Juan Errandonea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Juan Errandonea Altzaguren (Bera, Nafarroa Garaia, 1917ko ekainaren 12a - Madril, Espainia, 1967ko martxoaren 12a) apaiza eta ikerlaria izan zen. Erroman egin zituen Bibliari buruzko ikasketak. Hamazazpi hizkuntza bide zekizkien (euskara, gaztelania, latina, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, errusiera, turkiera, greziera, hebreera, arabiera, sumeriera, hititera, akadikoa, aramera (kaldeoa eta babiloniera) eta sumeriera irakatsi zuen Madrilgo Unibertsitatean. Erromako Biblia Institutuan hamaika urtez aritu zen ikasle. Mesopotamiar kulturan zegoen eminentzia nagusietako bat izan zeIn.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Beran familiak duen Zigardiberea baserrian gordeta dauzkate karaktere hieroglifikoz beteriko orrialdeak, Antzinako Egiptoko gramatika handi bat, idazkun kuneiformeak, testu hitita, akadiar eta babiloniarrak.[1]

Remove ads

Lanak

  • Edén y Paraiso obra idatzi zuen Bibliako Hasiera liburuari buruz.[2] Elizako hierarkiarekin arazo asko izan zituen liburua argitaratzeko. Bere ikerketen arabera Bibliako lehena den Hasiera liburuak antza handia zuen Mesopotamiako literaturarekin (Gilgamexen poemarekin batez ere). Baina garai hartan hori esatea Biblia jatorrizko sorluntza-lana ez zela esatea zen, ez zela "Jaungoikoak diktatutako hitz kutsatu gabea". Eta hori orduko Elizaren diskurtsoaren kontra joatea zen. Ortodoxia katolikoaren ohartarazpen bat bidali zioten, eta Madrilgo katedra kentzekotan ibili ziren.[1][3]
  • Analogías vascas en el vocabulario sumerio-semítico (1955, «Euskarazko analogiak hiztegi sumerio-semitikoan»)[4]Antzekotasun lexikalak aurkitu zituen euskarazko hitz batzuen eta hizkuntza horitako ordainen artean (atzapar, itzal, zulo, uri, herr,i mihia,mingaina, gia, gizon, zabal, gau eta ilun)[1][4]
  • Vita in memoria hominum (1967, «Bizitza giza oroimenean»).
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads