Fermio

100 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Fermio
Remove ads

Fermioa elementu kimiko sintetiko bat da, Fm ikurra eta 100 zenbaki atomikoa dituena. Aktinidoen serieko elementu transuranido metaliko oso erradioaktiboa da. Plutonioa neutroiz bonbardatu ostean sortzen da. Izena Enrico Fermiri zor dio.

Datu azkarrak Fermioa, Ezaugarri orokorrak ...
Remove ads

Ezaugarri nagusiak

Orain arte fermio-kantitate urria ekoiztu ahal izan da. Bere propietate kimikoak gutxi ezagutzen dira. (III) oxidazio-egoera da ur-disoluzioetan existi daitekeen bakarra. 254Fm isotopoa eta hura baino astunagoak sintetizatzeko, elementu arinagoak (batez ere uranioa eta plutonioa) neutroiz biziki bonbardatu behar dira. Leherketa termonuklearretan baldintza horiek existitzen dira, eta laboratorioan ere errepikatu ahal izan dira, esaterako Estatu Batuetako Oak Ridge National Laboratory-ko fluxu handiko isotopo erreaktorean. Nobelioaren sintesia ere 250Fm kimikoki identifikatu zenean lortu zen. Fermioak ez dauka inolako erabilerarik, oinarrizko ikerketa ez bada.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads