatuz.
Linea honek Zorrotzaurre eta Deustu zuzenean lotzen ditu, Zorrotzaurrera heltzen den garraio publiko bakarra izanik. Deustun hasita, Deustuibarra eta Zorrotzaurreko erriberan zehar ibiltzen da, Zorrotzaurreko iparraldeko puntan buelta emanez.
Linea biribil honek Iturralde eta Begoña auzoak eta Plaza Biribilaren ingurua lotzen ditu. Mazarredo zumarkalean hasita eta On Diego Lopez Haroko kale nagusian gelditu ondoren Areatzako zubia gurutzatu eta Zazpikaleak iparraldetik inguratzen ditu, Prim kalea zeharkatu eta Begoña auzoan sartzeko. Handik Zumalakarregi etorbidea hartu eta Udaletxearen atzetik jaisten da, Udaletxeko zubia gurutzatu eta linearen hasierara bueltatzeko.
Linea honek Arangoiti eta Deustu auzoak zuzenean lotzen ditu, Arangoitira heltzen den garraio publiko bakarra izanik. Deustun hasita, Ibarrekolandan geldialdia egin eta Arangoitira igotzen da, auzoa zeharkatu ondoren berriro Deustura jaisteko. Auzolineen artean erabiliena da.
Linea biribil honek hiria eta Artxanda mendia lotzen ditu. Areatzan hasita On Diego Lopez Haroko kale nagusia zeharkatu eta Moyua plazan Deustuko zubirako bidea hartzen du. Ondoren, Deustu eta Ibarrekolandagurutzatu eta Enekurin sartzen da, Ganguren mendilerroan zehar ibiltzeko. Hirira bueltan, Sarrikue eta Arabellan geldialdia egin, Zumalakarregi etorbidea hartu eta Udaletxearen atzetik jaisten da, Areatzan linearen hasierara bueltatzeko. Bilbo udalerritik kanpo geltokia duen linea bakarrenetariko bat da, Enekuriko hiru geldialdiak Erandio udalerrian baitaude.
Linea honek Errekalde,Larraskitu eta Ametzola auzoak lotzen ditu. San Justo landan hasita, Larraskitubidea eta Errekalde-Larraskitu errepidea zeharkatzen ditu, Ametzolara heltzeko. Auzolineen eta eguneko linea guztien artean bidaiari gutxien duena da.
Txantiloi:Bilbobus geltokia zerrenda A9 santa marina ospitalea abandoTxantiloi:Bilbobus geltokia zerrenda A9 abando santa marina ospitalea Linea honek Plaza Biribila eta Santa Marina Ospitalea lotzen ditu. Plaza Biribilan hasita Zumalakarregi etorbidea zeharkatzen du, Begoñako basilikatik pasatzen da eta Txurdinagako anbulategira heltzen da. Handik Zabalbide kaletik igotzen du Arabellan geldialdi bat egiten eta Santa Marina Ospitaleraino heltzen da. Itzulera ibilbide berdina egiten du Plaza Biribilaraino.
Linea berezi hau Plaza Biribila eta Bilbao Arena lotzen dituen ibilbide zirkularreko linea da. Abandotik Bilbao Arenara bidean, tartean Hurtado Amezaga kalean gelditzen da. Bilbao Arenatik Abandora bidean, aldiz, Erriberako merkatuan eta Areatzako zubian ditu geldialdiak, plaza Biribilera heldu aurretik. Autobusak ekitaldia hasi baino ordubete lehenago hasten dira, eta amaitu orduko bueltatzen dira.
Ostiral eta larunbat gauetan eskaintzen den gaueko autobus zerbitzua da. Zortzi lineaz osatzen da, G letraz identifikatuta, orokorrean eguneko lineak egiten dituzten ibilbide antzekoak egiten dituztenak. Linea hauetan ez da onartzen paperezko bidaia-txartelik, eta nahitaezkoa da Barik txartel batean kargatutako tituluren batekin ordaintzea.
Linea | Ibilbidea | Data |
---|---|---|
08 | Ospitalea - San Anton | 1988 - 1990 (80. linearekin (Masustegi - San Anton) bateratua) |
10 | San Ignazio - Arriaga | 1988 - 2004 (Elorrietara luzatuta) |
11 | Zorrotzaurre - Atxuri | 1988 - 2002 (11 eta A4 lineatan banatuta) |
16 | San Ignazio - Indautxu | 1988 - 1995 (Metroa iristeagatik ezabatuta) |
26 | Uribarri - San Mamés | 1988 - 2015 (80. linearekin (Altamira - Termibus) bateratua) |
40 | Santutxu - Plaza España | 1988 - 2014 (aldaketa batzuen ondoren gaur egun Abusu - Plaza Biribila linea da) |
40/ | Santutxu - Plaza España (Zuzena) | 1995 - 1997 (Metroa iristeagatik ezabatuta) |
46 | Santutxu - Campuzano plaza | 1995 - 2000 (Metroa iristeagatik ezabatuta) |
80 | Masustegi - San Anton | 1988 - 1990 (08. linearekin (Ospitalea - San Anton) bateratua) |
80 | Altamira - Termibus | 2005 - 2015 (26. linearekin (Uribarri - San Mames) bateratua) |
A7 | Larreagaburu - Solokoetxe | 2006 - 2008 (bidaiari faltagatik ezabatuta) |
2019an flota 155 autobusez osatuta dago, 2017an 6.443.564 kilometro ibili zirenak. Autobus guztiek mugikortasun urriko pertsonentzako neurriak dituzte (zoru baxua eta arrapalak) eta barrualdean hurrengo geralekua, tenperatura, data eta ordua azaltzen duten pantailaz hornituta daude. 128 geralekurik erabilienetan informazio-pantailak daude, hurrengo autobusa heltzeko itxaron-denbora azaltzeko. Informazioa jasotzeko ibilgailuetan GPS gailu bat dago ezarrita. Gainera, autobusak hurrengo geldialdiak iragartzeko bozgorailuz hornituta daude, pertsona itsuen informaziorako. 2016an bi autobus % 100 elektriko ezarri ziren, 2017an beste bi gaineratu zitzaizkion flotari eta 2019an bi gehiago. Autobusen batezbesteko adina 7 urtekoa da.
Erabilitako autobus modeloak honakoak dira:
Modeloa | Karrozeria | Seriea | Ezaugarriak | Urtea |
---|---|---|---|---|
Mercedes 0-405 N2 | Hispano VOV II | 800 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa. Modelo honen bi unitate daude, 836 eta 842 zenbakidunak, eta gela mugikor eta bideko heziketan erabiltzen dira, hurrenez hurren. | 1998/1999 |
Mercedes 0-530 | Hispano Habit | 1000 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. | 2005/2006 |
Mercedes 0-530 | Citaro | 1039 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. | 2005 |
Mercedes Benz Sprinter 413 cdi | UNVI Cidade | 1etik 8ra | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa; mikrobusa | 2003-2009 |
Volvo B7L | Hispano Habit | 1100 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. | 2002/2003 |
MAN NL 273 | Hispano Habit | 250 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. | 2007/2008 |
MAN NM 223 | Hispano Habit | 550 (9 metro) | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. | 2001/2009 |
MAN NM 223 | Burillo | 550 (9 metro) | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa, ur-erradiadore bidezko beroketa. | 2010/2012 |
MAN | Lion's City | 250 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. | 2008/2009 |
Dennis Dart SLF | Hispano Habit (9 metro) | 550 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. A3 linean baino ez dira ibiltzen. | 2005 |
MAN | Ayats Bravo I R Urbano | 100 | Bi solairu, klimatizatzailea, arrapala, zoru baxua eta pantaila elektronikoa. Zerbitzuz kanpo arazo mekaniko asko izateagatik. | 2010 |
Scania N280UB4X2 | Castrosua City Versus | 400 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, ihes-hodi gasak beronartzeko Scania EGR sistema, EEV araudia betetzen du. | 2011 |
Mercedes Benz Citaro C2 | Mercedes | 600 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, Euro VI araudi europarra. | 2014/2015/2016 |
Irizar i2e | Irizar | 700 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, %100 elektrikoa. | 2016 |
Solaris Urbino 12 Electric | Solaris Bus & Coach | 720 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, %100 elektrikoa. | 2020/2021 |
Solaris Urbino 8.9 Electric | Solaris Bus & Coach | 730 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, %100 elektrikoa. | 2021 |
Irizar ieTram | Irizar | 706 | Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, %100 elektrikoa. | 2022 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.