Moskovio
115 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Moskovioa —2016 arte ununpentio izenaz ezaguna[4]— elementu kimiko erradioaktibo sintetiko bat da. 115 atomo-zenbakia du, eta Mc ikurra. Lehen aldiz 2003an Dubnako Ikerketa Nuklearren Institutu Zentralak eta Kaliforniako Lawrence Livermore Laborategi Nazionalak sortu zuten.
2015eko abenduan, IUPACek eta IUPAPek aurkikuntza onartu zuten.[5] Lau isotopo ezagutzen dituzte: 287Uup-tik 290Uup-era artekoak. Ezagutzen den isotoporik egonkorrena 290Uup da, ≈16 milisegundoko bizitza-erdiarekin. Egindako esperimentu batzuen arabera, 7. periodoko elementua da eta 15. taldeko kide baten antzera jarduten du eta metal hegazkor baten propietateak ditu.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads