Oiartzualdea

Euskal Herriko eskualdea From Wikipedia, the free encyclopedia

Oiartzualdea
Remove ads

Oiartzualdea[1] edo Oarsoaldea[2][3][4] Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da eta Oiartzungo bailararen baitan hedatzen da. Donostialdearen azpieskualdeetako bat da.

Datu azkarrak Oiartzualdea Oarsoaldea, Administrazioa ...

Gaur egun 70.000 biztanle baino gehiago ditu eta 1993tik Oarsoaldea Garapen Agentzia da eskualdeko erakunde publiko nagusia.

Remove ads

Izena

Oarso, Oarsoaldea eta Oiarsoaldea izenak Oiasson dute jatorria, eta ondorioz, Oiartzualdea gomendatzen du Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeak.[5][6]

Hala ere bertako administrazio eta erakundeek Oarsoaldea hobesten dute.[7]

Mugakideak

Oiartzualdeak ekialdean Bidasoa Beherearekin eta Bortzirirekin egiten du muga, mendebaldean Donostia eta Buruntzaldearekin, eta hegoaldean Nafarroa Garaiko Leitzaldearekin.

Inguru naturala

Pasaiako badia eta Oiartzungo mendien artean kokatutako eskualdea da, Jaizkibel mendia (547 m) eskualde honen zati garrantzitsua delarik. Aiako Harriaren natura parkearen zati bat, era berean, eskualde honen parte da, Aiako Harriako (837 m) tontorrak buru. Oarsoaldeko hirugarren mendi nagusia, azkenik, Urdaburu da (598 m).

Bestela, Oiartzun ibaia da eskualdeko ardatz hidrografikoa eta Añarbeko urtegia ur biltegi nagusia.

Udalerriak

Informazio gehiago Udalerria, Alkatea ...

Euskara

Errenteriako Mari Kruz Mendizabal[9] (Ahotsak[10] proiekturako)

Oiartzualdeko euskara erdialdeko euskararen (gipuzkera) eta nafarreraren artekoa da, oro har lehena gailentzen bada ere. Eskualdeko ekialdean —Oiartzunen, batez ere— da handiena nafarreraren eragina. Pasaia hartu izan da bi euskalkien arteko mugatzat, azterketa batzuetan.

Erabilerari dagokionez, Oiartzun da erabilera mailarik altuena daukan udalerria. Bestela, zenbait euskal eskola publikoz gain Errenterian bi ikastola (Orereta eta Oiartzo izenekoak), eta Oiartzunen (Haurtzaro) eta Pasaian (Pasaia-Lezo Lizeoa) bana dituzte, eta Errenterian bertso-eskola bat ere.

Remove ads

Garraioak

Gizarte eta ekonomia mailan, eskualdearen ezaugarriak Donostiatik oso gertu eta ondo komunikatuta egotearen ondorioz markaturik daude. Horrela, sorburua eskualdean duten lau autobus lineaz gain (Pasai Donibane-Donostia; Pasai San Pedro-Donostia; Oiartzun-Donostia; Beraun-Donostia), EuskoTreneko nahiz Renfeko burdinbideek eskualdea Gipuzkoako hiriburuarekin lotzen dute.

Honekin batera, Oiartzualdetik A-8 autopista eta N-I errepidea igarotzen dira, eskualdea Donostia eta Bidaso Beherea nahiz Lapurdirekin lotuz.

Remove ads

Hedabideak

Eskualde eremuko hedabide nagusiak hauek dira:

Oiartzualdeko herritar ospetsuak

Remove ads

Oiartzualdeko herritarrak Wikidatan

Oiartzualdean jaioak bakarrik ez, Oiartzualdean lan egin dutenak ere sartu dira zerrenda honetan.

Informazio gehiago Izen-abizenak, Jarduera ...
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads