From Wikipedia, the free encyclopedia
Europak, munduko bigarren kontinenterik txikienak, 10.530.751 km² ditu, hau da, munduaren azaleraren % 7.
Geografiaren aldetik, Europa, Ozeania bezala, berez ez da kontinentea, baizik eta makro-batasun geografiko bat, Eurasia kontinentearen beso bat baino ez. Hala ere, ohituraz, kontinentetzat hartzen da.
Orografiaren ikuspuntutik, kontinenterik lauena da, 230 metrotako altuerarekin. Europako mendirik altuenak Ekialdeko Europan 5.642 metrotako Elbrus (Errusia) eta 5.204 metrotako Shkhara (Georgia) dira eta Mendebaldeko Europan 4.807 metrotako Mont Blanc (Frantzia).
Europako ezaugarri nagusia menditsu eta altua den Hegoaldeko Europa eta Ingalaterratik Ural mendietara doan ordokiaren arteko dikotomia da. Alde bien arteko muga Pirinioek eta Alpeak/Karpatoek sortzen dute. Iparraldeko ordokiek Eskandinaviako mendiak eta Britainiar uharteen alde menditsuak dituzte mugatzat. Europako ordokiek Irlandako itsasoaren, Ipar Itsasoaren, Itsaso Baltikoaren eta Barentseko itsasoaren urpean jarraitzen dute.
Iparraldeko zatia Baltica kontinente historikotik dator, ondoren "kontinente nagusia" da, bestea beste kontinente geologikotik etorritako zati banatuak izanik.
Europako ibai nagusiak honako hauek dira:
Zb. | Izena | Luzera |
---|---|---|
1 | Volga | 3.690 km |
2 | Danubio | 2.860 km |
3 | Ural | 2.428 km |
4 | Dnieper | 2.290 km |
5 | Don | 1.950 km |
6 | Petxora | 1.809 km |
7 | Kama | 1.805 km |
8 | Oka | 1.500 km |
9 | Belaia | 1.430 km |
10 | Tisza | 1.358 km |
11 | Dniester | 1.352 km |
12 | Rhin | 1.320 km |
13 | Elba | 1.091 km |
14 | Vistula | 1.047 km |
15 | Tajo | 1.038 km |
16 | Loira | 1.012 km |
17 | Ebro | 960 km |
18 | Sava | 933 km |
19 | Rodano | 815 km |
20 | Sena | 776 km |
21 | Po | 652 km |
Hurrengo taulan Europako aintzirarik handienak agertzen dira:
Zb. | Izena | Bertoko izena | Herrialdea | Azalera (km²) | Oharra |
---|---|---|---|---|---|
1 | Ladoga | Ла́дожское Óзеро, Laatokka | Errusia | 17700 | Munduko 14. lakua |
2 | Onega | Onego, Онежское озеро, Ääninen, Äänisjärvi | Errusia | 9894 | Munduko 18. lakua |
3 | Kuibishev | Ку́йбышевское водохрани́лище | Errusia | 6450 | Munduko 2. erreserba |
4 | Vänern | Suedia | 5655 | Suediako handiena | |
5 | Ribinsk | Ры́бинское водохрани́лище | Errusia | 4500 | |
6 | Saimaa | Saimen | Finlandia | 4377 | Finlandiako handiena |
7 | Peipus | Peipsi-Pihkva järv, Чудско-Псковское озеро, Peipusa ezers | Estonia, Errusia | 3555 | Estoniako handiena |
8 | Tsimljansk | Цимля́нское водохрани́лище | Errusia | 2702 | |
9 | Krementxuk-Oskol | Кременчуцьке водосховище | Ukraina | 2250 | |
10 | Kakhovka | Каховське водосховище | Ukraina | 2155 | |
11 | Vättern | Suedia | 1893 | ||
12 | Saratov | Саратовское водохрани́лище | Errusia | 1831 | |
13 | Gorki | Горьковское водохрани́лище | Errusia | 1591 | |
14 | Suur-Saimaa | Finlandia | 1377 | Saimaaren zati bat | |
15 | Beloje | Белое озеро | Errusia | 1290 | |
16 | Vigozero | Выгозеро, Uikujärvi | Errusia | 1250 | |
17 | Mälaren | Suedia | 1140 | ||
18 | IJssel lakua | IJsselmeer | Herbehereak | 1100 | Herbehereetako lakurik handiena |
19 | Päijänne | Finlandia | 1081 | Finlandiako sakonena | |
20 | Inari | Inarijärvi, Enare träsk, Anárjávri, Aanaarjävri | Finlandia | 1040 | |
Letra etzanaz lakuak baino gizonak sortutako urtegiak dira.
Europako uharte nagusiak honako hauek dira:
Europako penintsula nagusiak honako hauek dira:
Europako zenbait mendilerro nagusiak:
Hauek dira Europako mendirik altuenak:
Eta hauek sumendi nagusiak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.