Germanio

32 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Germanio
Remove ads

Germanioa elementu kimiko bat da, Ge ikurra eta 32 zenbaki atomikoa dituena. Metaloide lustredun, gogor, zuri zilarkara da, kimikoki eztainuaren antzekoa dena. Germanioak diamantearen kristal-egitura bera du. Konposatu organometaliko ugari eratzen ditu eta transistoreetan erabiltzen den material erdieroale garrantzitsua da. Izena Alemaniatik datorkio, latinez Germania baita.

Datu azkarrak Germanioa, Ezaugarri orokorrak ...
Remove ads

Ezaugarri nagusiak

Egoera puruan, germanioa kristalinoa, hauskorra eta lustreduna da giro-tenperaturan. Zonakako finketa teknikei esker, ezpurutasunak 1010-etik parte bakarrean daukan germanio kristalinoa ekoiztea lortu da. Izozten denean hedatu egiten den elementu gutxienetariko bat da, galio, bismuto, eta antimonioarekin batera (ura ere hedatu egiten da baina ez da elementu kimikoa). Forma oxidoa duen germanio dioxidoak ere propietate optiko berezi bat dauka: errefrakzio-indize altua dauka argi ikusgaiean, baina gardena da argi infragorriaren pean.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads