Nihonio

113 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Nihonioa (izendapenaren aurretik, Ununtrio edo Ununtrium) elementu kimiko erradioaktibo sintetiko bat da. Bere zenbakia 113 da eta bere sinboloa Nh. Lehen aldiz Dubnako Ikerketa Nuklearren Institutu Zentralak sortu zuen 2003an eta bigarrenez 2004an RIKEN japoniar institutuko talde batek.

Datu azkarrak Ezaugarri orokorrak, Serie kimikoa ...

2015eko abenduan, IUPACek eta IUPAPek japoniar ikertzaileen aurkikuntza onartu zuten,[5] onartutako zenbaki atomikorik altuena izanik. Ezagutzen den isotopo egonkorrena 286Nh da, ≈20 segundoko bizitza-erdiarekin. Hala ere 287Nh isomero nuklear bat izan behar dela uste da eta honek 20 minutuko bizitza-erdia izan beharko luke. Egindako esperimentu batzuen arabera, 7. periodoko elementua da eta 13. taldeko kide baten antzera jarduten du eta metal hegazkor baten propietateak ditu.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads