Rodio
45 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Rodioa elementu kimiko bat da, Rh ikurra eta 45 zenbaki atomikoa dituena. Platinoaren taldeko trantsizio-metal zuri zilarkara arraroa da. Platino-meetan agertu ohi da eta platino-aleazioetan eta katalizatzaile gisa erabiltzen da. Metal bitxirik garestiena izan ohi da, nahiz eta zenbaitetan renioa garestiagoa den, merkatuen momentuko egoeraren arabera.
Remove ads
Ezaugarri nagusiak
Rodioa metal oso iraunkorra da eta distira altua dauka. Normalean ez du oxidorik eratzen. Urtze-puntura iristen denean oxigenoa xurgatzen du atmosferatik, baina berriro solidotzen denean askatu egiten du. Rodioak platinoak baino urtze-puntu altuagoa eta dentsitate baxuagoa dauzka. Azidoek ez diote erasaten: erabat disolbaezina da azido nitrikoan eta apur bat disolbatzen da aqua regian-n. Rodioa erabat disolbatzeko, hauts bihurtu eta azido sulfurikoan disolbatu behar da.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads